Nafarroako gobernu berria, Pluton eta Jazz doinuak

Hona hemen uztailaren 23an Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa (11. minututik aurrera)

———

Kaixo Ainhara. Hementxe prest asteko kronika umoretsuari ekiteko.

EUSKALTZAIN URGAZLEAK ETA #trinkotzaindia
Joan den ostiralean Donostian egin zuen osoko bilkuran, Euskaltzaindiak sei euskaltzain urgazle berri izendatu zituen: Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Roberto Gonzalez de Viñaspre, Karmele Jaio Eiguren, Patxi Salaberri Muñoa, Iñaki Martinez de Luna eta Blanca Urgell Lazaro. Euskaltzain urgazleak euskararen arloren batean nabarmendu diren eta Euskaltzaindiak bere lanean lagun diezaioten izendatzen dituen pertsonak dira. Euskaltzaindiak akademia gaiak aztertzeko egiten dituen bileretara joateko eta haietan hitz egiten eskubidea dute, baina botorik gabe; orobat, ez dute Euskaltzandiko zuzendaritzako kide izaterik. Izan ere, bi eskubide horiek euskaltzain osoenak dira soilik.

Aste honetako joko proposamena oso lotuta dago albiste honekin, izan hauxe da aukeratu dudan traola: #trinkotzaindia . Traola honetan aditz berriak asmatzen dira, baina horretarako, trinkotu, bateratu egin behar ditugu aditza eta lehen pertsona. Gaur beraz, Euskaltzaindiako kideak izango bagina bezala egitea proposatzen dizuet, hau da, aditz trinko berriak proposatzeko gonbidapena egiten dizuet. Hona hemen Twitterren asmatu dituzten aditz berezi hauetako batzuk:

Proposamenik baduzue?

 

NAFARROAKO GOBERNU BERRIA
Nafarroak gobernu berria du. Astelehenean Uxue Barkos hautatu dute Nafarroako presidentea izateko. Albiste honek sortu dituen titularrak bildu ditut. (Egunkariak orden alfabetikoan).
⁃ ABC: Barkos, presidenta de Navarra entre las amenazas de sus socios
              Con dos consejerías, Bildu tiene el poder absoluto sobre Navarra
⁃ ARGIA: Uxue Barkos, Nafarroako lehendakari
                  Xabier Letona: Jarrai dezagun amesten
⁃ BERRIA: Barkos, lehen presidente abertzalea
Uxue Barkosek hartu du presidente kargua

⁃ DEIA: Uxue Barkos: “Estamos ante el tiempo de un cambio profundo”
               Uxue Barkos asume el reto de acabar con la fragmentación de Nafarroa
⁃ Diario de Navarra: Barkos: “Espero que ninguna fuerza del cambio se descuelgue”.
⁃ Diario Vasco: Barkos niega que su Gobierno se haya elegido «por mandato de disciplina política ninguna»
⁃ EITB: Uxue Barkos, Nafarroako presidente berria
⁃ EL MUNDO: Navarra está ya en poder del nacionalismo vasco
Editoriala: Bildu pretende convertir Navarra en un laboratorio del nacionalismo ‘abertzale’
⁃ El Pais: La presidenta de Navarra defiende a la consejera de Bildu en su investidura
GARA: Barkos: «Es tiempo de cambio político, de profundas reformas»
Editoriala: Un emocionante reto a desarrollar en común
Kazeta.info: Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea izendatuko dute
⁃ LE FIGARO: Navarre: alliance des partis indépendantistes
NOTICIAS DE NAVARRA: Barkos asume el reto de cambiar Navarra

Nik irakurketa musikala egingo dut.

Batzurentzat hauxe da gobernu berria: The A Team
Beste batzurentzat: Highway to hell.

 

PLUTONERA IRITSI GARA!
Bederatzi urte eta erdiko bidaia luzeak lehen sariak eskaintzen hasia da. Teleskopio hoberenetatik ikusita puntu ñimiñoa baino ez zena, esploratzeko dagoen mundu ikusgarria bilakatu da New Horizons misioari esker.

