Arrain-torturatzailea

Herrian ba omen zen gizon bat, lehen aldiz langostinoak probatu zituenean hauxe esan zuena: “Gozoak daude, baina, aukeran, aurrekaldea gogor xamarra”. Azala eta guzti jan zituen! Noski, inork ez badizu esaten, ba halakoak gertatzen dira.

Duela gutxi “goi mailako” jatetxea deitzen zaion horietako batera joan nintzen, eta aurreko gizona bezain galduta sentitu nintzen plateren aurrean. Jakiak benetan politak, baina ez nekien koilara edo MacGiverren herramintak erabili behar nituen, hain ziren konplikatuak jateko! Bukaeran ea sukaldaria zoriondu nezakeen galdetu nion zerbitzariari, baina honek sukaldaria ezetz, “elikagaien bitartekari artistikoa” deitzea nahiago zuela azaldu zidan. Azkenean, “jakien eraldatzaile hestetiko” xume hau berarekin hitz egin gabe geratu zen.

Beste batzuetan (aitortu dezagun), gauzak guk konplikatzen ditugu. Fruta sardexka eta labanarekin jaten dituztenen kasua da horietako bat. NIre ustez, askoz zapore hobea du sagarrak edo briñoiak (nektarina hitza gorrotatzen dut) eskuekin hartzen badugu. Badaude salbuespenak, noski. Zaila egiten zait modu horretan anana bat jatea (eta mingarria ere bai), baina gure gizarte hiper-zibilizatu honetan askatasun oasia iruditzen zait elikagaiak atzaparrekin jatea, eta horren aldeko aldarrikapena egiten dut. Banana bat sardexka eta labanarekin irekitzen ikusten dugun une horretan, une horretantxe, gure gizateria popatik hartzera joango da.

10606330_928319180517269_690733288759653222_nMahai-tresnen munduan, arrainaren kategoria mailarik gorenean egongo litzateke, soilik mariskoaren azpitik. Badira pertsona batzuk txitxarroa edota sardinaren hezurrak zirujauak bailiran kentzen dituztenak. Garbi. Zehatz. Eta nik inbidia diet. Izan ere, zirujaua baino arrain-torturatzailea izaten naiz ni, eta errudun/lotsa sentimendu handia izaten dut zerbitzariak__ zer egin diozu arrain gaixoari? aurpegiarekin__ nire platera jasotzen duenean.

Idoia Torregarai

@bootxo

Argazkia: ion markel

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s