Umore-korrespontsala Euskadi Irratian

CJdLTUjWIAASRCoIrailaren 3a bitartean Euskadi Irratiko Faktoria saioan kolaborazioa egingo dut ostegunero, goizeko 9:30ak bueltan. Umore-korrespontsala izango naiz bertan. Eta zer esan nahi duen horrek? Auskalo, baina ez dakizue zein pozik nagoen! Eskerrik asko gonbidapenarengatik. Hori bai, ea mantsoago hitz egiten ikasten dudan. Badakizue, emoziyua. Gai-proposamenik baduzue, gustura jasoko ditut 😉

Lotura honetan duzue atzoko tartea (seigarren minututik aurrera).

Eta hemen duzue gidoia. Aurkeztu nituen irudiak eta loturak topatuko dituzue bertan. Transmedia egiten.

——————————————————————————————————-

2015-07-09

“Eskerrik asko hemen egoteko gonbidapenarengatik. Saiatuko gara aktualitatea irriaren ikuspegitik ikusten eta umorea zein barreari lotutako sendagaiak ekartzen. 🙂 Lan honetan, ez pentsa, ez naiz bakarrik ibiliko, izan ere barre talde profesional handi bat izango dut nirekin, nire irakasle handiak: ama, munduan ezagutzen dudan pertsonarik optimistena eta aita, txiste-kontalari profesionala. Entzun, entzun nola datozen:

AUDIOA AITA ETA AMA

Beno, ikusten duzue abentura honetarako prest gaudela. :))
Ekarri dudan lehen gaia Greziarekin zerikusia du. ehunka albiste, txio eta irudi ikusi ditut erreskatea dela eta ez dela, baina irudi honek atentzioa deitu dit izugarri, bere sinpletasunean krixton indarra duelako eta oso esanguratsua delako. Lectrr komikigile belgiarrarena da, eta bertan gaztelu bat ageri da, eta haren aurrean, Troiako zaldia balitzan, egurrezko esku bat, erdiko atzamarra soilik gora duela. Eta gazteluko soldaduak hauxe esaten du: “Angela (Merkelengatik), uste dut Greziarrak direla...” . Nire ustez oso ondo adierazten du Greziak Europa ze atakatan jarri duen.

Lectrr komikia
Greziarekin jarraituz Syrizak hausteskundeak irabazi zituenekoa gogoratzen naiz, izan ere, Twitter sutan jarri zen #Izengrekoak traolarekin. Ehunka hitz joko zein baino zein originalago eta barregarriago egin zituzten txiolari euskaldunek. @jozulin ek abiatuta. Benetan, azken aldiko nire traolarik kuttunena izan da. Ikusi adibide batzu:

  • Tsiripas Yrabasis.
  • Lazkao Tzatziki.
  • Amanitas Nikalos.
  • A…a…a…aritz totel es.
  • Andrarik Zertako. Hau parekidetasun ministrorako ez
  • Ruper Ordaraki. Kulturako ministroa agian?
  • Teok Orodaki.
  • Tsarrikis Odolostos. Nekazaritza?
  • Makilakin Biskarreukos. Barne ministroa, zalantzarik gabe.
  • Tirabiras Ikamikas. Hau debateetara joateko.

Oraindik barre malkoak ateratzen zaizkit. Benetan traola hori mundiala da!
Ekarri dudan beste umore-pirula bat La tira de Orozen komiki-tira da. Eta hona ekarri dut Greziako gaia aste honetako beste gaiarekin lotu nahi dudalako: San Ferminak. Komikiak hiru zati ditu: lehenengoan hauxe irakurtzen da (gazteleraz) “Grezia bere labirintoan. Baina nori otu zitzaion erreferendum bat egitea uztailaren 5 batean?”. Bigarrengo biñetan Teseo agertzen da, Greziako pertsonaia mitologikoa, labirintoan sartzen eskuetan hautesontzia duela. Eta hirugarrenenan Minotauroa ikusten dugu labirintotik ateratzen bidaietako bi maletekin, irribarrez, San Ferminetara joateko prest.

la tira de oroz(1)
San Ferminetan jarraituz, badakizue Iruñeko peñek pankartak egiten dituztela peñen egunerako (igandean ospatu zen) nolabait urte horretako gizartearen argazki eta kritika gisa. Aurten zalantzarik gabe gobernu aldaketak protagonismo handia izan du marrazkietan, bai eta ustelkeriak ere. Adibidez, Irrintzi peñaren kartela asko gustatu zait: El aforalipsis!. Dramatismo umoretsua da eta horregatik gustatzen zait. Bertan dragoi/Tyrano Saurus Rex bat agertzen da meteoritoak, lurra zabaldu egiten da eta bertan gizon bat diru zaku batekin, beste aldean oreinez mozorrotutako gizon bat (sobrea) CAN jartzen duena, osasunako jokalari bat buruz behera zuloan… eta deabrua galdetuz baskoak ea noiz etorriko diren, eta gizon batek erantzuten dio: beti egon gara hemen.

Irrintzi_content

Une honetan umorearen plaza garrantzitsuena iruditzen zait Twitter eta astero-astero Barretartia blogean asteko txiolaria aukeratzen dut umoreari egiten dion ekarpena zabaltzeko. Aste honetan @NafarroaWow erabiltzailea aukeratu dut, Nafarroari buruzko albiste umoretsuak egiten dituztelako eta AZUKRE BELTZARA taldeak Euskalerria irratiko lagunek egin duten promozio-kanta mundiala delako. Manu, beharbada horrelako bat egin behar dugu Faktoriarako, ezta? Ni prest!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s