1930ean deskrubitu zuten Pluton. Veneti Burney 11 urteko neskatoak izena proposatu eta onartu zioten. Pluto mitologia klasikoan infernuetako jainkoa da. 5.000 milloi kilometroetara dago eta 5 ilargi ditu. 2006an planeta titulua kendu egin zioten, eta planeta nano tituluarekin geratu behar izan zuen.

Txiste eta irudi piloa sortarazi ditu gai honek:

pluto

 

harrijasotzailea

 

planet

maitasun plutonikoa

Kanta bat ere egin diote!

 

CONFEBASKeko PRESIDENTE BERRIA
Roberto Larrañaga enpresari arabarra da Confebask, euskal enpresarien konfederakuntzako presidente berria astelehentik, Bizkaiko patronalaren abstentzioarekin.
Gai hau sakonean aztertzeko Joxe, nire manager eta txiste-analistari laguntza eskatu diot. Berak, beti egiten duen moduan, zorrozki aztertu du gaia eta lan kontuak hobetzeko gomendioa eman nahi dio Larrañaga jaunari. Entzun dezagun.

Joxeren analisia (goiko loturan entzun)

 

ZIENTZIA ZORIONTASUNAREN  BILA
UPV/EHUren Zientzia kaiera blogean Maria Jose Morenok erreportaje benetan interesgarria tajutu du: zientzia zoriontasunaren bila.

Esaterako, Laterality aldizkariak argitaratu duen artikulu batean, aditzera ematen da nahiko direla 100 milisegundo (0’1 segundutan!) gure burmuinak gizaki baten harreman eta emozio ezaugarrien azalezko ikuspegi bat lortzeko. Eta ikerlari talde honek ondorioztatu du poza eta ustekabea azkarrago prozesatzen direla tristezia eta beldurra baino.

Erreportajean azaltzen den bezala, beste ikerketa batek 5.000 gizaki inguru aztertu zituen, 20 urtean zehar beraien zoriontasun-egoerari erreparatuz. Horrela, ondorioztatu zuten norbait zoriontsua denean zoriontasun hori ondo iristen zaiela lagunei ez ezik, lagunen lagunei eta lagunen lagunen lagunei ere. Gainera, ikusi zen alderantziz ez dela gertatzen: tristezia ez da poza bezain bizkor transmititzen gizarte-sareetan zehar, hartzailez hartzaile baizik. Horrela bada, ondoriozta daiteke jendeaz inguratutakoek aukera gehiago dituztela zoriontsua sentitzeko.

Zientifikoki frogatuta dago barrea onuragarria dela osasunarentzat (buruarentzat zein gorputzarentzat). Izan ere, zoriontasunaren hormona da dopamina, eta zientzialariek uste dute egunean gutxienez 15 minutu egin beharko litzatekeela barre. Horrela, bizi-kalitatea ere hobetu daiteke.

Egiten dugun tarte hau osasungarria dela esan dezakegu, eta beraz, edozeini errezetatzeko modukoa 😉

 

JAZZA DIBERTIGARRIA DA
Uztaila jazzaren hilabetea da Euskal Herrian. Baionako eta Gasteizkoen ondotik, atzo abiatu da Donostiako Jazzaldia. Jaimie Cullum, Melodye Gardot, Dee dee Bridgewater, Carla Cook, Jimmy Cliff dira bertan parte hartuko duten artista batzuk. Niretzat zita kuttunetakoa izaten da hauxe.
Baina nik gaurkoan beste artista bat ekarri dut hona: Horace Silver jazz piano-jolea, hain zuzen ere. Iaz hil zen. Horace jazz pianojole estatubatuarra izan zen, hard boparen aitzindaria eta jazz garaikidearen artista ezagun eta eragin handia izandakoa bere estilo funkyagatik.
Eta zergatik ekarri dudan? Bere diska bat gomendatu nahi dizuedalako uda honetarako: Jazz has Sense of Humor (Jazzak umore sena du). 1998. argitaratua, eta bere helburua? Jazz musika dibertigarria dela frogatu nahi zuen. Niretzat gozagarria da oso!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s