#jaialdi2015 , H28 aldizkaria, Baionako bestak…

Hona hemen uztailaren 30ean Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa (8. minututik aurrera)

———————-

Kaixo Ainhara. Hementxe prest asteko kronika umoretsuari ekiteko.

JAIALDI 2015 (Musika: Oskorri. Idahoko berriak)
Euskal diasporaren zita handia egiten ari dira Idahoko hiriburuan igandera bitartean: bost urtean behin egiten den Jaialdin 45.000 lagunetik gora bilduko dira berriz, dantza eta herri kiroletik harago, komunitate izaera sendotzeko asmoz. Autoafirmazio ariketa erraldoi hori, euskaldunek AEBetan duten erakusleiho ikusgarriena bilakatu da edizioz edizio. Dantza, kantak, janaria… denetik egongo da bertan. Eta euskaraz hitz egiteko aukera ere bai.

Carlos Urriolabeitia Muxikarra. Idahora joan zen bizitzera. Eta han hizkuntzarekin pasadizoa kontatzen digu. AHOTSAK proiektuari esker.

Carlos

http://www.ahotsak.eus/muxika/pasarteak/mux-011-008/embed/640/380

Bertako euskaldun askok euskaraz hitz egiten dute, eta noski, euskara hori ingelesarekin ere nahasten da, euskanglisha sortuz (beno, hemengo askoren kasuan euskanish eta euskrance). Eta hori dela eta, aste honetan proposatzen dizuedan jokoa eta traola, etiketa hauxe da: #euskanglish Ikusi adibide batzuk:

• A TOWN: ATAUN
• HOR EGON: OREGON
• Hil INOIZ: ILLINOIS
• ALABA ETA AMA: ALABAMA
• BATMAN. Gizon bat
• BIGZARRA: kokots inguruko ile luzea. Adibidez, ZZ TOPeko kideek bigzarrak dituzte.
• FUCKTORIA: Lantegi bat non lan egiteak izorratzen zaituen.
• HELLMUGA: Infernura ailegatzea xede.
• ICEKORRI: Gipuzkoako mendia, neguan
• MAITATTOO: zure bihotzeko azukre koxkorraren izena azalean betirako margotzea.
• TALOWEEN: Urriaren 31 gauean egiten den talo jate jaia.

Orain zuen txanda!

 

HUMORIS CAUSA 
p002_f01Pasa den igandeko BERRIAren azala ikusi nuenean izugarri poztu nintzen. Azalak umorearen gaia hartzen zuen, eta titular hau irakurri genezakeen barnean, LAU orrialdeko elkarrizketa mamitsuan; HUMORIS CAUSA. Bertan, Jose Mari Agirretxe PORROTXi eta Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak heziketaz eta umoreaz jarduten dute. Eta hona ekarri dut alde batetik umoreaz ari delako, baina batez ere zoriontzeko BERRIA horrelako portada eta gaia lantzeagatik.

Pasarte pare bat hemen:
Jose Mari Agirretxe: “Umorea txiste batekin lotzen da askotan, edo algara batekin. Zerbait ikasi badugu bizitzan, hori da umorea jarrera bat dela. Guri tokatu izan zaigu hainbat elkarterekin lan egitea, gaixotasunekin, eta ikasi dugu bizitza bizitzeko jarrera eraikitzaile eta baikorra dela umorea. Eta garrantzitsua da irakaskuntzan”.

Iñaki Goirizelaia: “Bai, inportantea da, baina ez bakarrik irakaskuntzan. Jendeak askotan beltzez jantzita eta birretearekin ikusten nau, eta hor ematen dugun irudia seriotasunarena da. Denok gara pertsonak hemen, eta umorea, niretzat, soluzio oso polita da askotan arazoak dauden momentuan. Eztabaida gogor batean, esaterako, umore puntu bat agertzean, gauzak beste modu batean ikusten dira bat-batean. Umorea erabiltzen dut, eta baten batek umorea erabiltzen duenean niri buruz zerbait esateko, gustuko dut. Umorez egindako edozein kritika ondo hartzen dut.

Unibertsitate umoretsu bat behar dugu”.

J.M.A.: “Sudur gorri bat”.

 

BAIONAKO BESTAK 
Euskal diáspora festetan da, eta Euskal Herrian ere festetan gaude. Atzo hasi ziren eta abuztuaren 2ra bitartean Baionako bestak ospatuko dira Lapurdiko hiriburuan. Festa hauek izugarrizko arrakasta izaten dute, bost egunetan milioi bat persona hurbiltzen direlarik bertara.

