Gasteizko jaiak, Kataluniako hauteskundeak eta gezurrezko irribarreak

Hona hemen abuztuaren 6an Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa (8. minututik aurrera)

———————-

Kaixo Gorka. Hementxe prest asteko kronika umoretsuari ekiteko.

HAURREN ESALDIAK
Udaran etxeko txikiekin denbora gehiago egoteko aukera izaten dugu eta gehienetan 😉 oso dibertigarria izaten da. Izan ere, ikuspuntu berria ekartzen digute askotan. Haurrak umoregile zoragarriak dira. Horren adibide, jaso ditudan esaldi batzuk, etxekoetatik hasita:

– (6 urteko alabak) Ama, ikastolara eramateko orri honetan zure izena jarri behar duzu!
– Idoia Torregarai Martija…
– Martija! Ni bezela, ama! ‪#pozpozik‬

– (3 urteko semeari) Handitan ze izan nahi duzu?

– Ama.
– Baina zu mutila zara. Aita izan nahiko dezu, ezta?
-Ez ama. Titi handiekin.

– (6 urteko alabak) Ama, hegazkin hori urrutira doa?
– Bai, oso urruti.
– Lazkaora?

• 9 urteko neskatak: Bere amarekin lotan zegoen gau batean eta zera esan zion: “ama, larrosa bat bezalakoa zara”. Eta bere ama, hunkituta. “zergatik?”. Eta alabak. “hanketako ileek larrosen arantzak bezala zizta egiten didatelako”.

4 urteko neskatoak: merkatal gunean galdu egin zen eta segurtasun guarda batengana hurbildu eta hauxe esan zion: “nire gurasoak galdu egin dira”. Eta zaintzaileak: “ez zinen zu galduko, ezta?”. Eta neskatoak erantzun: “Ez, ez, ni jostailuak ikusten ari nintzen”.

• 5 urteko mutikoa: Bere amari esan zion: «Ama, badakizu zein den nire hirugarren desio gogokoena? Meloi bat jatea!” Eta amak: eta lehenengoa zein da ba?” Eta mutikoak: “Oraindik ez dut pentsatu”.

• 6 urteko mutikoak: «Helduak indartsuak dira eta ez dute minagatik negarrik egiten. Maitasunagatik, tristuragatik eta tipulagatik egiten dute negar”.

5 urteko mutikoak: Familia bazkarian ama ardoa edaten ikusi zuen eta hauxe esan zion: “Amatxo, ardoa edaten ari zara… Zuk ikusiko duzu… baina ezin dugu zuregatik gidatu”.

Baduzue horrelako ateraldirik?

GASTEIZKO FESTAK 
Euskal Herria festetan murgilduta dago. Asteartean hasi eta igandera bitartean ospatuko dira Gasteizko jaiak. Zeledonen kanta lehenbizikoz euskaraz abestu dute.

ZELEDON! ETXE BERRIA EGIN DUK!
ZELEDON! BALKOIAN LEIHO ON!
ZELEDON! ETXE BERRIA EGIN DUK!
ZELEDON! BALKOIAN LEIHO ON!

ZELEDON, ZELEDON, ZELEDON! ETXE BERRIA EGIN DUK!
ZELEDON, ZELEDON, ZELEDON! BALKOIAN LEIHO ON!

Egitaraua kuxkuxeatzen aritu naiz eta festa hauetan umore txokoa izango dutela ikusi dut. Egunero, arratsaldeko 19:30tan, Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategietan duzue zita. Bertan hainbat monologo entzuteko aukera izango duzue. Bertan izango dira:

• Abuztuak 5, asteazkena. David Amor
• Abuztuak 6, osteguna.  Txabi Franquesa, Pedro Llamas eta Tomás García
• Abuztuak 7, ostirala. Zuhaitz Gurrutxaga
• Abuztuak 8, larunbata. Rober Flores eta Ivan Pascual
• Abuztuak 9, igandea. Javier Merino, Susana Soleto eta Asier Hormaza

Atentzioa deitu didan beste ekitaldi batek. Gaur bertan, Amabirjin zuriaren plazan, eguerdian, abarka jaurtiketaren XI. Lehiaketa egingo dutela, Jatorrak koadrillak antolatuta. Eta hau ikusita galdera hauek etortzen zaizkit burura: Zein da errekorra? Zein teknika erabiltzen dute abarka botatzeko? Lokarrietatik, edo orpoaldetik hobeto? Zer nolako entrenamendua behar da lehiaketa honetan parte hartzeko?

Azken proposamena, gaur gauerdian, Arka plazan Joselu anaiak-en kontzertuaz gozatzeko aukera izango baitugu. Talde hau 1978. Urtetik festarik festa ibiltzen da jaiak alaitzen, eta bost anaiek osatzen dute: Joselu, Javier, Andoni, Félix y Jesús Ruiz de Gordoa. Taldeak jarraitzaile asko eta oso fidelak ditu bereziki Gasteizen. Instituzio bat direla esango nuke, hein batean. Sartu bestela beraien izena Twitterren eta ikusiko duzue. Eta bestela, jarraitu @JoseluCrew erabiltzailea!

Ni oso berbenazalea izan naiz, eta ezin dut egon Ai Anselma handia dantzarik egin gabe. Gorka, animatzen zara?

