Ikas, irakas… IRAIKASLE?

Uda ate-joka dago. Bai peña, Zea Maysen Negua joan da ta abestia top tenean jartzeko ordua da. Jaiak, erromeriak, dantzak, egun luzeak eta ordu txikitako azken zurrutak. Baina gaurkoan mmm, ez, ez nago ados. Ezker hankarekin altxatu naiz eta uda hasiera den honetan udazkenaz arituko naiz; aurtengo aldizkako oporraldiaz. Udazkenak irakaslearenak egitea gustuko genuen max-mix bat batu gintuen; nerabeen plastikako, hizkuntzetako, mateko, soinketako, gizarteko… irakasle izaten ikastekotan ginenak. Irakasle eta ikasle aldi berean, IRAIKASLE? Paradoxa. Aktore lanetan, nerabezaroa berreraikitzen eta udaberriari udazkenarentzat usaia lapurtzen.

Ikas, irakas...
Hara nire IRAIKASGELA eta IRAIKASKIDEAK, bakoitza bere ama eta aitarenak. Ezkutuan mahaia marrazten aritzen zen hura. Beti berandu etortzen zena izan dugu, inoiz askaria ahazten ez bazuen ere. Irribarre batez edota mugaldeko euskalkiez klasea sorgintzen zutenak ere bai. Irakasleak zerbait esan orduko horri buruz zerbait irakurria zuela zioen bat. Hitz egitean gaztelerazko hitzekin estropezu egiten zutenak ere han zeuden. Azken orduan zer egin behar den hamar bat aldiz galdetzen zuena. Ondarruko azken surfer style-a zekarrena eta hari imitatzen zion Lekitxarra. Idazkaria zuzendaria zela uste zuena. Kuxkuxero hura eta aulkian bilin-balaunka zebilena. Itxuraz isilak ziren berbalariak. Lotsa afarietan galtzen zuten bat edo bi (edo hiru edo lau). Klasean ahapetik abesten zuen bat ere bazegoen tartean. Dantzari trebe eta traketsak. X eta Y inork baino hobeto ezagutzen zituen esperientzia askoko amatxo bat. Handi egiteko bokadilo kilometrikoak jaten zituzten koadrila.

Beno, nire hobe beharrez eta zuen baimenarekin frenoa botako dut, bestela ez naute hurrengo IRAIKASLEON afarira gonbidatuko.

Kontuak kontu, agian ikasleak eta irakasleak ez gara hain desberdinak. Asko entzuten eta ikusten da klasean. Zea Maysen abestiak dioen bezala han izan behar belarriekin ikusteko begiek entzuten ez dutena. Negua joan badoa, baina IRAIKASLE gisa bizitako Neguleku – eta ez udaleku- hauen biharamunak hor darraie whatsappeko taldean. IKTen erabilera sustatu behar dugula IRAIKASI genuelako, akaso?

Gaur amarekin aritu naiz solasean. Txikitan arbeltxo bat omen neukan abezedario guztiarekin. Izen laburra dudan arren, ezin nuen idatzi, a hizki bakarra baino ez zegoen eta abezedario madarikatu hartan. Letra gehiago eskatu nizkion orduan amari, aitari itsasotik zetorrenerako nire izena idazten nekiela erakusteko. Nire arbeltxoarekin irakaslearenak egitea gustuko nuen. Bat edo bat jesarriko zitzaidan alboan bere izena idazten edo hizkiak zenbakitzen. Bitartean besteren bat sokasaltoan arituko zen inguruan edo marrazkiak egiten, edo korrika eta dantzan, edo baloiari ostikoka, edo boteak eraginez edo hau airera botaz edo abesten. Eta agian haiek ere irakaslearenak egitea gustuko zuten.

Sara Zendoia

@sarazend

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s