Bestak iraun bitartean, bi kolore dira nagusiak: zuria eta gorria. Janzkera ofiziala zuria da, gerriko eta zapi gorria dituena. Hala ere hauek ez dira jatorrizko koloreak. 1932ko lehendabiziko besteetako koloreak zuria eta urdina ziren (langileen janzkeraren urdina). Baina, Sanferminetako arrakastak urdina gorriaz ordezkatu zuen 1970eko hamarkadan‪‬. (Eztabaida egun puri-purian dago, zuri-urdinez jantzitakoak badaude eta (kontuan izan Aviron Bayonnais klubeko koloreak ere badira). Batzuk berdez ere janzten dira, ikurrinaren beste kolorea delako‪).‬‬‬‬

imagesBesteetako maskota Errege Lehoia da, Léon Dachary baionarraren omenez. Baionar hau XIX. Mende amaieran jaio eta hirian oso ezaguna zen bere aldarte umoretsuagatik. 1949an Baionako errege izendatu zuten eta halaxe mantendu zuen azken agerraldiraino, 1960. urteraino. BI urte beraunduago hil zen, eta ordutik aurrera maskota ateratzen dute, errege itxurarekin. Kanta bat ere badu!

Baionara hurbildu behar duzuenok, badakizue, egin Leon Dachary bezala eta gozatu bestak umorez!

 

H28 ALDIZKARIA
HIlaren 28a iristen denean, umorezaleok badugu arrazoia pozteko. Izan ere, egun horretan sareratzen baita ‘H28’ aldizkariaren ale berria. Eta zer da aldizkari hau? Euskarazko hilabetekari saetirikoa, Euskal Herriko hainbat marrazkilarik egiten dutena, egurra ezker-eskuin emateko asmoarekin. «Gogoak eman digulako hasi gara, gogoak ematen diguna ari gara egiten, eta gogoak hala aginduta. Hori da zentroa, gure ustez».

Uztaileko ale honetan adibidez, Edu Lartzangurenen Txirlak topatuko dituzue, benetan gomendagarriak!CK_Hom-WsAAtbgnEdo Osaba Sabin eta Exprairen komikia:

Safari

Sareko aldizkaria da, beraz, helbide honetan gozatuko duzue: http://issuu.com/h28aldizkaria

 

EMAKUMEAK ETA UMOREA (Musika: Marlena Shaw Woman of the ghetto)
Utziko didazue gaurko azken apuntea biziki interesatzen zaidan gai bati eskaintzen: emakumeak eta umorea. Azken aste honetan Diario.es egunkarian izenburu honetako erreportajea argitarau da: ¿Por qué las mujeres no son graciosas?

Bertan egilea saiatzen da galdera horri buelta ematen. Hau da, egileak apatzen du azterketa asko egin direla emakume eta gizonaren burmuinaren desberdintasunak aztertzeko (gai honetan ere), baina ia ez dagoela azterketa bakarra gai honetan emakumeok ere nola hezituak izan garen azaltzeko.

Aipatzen du nola emakumeok lupa handi baten azpian jartzen gaituzten publikoki zerbait esan, egiten dugunean, eta lupa horren azpian ez erretzeko askok plaza publiko horretatik ateratzea ekartzen duen. Sorgin gurpilean sartzen gara.
Umorearekin lupa hau handitu egiten da, publikoari irribarrea edo barrea atera behar diozulako, hau da, konplizitate hori lortu behar duzu, lupa inoiz baino gertuago eta handiago sentitzen duzun bitartean.

Artikulua oso interesgarria da, eta utziko didazue tarte hau aldarrikapen txiki hau egiteko: emakumeok umorearen plaza bereganatu behar dugu!

microphoneZenbat umoregile gizonezko eta zenbat emakumezko ezagutzen dituzue? Tradizionalki alor hau (publiko guztiak bezala) ez zaigu eman, eta gaur egun, nahiz eta aurrerapauso handiak ematen ari garen, oraindik muga handiak ditugu. Adibidez, demagun hemen, orain, monologo bat egiten hasten naizela, eta gai bezala nire hilerokoa hartzen dudala. Esango nuke irratiaren bestaldean dagoen bat baino gehiago (denak ez esatearren), deseroso egongo liratekeela, eta zertan dabil neska hau? Esango luketela? Zergatik, emakumezoak gai batzuetaz aritzea “ez dagoelako ondo”: sexualitatea, biolentzia, zabarkeriak,… Aldiz, Interneten ehunka bideo ikusi ditzakegu gai horietaz gizonezkoen ahotik. Eta umorea egitera ausartzen bagara, konturatuko gara, gure erreferentzia gehienak maskulinoak direla.

Finean, esan nahi dudana da emakumeok umorearen (ere) ahaldundu egin behar garela. Nola? Ba umorea eginez, hori egitera ausartuz, mugak zeharkatuz, esperimentatuz, arrakasta zein porrota ezagutuz, eta beste alor askotan egiten den bezala, alor hau ere normalizatuz.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s