ANDY WARHOL
Una pasión privada erakusketa ikusgai dago Miarritzeko Bellevue aretoan, heldu den irailaren 20ra arte. Pilar Citoler bildumagileak utzitakoak dira obra gehienak —arte garaikideko bildumagile nagusienetako bat da Espainian—, eta 1960tik egun arte nazioartean nagusi izan diren ildo artistikoen zantzuak biltzen dituzte.

Artista famatuen lanak ekarri dituzte Miarritzera; besteak beste, Le Corbusierrenak, Alexander Calderrenak, Francis Baconenak, Pablo Picassorenak, Joan Mirorenak… Baita XX. mendeko bigarren parteko artista ezagunenak ere —Roy Lichtenstein, Armand Fernandez Arman eta Andy Warholenak, besteak beste. Eta azken hau, Warhol, gaur bezalako egun batean, abuztuak 6 batean jaio zen, 1928an Pittsburgen (AEB) eta berari buruzko bitxikeri batzuk kontatuko dizkizuet:

• Oso sinistuna zen eta egunero joaten zen elizara.
• Bere kolore gogokoena zilar kolorea zen eta bere estudioa zilar paperez estali zuen, eta ilea ere kolore horretaz tintatu zuen. 20 urterekin.
• Bere elkarrizketa guztiak grabatzen zituen, eta grabagailuari bere emaztea deitzen zion.
• Animalia disekatuen bilduma egiten zuen.
• Bakarrik jatea gustatzen zitzaion.

Bere esaldi batzuk:

• Oso glamurosoa litzateke Liz Taylorren hatzamarreko eraztun handi batean berraragiztatzea. It would be very glamorous to be reincarnated as a great big ring on Liz Taylor’s finger.
• Ez egin kasurik zutaz idazten dutenari. Baloratu hazbetetan. Don’t pay any attention to what they write about you. Just measure it in inches.
• Argi leun eta trukatutako ispiluetan sinisten dut.
• Etorkizunean mundu guztia izango da famatu 15 minututan. Mundu guztiak eduki beharko luke 15 minutuko ospea.

KATALUNIA I-27 
Hasi da atzerako kontaketa. Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetara deitzeko dekretua izenpetuko du gaur Artur Mas Generalitateko presidenteak, eta 54 egun geroago egingo dira bozketak. Berez, parlamentua aukeratzeko bozak izango dira, baina, praktikan, independentziaren aldeko indarrak neurtuko dituzte. Espainiako legeak beteta antolatuko dituzten arren, hauteskunde plebiszitarioak izango dira, nahiz eta Mariano Rajoy Espainiako presidenteak garrantzia kendu.

Komunikabideetan agertutako titularrak:

ABC
Rajoy avisa a Mas: «Nadie va a romper España de ninguna de las maneras»
BERRIA
Katalunian hasia da atzerako kontua
EL PAIS
Mas deja en el aire qué mayoría necesita para la independencia
EL MUNDO
El 27-S, las elecciones más anómalas
EL PUNT AVUI
Convocats
LA RAZON
Populismo separatista
LA VANGUARDIA
Nadie va a romper España
GARA
Cuenta atrás en marcha para decidir el futuro de Catalunya

Nik, badakizue, analisi musikal-zinematografikoa egiten dut hau dena laburtzeko:
• Hauxe da catalan independentistentzat hauteskunde hauek: Indiana Jones kanta.


• Eta hauxe da espainiar nazionalistek hilabete hauetan egingo duten estrategia: estrella de la muerte Darth Vader.

BADAKIZU EGIAZKO IRRIBARREAK BEREIZTEN?
5347010719_e9c719c0fa_zBehin baino gehiagotan egiten dugu barre, nahiz eta gogorik ez izan. Hori egiteko arrazoiak desberdinak izan daitezke: gure benetako erreakzioak besteei eragingo lieken egoeraz babestea, gure intimitatea gordetzea edo emozio bat ez azaleratzea, besteak beste. Irrifar faltsua erabiltzen dugu kasu horietan. Baina, desberdinak al dira egiazko eta gezurrezko irrifarrea? Nola jakin dezakegu bata edo bestea den?

Richard Davison Wisconsin-Madison Unibertsitateko Psikologia eta Psikiatria irakasleak, bi irrifarreak desberdintzen dituzten hainbat adierazle daudela ohartu da.

1 Lehen adierazlea: Begiaren ingururan dagoen muskulua (orbikularra), benetako plazerra edo gozamena dagoenean aktibatzen da. Masailak altxatu egiten dira eta bekainak pixka bat jeitsi egiten ditugu. Irribarrea oso zabala den kasuetan, begi ondoan zimurrak (patas de gallo) eta begi dizdiratsuagoak ikusiko ditugu . Gezurretazko irrifarrean begien inguruko mugimendu hauek ez dira gertatzen, muskulu orbikularra ezin baitugu borondatez mugitu.

2 Bigarren adierazlea: gezurretazko irrifarrea azkarregi edo beranduegi egiten da.

3 Hirugarren adierazlea: gezurretazko irrifarrea pixka bat asimetrikoa da (normalean ezker aldean gehiago nabarmentzen da).

Gai ote zara bata eta bestea bereizteko? TEST HAU egin eta jakingo duzu.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s