Berba iheslarien kalejira

Lekeitioko Ikastolan urtero prestatzen da emanaldi bat aratuste egunerako. Adin desberdinetako ikasleak batu eta guraso nahiz irakasleekin antzerki multzo eder bat osatzen dute herritarrentzat. Gogoratzen naiz, aztoratuta ibiltzen ginen emanaldiko entseguetan; umeak pozik, nerabeen hormonak saltoka eta gurasoak aste betez jostun lanetan. Aipatutako nerabe horietako bat nintzelarik, Lehen Hezkuntzako talde batekin suertatu zitzaigun antzerkia prestatzea. Haien irakasleak abisuren bat ematera irten zuen alboko klasera. Horra arte dena ondo, ume bat sudurretik odoletan hasi zen arte. Han joan nintzen irakaslearen bila eta txilio batean alboko klaseko ikasle guztien aurrean hau bota nuen: “Ume bat odoletik sudurretan dao!” Jarri orain nerabe baten azalean eta imajinatu, zu baino urte bat edo bi zaharragoak direnen klasean hori botatzen duzula. Heidiren koloreteak bider bi.

brainNoizean behin subkontzienteak salduta uzten gaitu, nahigabean esaten ditugunak ahoan aspertu eta paseotxo bat emateko gogoa dutenean, edota esan nahi ditugunak aldrebesetara esaten ditugunean. Han irteten dira hitzak, gu konturatu gabe, bata besteari oratuta. Kalejira horretan ahots eta soinuen lagun egiten dira, txilioen akelarrean, albokoaren belarrian espuela hartu eta haren barre algaran bukatzen dute ibilbidea. Orduan subkontzienteak bidea ematen dio gure aurpegiaren gorritze prozesuari. Eta, zure desio bakarra nahigabean esandakoen tupusteko biharamun horretan, zein da? Masailetako berotasun horrek zurekin akabatzea. Noizean behin gertatzen da, Heidiren koloreteak bikoitzen dira.

Beste behin unibertsitatean, Ingeles hitz egiten den herrialdeetako historia eta kultura irakasgaiko klasean. The Simpsons sitcomaren inguruko aurkezpen txiki bat prestatzea tokatu zitzaigun gure taldeari, AEBko gizartea nola islatzen duen azaltzeko, besteak beste. Neu hasi nintzen azalpenarekin, sarrera txiki bat eginez. Nahigabean eta aldrebesetara esandakoen kalejira: “They live in Shakespeare”. Bai, Simpsondarrak Shakespearen bizi zirela esan nuen. Springfielden parienteak izango zituen Shakespeare jaunak, agian. Urtebetetze egun batean ere antzeko zerbait gertatu zitzaidan: “Bai, eskerrik asko, zorionak” erantzun nien nire gurasoen lagun batzuei. Subkontzienteak balio gutxiko merkantzia bat izango banintz bezala jokatu zuen egun hartan. Izan ere, gurasoen lagun haiek ez zidaten “Apa Sara, zelan?” baino esan. Bai, koadrilakoek urteko gogoratzen didate urtebetetze egunean.
Noizean behin gertatzen da, hitzak matxinatu egiten dira panderoa eta trikitixa soinean hartuta.

Sara Zendoia
@sarazend

Irudia: http://ow.ly/MzX4G 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s