Bitakora koadernoa: maitasun istorio ornogabe baten kronika

Maiatzak 22: Alabak sorpresa ekarri digu ikastolatik. Etxeko maskota berriak #zeta-harrak #presentaziyua zeta-harrak Maiatzak 23: Bitakora koadernoa, lehen eguna: zeta-harrek lo egiten dute gau osoa. Maiatzak 24: Bitakora koadernoa, bigarren eguna: zeta-harrek ez dute interes berezirik hauteskundeetan. Maiatzak 25: Bitakora koadernoa, hirugarren eguna: bi zeta-har kuskua egiten hasi dira. Liluragarria da lanean ikustea. Bitakora koadernoa, hirugarren eguna bis: sekula gertatuko ez zena gertatu da. Kariñoa hartu diet zeta-harrei! #amatxomaitia

Maiatzak 26: Bitakora koadernoa, laugarren eguna: dagoeneko bi zeta-harrek kusku dotorea egin eta bertan daude goxo-goxo. CF6hL2fWMAAVDRB

Maiatzak 27: Bitakora koadernoa, bosgarren eguna: dagoeneko ohikoa bihurtu da gure etxean herriaren beste puntaraino joatea marugatzearen hostoak hartzera.   Maiatzak 28: Bitakora koadernoa, seigarren eguna: hau eskuetatik joan zaigu. Bideoklipa egin diegu zeta-harrei!!

Maiatzak 30: Bitakora koadernoa, zortzigarren eguna: laugarren zeta-harra kuskua egiten dabil. Orain ez dakigu zer egin marugatze hosto soberakinarekin. Ekainak 2: Bitakora koadernoa, hamaikagarren eguna: lau kusku ditugu jada. Metamorfosiaren zain gaude. #ZetaHarrak   (jarraituko du) Idoia Torregarai @bootxo

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s