Grezia-Grease, Tourra eta superheroi euskaldunak

Hona hemen uztailaren 16an Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Tamalez, nahikoa denborarik ez genuen izan eta aitak emandako aholkua ezin izan nuen jarraitu, bukaeran oso azkar hitz behar izan nuelako 😉

Entzun saioa (14. minututik aurrera)

———————————————————–

Kaixo Ainhara. Prest nago umore-korrespontsal lanak egiteko. Beno, albisteekin hasi baino lehen, lehenik eta behin audio bat entzunarazi nahi dizuet. Nire manager finek (badakizue nortzuk diren, Pepi eta Joxe, nire aita eta ama) lehen kolaborazioaren balorazioa egin dute. Hona hemen:

AITA ETA AMA KORTEA

Beno, entzun duzue, saiatuko naiz mantsoago hitz egiten, baina kontuan izan behar duzue une honetan adrenalina bere puntu gorenean dudala, emozio eta pozagatik.

#Bainarekinesaldiak
Hasteko joko bat proposatuko dizuet, eta halaxe egingo dugu astero. Oraindik ez bazarete konturatu oso kuttuna dut twitter. Umorerako arrago ezinhobea iruditzen zait, eta hori dela eta pentsatu dut astero traola dibertigarri bat ekartzea, tarte hau entzuten ari zareten bitartean ere ekarpenak egin ditzazuen. Gaur ekarri dudan traola #Bainarekinesaldiak da. Kasu honetan batez ere egunerokoan esaten ditugun aitzakiak biltzen dira bertan. Honekin abiatu zuen Mikel Pagadik kate hau:

  • Mutil ona da baina edan egiten du #bainarekinesaldiak
  • Eztauket goseik…baina pixkat hartukoet,probatzeko. #bainarekinesaldiak
  • programa txar-txarra da, baina grazia egiten dit. #bainarekinesaldiak
  • Ez da guapo/a baina oso jatorra da #bainarekinesaldiak
  • Ez nuen atera nahi, baina lagunek liatu egin naute. #bainarekinesaldiak
  • Nik ere maite zaitut, baina lagun bezala #bainarekinesaldiak
  • Etxeko lanak eginda nituen baina txakurrak jan dizkit #bainarekinesaldiak
  • Dietan zegoen, baina dozena erdi galleta Principe jaten zituen inork ikusten ez zuenean #bainarekinesaldiak
  • Kirola egin nahi du baina ez daukat denborarik joateko. #bainarekinesaldiak
  • Euskaraz ikasiko nuke baina zaharregia naiz horretarako #bainarekinesaldiak

Beno, hementxe adibide batzuk. Orain bota zuek zuen aitzakia xelebreenak!

 

GREECE ETA GREASE
grease GreeceNola aldatzen diren gauzak, kamarada. Duela aste bat Greziarrek Europar batasuna zein atakatan jarri zuen aipatu genuen, eta gaur egoera irauli egin dela dirudi. Hori adierazteko komiki benetan esanguratsua ekarri dut. CommunityNews agerkaritik. Gogoratzen nola John Travolta eta Olivia Newton Johnek grease filman azken kanta dantzatzen duen? Ba komiki honetan Olivia Angela Merkel da eta John Travolta Tsirypas. Biak beltzez jantzita, estu-estu. Eta letra originalarekin jolasten dute (ingelesezkoa jatorrizkoa). Musika eta irudiarekin joko benetan polita:

– Tsyripas: Fakturak biderkatzen ari zaizkit eta kontrola galtzen ari naiz. Zuk aplikatzen didazun austeritateak gurutziltzatu egiten nauelako.
– Merkel: Hobe duzu ordaintzea, aseko nauen plan bat behar dudalako.
– Merkel: Hobe duzu ordaintzea, bestela ez da mailegu gehiago egongo eta estututa bukatuko duzu.
– Tsyripas: Zu zara maite dudan hori, uh, uh, uh…

 

TOURRA
tourraUztaileko izarretako bat da Tourra. Nork ez du siesta ederrik egin Frantziako tourra ikusten ari zen bitartean? Zalantzarik gabe, Ñuen migrazioaren La2 kateko dokumentalen atzetik, bazkal-osteko lo-eragilerik eraginkorrena da. Hori bai, aitortu behar dut aurten berriro bat egin dudala tourrarekin eta etxerako bidean Joxe Mari Apaolaza Ander Altuna,Txomin Perurena eta Mikel Astarlozarekin asko ikasten dudala. Eta barre asko egiten dut Txominen garai bateko istorioekin eta Apaolazarekin duen harremanarekin.

Komiki bat ekarri dut, L’Express astekarian argitaratu duena, Plantu marrazkilariak eginikoa. Titulu hauxe du: 2017ko frantziako tourra?, eta bertan Frantziako politikari nagusiak agertzen dira, bakoitza bizikleta baten gainean. Adibidez, Sarko jartzen duen pertsonaia izerditan ikusten dugu, mingaina kanpoan duela. Jean-Luc Melenchon ezkerreko politikaria gurpilak izan beharrean ukabilak dituen bizikletaren gainean agertzen da, ukabila altxata doan bitartean. Hollande presidentea monozikloaren gainean nahikoa lan du ez erortzeko. Marine Le Pen, aldiz, hainbat xiringa ditu bizkarrean, eta indarra ematen dioten suero antzeko hiru edukiontzi ditu: populisme jartzen duena bata, itsasontzi batean dauden etorkinen marrazkia bestean eta atzerritarrak kanpora (Dehors les etrangers) jartzen duena bestean. Berari esaten dio Frantziar errepublika sinbolizatzen duen Mariannek, bera ere bizikletan, “esan dizuet, dopajerik ez!”.

