GOSEBSIOA

Ez nuke hain gogor hasi nahi baina… Euskaldunok arazo bat dugu jan-edanarekin.

Ez zaudetela ados? Eta nola azal daiteke edozein bazkaritan, jaten gauden bitartean, gaueko, aurreko eguneko, lengo astean koinatua joan zen sagardotegiko menuaz hitz egiten egotea? Euskaldunak otordutan janariari buruz hitz egiten du! Jan edana besterik ez dugu buruan!

Seguru nago sukaldaritza protoeuskaldun edo dena delako batek asmatua dela! Horrelako zerbait izan zitekeen…
Ekaingo koba. K.a 54.000. urtea Harrigomezkorta familia sutondoan, harrapatu berri duten bisontea jaten. Jaten dabiltzan bitartean orein haragia zein ona den diskutitzen dabiltza, alabak ez omen du haragirik jan nahi eta erreka alboan aurkitu dituen belar hosto zabalak jango dituela, amak ordea nahiago duela basurdea, gogor xamarra badago ere. Orduan Harrizak-ek, seme zaharrenak, haragi gordin eta odoltsua jateaz nekatuta, haragi zatitxo bat bere lantzaren puntan sartuz sutara inguratzen du. Haragia kolorez aldatzen da eta usai ederra dario. Kosk egin eta mingaina errez hoztu arte itxaron ezinda (hau ere ezagun zaizue ezta?) dastatu zuen, eta bai gustatu ere. Beste zatitxo bat prestatu eta aitari ematen dio:

          – Probatu hau aita!
          – Zer duk hau Harrizak?
          – Bisonte haragia lantzaren puntan jarria eta etxeko suaren gainean erreta.-eta aitak:
          – Izena eta lantza luzea bai… jana ordea gutxi! Moderno hauekin nora ote goaz… Hau bai txorakeria inork ez dik probatu nahiko!

Urteak pasako ziren familia eta batez ere aita (euskaldun gehienok bezalaxe burugogor xamarra baitzen) jateko era berri honekin (protonuevacocinavasca edo deitua) elikatzera iritsi arte baina benetan konbentzitu zituena Harrizak-en lagun Harriñanok prestatu zien jakiagatik izan zen: Hau garbiketaz obsesionatua bizi zen eta haragi eta hezur zati zikin batzuk ikusi zituen eta hauek garbitzeko intentzioz su ondoan zegoen ur ontzi batera bota zituen… hura harridura ur hura probatu zuenak! Salda asmatua zegoen! Sagardoa bakarrik falta zitzaien… baina hau beste baterako utziko dugu..

chuleton-1180x786Historiako masterclass labur honen aurretik esaten nenbilen bezala goseak (gure aitonak esango zukeen bezala, jateko gogoak) obsesionatuta bizi gara, gosepzionatuta. Ba al dakigu zerbait jan gabe ospatzen/egiten? Hona bururatu zaizkidan ekintzak, ea bat edo beste jan edo edan gabe pasa ote duzun noizbait:

– Bataio, jaunartze, ezkontza, urtebetetzeak, heriotzak (berak hau nahiko zukeen eskusa gisa erabiliz), gabonak,  herriko festak, auzoko festak, klaseko lagunen topaketak, aspaldi ikusi gabeko lagunekin topaketa, azterketa amaiera, sariren bat jasotzea, nota onak, nota txarrak (hemen jan baina gehiago edan), lanean hastea, poteoa luzatu zaigu eta…, klaseko edo lantokiko bazkariak edota afari amaiezinak, eta abar eta abar luze bat

Eta euskaldun onak bezala hauetako ospakizun asko non egin behar dira? Orain bete betean dugun sagardotegi denboraldian. Euskaldun peto jator batek benetan, jator titulua lortu nahi badu dituen lagun, ezagun eta askotan ezezagun guztiekin sagardotegi bat egin behar du gutxienez, asteburu guztietako agenda urtarriletik apirilera topera betez, diru-zorroa ez horrenbeste.

Eta jakinik lagun asko gal ditzakedala hau esanda, hala ere arriskua hartuko dut ondorengoa esan gabe lehertu egingo naiz eta, badoa: Gorroto ditut Sagardotegiak! Luze gabe botako dut arrazoia.

Zein jatetxetan ordainduko zenuke 30€ko afaria edariaren bila zeuk altxa (aulkiak baleude) behar duzun toki batean, honez gain, jatekoa ezin da aukeratu, gainera, platera erdian jarri eta inguruko mozkote guztiek zu konturatzerako dena jan aurretik zerbait dastatu ahal duzun bitartean jaka eta bufanda lodiz egon behar bazenu sekulako hotza egiten duelako jatetxean? Behin joango zinake… hurrengoan nahiago plater konbinatu bat herriko tabernatxo batean edo etxean goxo goxo afaldu eta lagunak etor daitezela!

Hau dena esanda… gora tripazainak eta gora gosebsionaturik bizi direnak (garenak)!!

Ander Izeta

@anderizgo 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s