KZJaiaren anfitrioiaren sindromea  

Kultura Zientifikoaren 3. Jaialdiaren azken txanpan gaudela onartuko dut: KASa daukat, hots, KZJaiaren anfitrioiaren sindromea, ez dakit laranjazkoa, limoizkoa edo alternatiba, baina izan badut. Zuekin gaixotasun larri hau partekatu nahi dut, nire behitxoek gomendatuta.

 kas

KAS sindromearen aldaera ezberdinak.

 KZJaia euskaraz zientzia gizarteratzen dugunok jartzen dugun aitzakia da hiru hilabetez gure artean adarra jotzen ibiltzeko. Eta gero jendeak zientzia kontuak ikasten eta gustuko baditu, perfekto. Edizio honetan niri anfitrioiarena egitea egokitu zait. Hasieran katarro baten antzekoa da: zerbait duzula dakizu baina ez dakizu zer. Lehenengoko fase horretan nekea da nagusi: Twitter-en mezuak metatzen zaizkizu, sakelakoak soinuak besterik ez ditu egiten, elkarrizketak egiteko telefonoaren zain zaude, opariak banatu behar dituzu, txioak bidali, aurpegiliburuan gauzak idatzi,… arnasterik ez duzula dirudi.

Hala ere txarrena ez da hori. Ez. Bigarren fasean sartzerakoan… lan guzti horrek gutxi iruditzen zaizu. Gero eta gehiago nahi duzu. Ekarpen gehiago, testu luzeagoak, bideo eta audio gehiago,… egun batean bi ekarpen egotea egun flojo bat da. Bai, adikzio eta dependentzia fisiko eta psikologikoa sortzen zaizkizu eta euskarazko dibulgazioa besterik ez duzu irakurri nahi. Momentu horretan badakizu sendabiderik ez dagoela. Zureak egin duela. Ordenagailuko kablea puskatzen zaizula? #KZJaia3-a ganoraz nola jarraituko duzun pentsatzen duzu, ez besterik. Katarro potente bat duzula? Asteburuan dela eskertzen duzu astelehenean, ekarpenak egoterakoan, sendatuta egongo zarelako. Lan egin behar duzula asteko batzarrerako zerbait eraman behar duzulako? Horrek itxaron dezake, ekarpen berri bat heldu da eta zabaldu behar duzu.

Bestalde, bi astero laburpenak egin behar dituzu, eta gustura egin ere, denetarik irakurri, entzun edo ikusten duzulako, gaia edozein delarik. Denak gustuko dituzu. Osasun zientziak, zientzia esperimentalak, ikasketa teknikoak, gizarte zientziak edota giza zientziak. Guztietan aditu maila lortzen duzu eta omnilogo bat bilakatzen zara. Orduan ulertzen duzu. Fikzioan zientzialari bat agertzen denean bere jakintza eremuaz gain beste hamaika kontu dakizki: biofisika kuantikoa, XIX mendeko metafilosofia eta Polinesiako paleoetnologia. Noski. KZJaia-ko anfitrioiak izandakoak ziren. Ziur.

Etorkizuna da gehien arduratzen nauena. Hilabete bukaeran edizio hau bukatzen denean zer egingo dut nire bizitzarekin? Bai, zientzia kontuak irakurtzeko/ikusteko/entzuteko aukera izango dut. Baina ez da tentsio berdina izango. Twitterren jakinarazpen bat duzula ikusterakoan duzun adrenalina igoera eta zer izango ote den ezjakintasun hori: ikerkuntza moloi baten berri? solasaldi entretenigarri bat? esperimentu bat? Hori guztia akabo. Ez dakit zer egingo dudan nire bizitzarekin hau bukatzerakoan. Argi dago zientziainomano bat bilakatu naiz eta ez daukat irtenbiderik.

Koldo Garcia

@koldotxu

 

Sarrera honek #KulturaZientifikoa 3. Jaialdian parte hartzen du

KZJaia3_logoa

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s