 

LES GUIGNOL
les guignolFrantzian jarraituz, umorea politika eta politikariak zirikatzeko tradizioa gurean baino handiagoa da, zalantzarik gabe. Adibidez, Canal Plus-eko Les guignol programa, txotxongiloena (oso ironiko eta satirikoa), 198o hamarkada bukaeran hasi zen emititzen (Espainian 1995etik 2008ra) eta aurten izugarrizko zalaparta egon da programa kendu egingo zutela esan dutenenan. Hautsak izugarri harrotu ditu eta hainbat musikari, kazetari, kirolarik hauen aldeko kanpaina egin dute programa kendu ez dezaten. Auzia harago joan da, nolanahi ere; kutsu politikoa hartzeraino ia-ia. Frantziako presidente François Hollandek eta lehen ministro Manuel Vallsek, kasurako, sostengua helarazi diete txotxongiloei, presio erara, eta saioaren «balio soziala» goraipatu dute. Eta azkenean Canal +ek ez duela kenduko esan du aste honetan.

Estimatuko nuke antzeko programaren bat hemen, baina zaila ikusten dut.

 

SUPERHEROI EUSKALDUNAK (Lander Muñagorrik BERRIAn egindako erreportajean oinarrituta)
Pasa den ostiralean estreinatu da Terminator GĂ©nesis filma. Ainhara, zuretzat heroia edo zitala da pertsonaia hau? Beharbada esan daiteke zitala izandako superheroia dela, ezta? Baina tira, Terminator ekarri dut hona galdera bat egiteko aitzakia izateko: Ezagutzen al duzue superheroi euskaldunik? Ba nik lau aurkeztuko dizkizuet:

Burdinjaun

Burdinjaun-Concepto-Color-MurielGeneroko aitzindaria. Marvel industriatik edan zuten 1980ko hamarkadan Agredak, Pedro Uruñuelak, Alex de la Iglesiak, eta Arturo Garcia Biaffra-k Burdinjaun egitea pentsatu zutenean. Laukoteak No Producciones taldea osatu zuen, eta superheroi hori izan zen euren ekoizpenetako bat. «Marvelen estetika hori gustatzen zitzaigun, eta hori egiten saiatu ginen». 1987an, La Gaceta del Norte egunkariko igandeko gehigarrietan azaldu zen superheroia, eta zortzi sail egin zituzten, harik eta egunkaria itxi zen arte.

Euskopoliseko hiri-estatuko gaizkile, tirano eta munstroen aurka borrokatu zen Burdinjaun argitaratu zen zenbaki horietan, burdinezko xistera armatzat zuela.

 

Xabinaitor

xabineitorEuskarazko lehen superheroia. Patxi Gallegoren Xabinaitor superheroia, ordea, berritzailea izan zen superheroiarengatik, baina baita bere botereengatik ere. Izan ere, neska poxpolinak salbatu nahian ibiltzen da, baina, haiengandik gertu egon orduko, zakila tentetu eta superbotereak hortik ateratzen ditu.

«Pentsatzen jarrita, pertsonaiak arrakasta izan zuen sexualitateari buruz hitz egiten zuelako eta euskalduntasunaz barre egiten zuelako», dio. Baina Superlopez superheroia ere kontuan izan zuen Gallegok Xabinaitor sortzeko orduan. «Txikitan oso atsegin nuen, eta aurkikuntza bat izan zen niretzat, superheroiei parodia egiten zielako». Beraz, sexualitateari eta generoari parodia egiten zien abiapuntutik sortu zuen pertsonaia. 2004. eta 2009. urteen artean hiru liburu argitaratu zituen, eta antzerki lan bat ere egin zuen Gorringo taldeak.

Aithor

AITHOR3Interneten agertu zen heroia. Euskal komikigintzan agertu den azken superheroia sarean azaldu da. Mikel Baok duen blogerako egin zuen Aithor, Marvelen Thor superheroiean oinarrituta. «Nire pertsonaiarik gogokoena izan da betidanik, eta hainbat aldiz egin diot parodia». Frankenstein edo Chiquito de la Calzadarekin uztartuta egin izan ditu parodia horiek, «eta euskal kutsukoa egitea oso erraza izan da, izenarekin jolasteko aukera ematen baitu». Txalaparta makil batek indarra ematen dion superheroi bat sortu zuen horrela.

 

Mitxelena XVI.a

Ez nuke nahi zerrenda hau bukatu niretzat superheroi kuttunena aipatu gabe: Mitxelena XVI.a, Zaldieroa marrazkilariak (Patxi Huartek) sortua. Mitxelena XVI.a Irati oihaneko Boli dorrean bizi da eta Euskara salbatzea du helburu. Lantegi handi honetarako, laguntzaile fina eta leiala du: Yoda.

zaldieroa

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s