Burmuin zatitxoak!

18 urte inguru nituela tarteka nire 6 urteko iloba bat zaintzen nuen. Bere gurasoak lanean zeuden eta nik jasotzen nuen haurtzaindegitik. Batzuetan arratsaldeak luzeak ziren, eta gure herri honetako negu beltz eta hotzean edozerk balio zuen denbora pasatzeko. Neskatoa ordea ez zen oso konformatu erreza eta jakina, beti berdina gertatzen zen, kartetan amaitzen genuela, bere joko gogokoenera jo eta su, gerra jokora.

Tira orain artekoa ez da ezinbestekoa kontatzera noana ulertzeko, testu-ingurua besterik ez da.
Aintzanek oso ohitura zatarra zuen. Tira, adin horretako haur askok dutena eta seguruena nik ere txikitan izan nuena, hau da, hatza eskumuturreraino sudur zuloan sartzearena alegia. Nik begiak ixten nituen. Bai, nazka ematen zidan, zer esango dizuet ba? Eta kartetan aritu ondoren kartak nola desinfektatu, horixe neukan bakarrik buruan.

burmuinaAintzane jo eta ke zebilen bere behatza sudurrean gora eta behera, aurrera eta atzera, petrolio bila balebil bezala. Ikusten nuena ezin gehiago aguantatu oihu egin nion.

-Utziko al diozu hori egiteari? Ez al zara konturatzen horrela jarraituz gero burmuinik gabe geratuko zarela?

Tira oihu modu umoretsuan egin nion, jakina. Gainera ez zen hura esaten nion lehen aldia. Besteetan hortxe amaitu ohi zen kontua, behatza sudurretik atera eta kito. Baina ez, egun hartan ez zen han amaitu kontua. Erantzuna pentsatzeko denbora eman zion nonbait, eta begietara begiratuta horrela esan zidan:

-Eta hori, nola da posible?

6 urteko ume moko batek ez zuen ba azken hitza izango, ezta?
-Behatzarekin ateratzen dituzun zatitxo likatsu horiek…

Aintzanetxok begiak zabal zabalik begiratzen ninduen.
-Zer?
-…ba ateratzen dituzun horiek, zure burmuineko zatitxoak dira, eta horrela jarraituz gero, hustu egingo duzu burua. Eta gero komeriak!

Aintzanetxo mutu geratu zen. Begiak zabal zabalik begira geratu zen. Une batez negar egingo zuela ere pentsatu nuen. Eskua luzatu zuen nirea heltzeko.

-Horregatik zaude horrela? Txikitan burmuin erdia atera zenuelako?

Neguko egun ilun eta hotz hartan ere gerra jokoan paliza eman zidan txikitxoak.

 

Xegun Altolagirre

@xenekan

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s