Xabier Mendiguren: “Testu on batekin gozatu egiten duzu, eta enpatia sortzen dizu: barrea ala negarra”

Xabier Mendiguren Elizegi (Beasain, Gipuzkoa) istorioen munduan bizi da: sortu, irakurri, zuzendu eta aurkitu egiten ditu. Barre-elkarrizketa egin diogu idazle eta editore gipuzkoarrari, umorearen inguruko bere kontakizuna ezagutzeko.

Xabier mendiguren

Idazteko umorea edo drama, zer nahiago duzu?
Ba, aukeran eta teorian, biak nahasten saiatu ohi naiz. Batzuetan, gai serio bat hartu, baina han-hemen komedia-ukituak erantsi; beste batzuetan, gaia friboloagoa izan daiteke, ala tratamendua arina, baina aldi berean zer pentsatua eransten saiatzen naiz.

Eta editore lanetan zer egiten duzu gehiago: barre ala negar?
Negartien ofizioak omen dira kulturari lotutakoak, ezta? Bueno, serio erantzunda: testu on batekin gozatu egiten duzu, eta enpatia sortzen dizu: barrea ala negarra, testu horren izaeraren arabera. Testu txar batekin, berriz, ez barre eta ez negar: ernegazioa gehiago, baztertzen duzun arte.

Zein libururekin egin duzu algara?
Kutsidazu bidea, Ixabel“ekin oroitzen naiz algara galantak bota nituela.

Euskarazko literaturak umore gehiago behar du?
Umorea, drama, lan esperimentalak, lan errazak… nik uste dut denetik gehiago bageneuka hobe litzatekeela, hartara bakoitzak bere gustuko liburuak errazago eta ugariago topatuko lituzkeelako. Baina garenak gara.

Nork edo zerk eragiten dizu barre?
Maite dudan jendearen pozak, beste ezerk baino gehiago.

Zerk galarazten dizu umorea?
Bada, ez dut horretaz inoiz pentsatu baina, imajinatzen dut, beste edonori bezala, minak, sufrimenduak, injustiziak galaraziko didatela. Hala ere, egoera horiek ere, umore tanta batez hobe.

Eta barregarri noiz geratu zara?
Egunean behin gutxienez. Eskerrak nire ingurukoek pazientzia daukaten.

Umorezko zein pelikula/blog/web gune/ telesail gomendatuko zeniguke?
Filmetan, “Wanda izeneko arraina” edo “Urte berri on amona” Telesailetan, sitcom amerikarrek oso gidoi onak dituztela iruditzen zait. Gurean, jendeak egurra eman izan dien arren, Pagadik eta Alkainek eta esketx zoragarriak egin dituzte.

Zein kantak jartzen zaitu umore onez?
Oso kantazalea naiz, hain kantari ona ez naizen arren. Irratia piztu eta ea zer tokatzen den, huraxe entzun dezaket gustura. Zerbait esatearren, Ramones taldearen edozein.

Nori gustatuko litzaizuke elkarrizketa hau egitea?
Sarean umore ona eta zentzuna bietatik eskaintzen dituen bati: Josu Lezameta “Jozulin”. Hura dagoeneko elkarrizketatu baduzu, Peru Magdalena idazleari.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s