Donostiko Aste Nagusia, Alfred Hitchcock eta euskarazko irainak

Hona hemen abuztuaren 13an Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa (4. minututik aurrera)

———————-

Kaixo Gorka. Hementxe prest asteko kronika umoretsuari ekiteko.

EUSKARAZKO IRAINAK
Norbaitekin haserretzen zarenenan Gorka, zer esaten diozu? Euskaraz ala erdaraz adierazten duzu haserre hori? Ba euskaraz norbait iraintzeko esaldi eta esamolde asko ditugu, eta hain zuzen ere horixe da gaur jarriko dizuedan erronka euskarazko biraoak zerrendatzea da. Hauetatik bateren bat erabiltzen duzue?

  • TONTO
  • LERDO
  • TUNTUN
  • MEMELO
  • INOZO
  • INUXENTEA
  • TENTEL
  • LELO
  • MUKIZU
  • ZOZO
  • TXORO
  • ASTAZAKIL
  • ZAKIL
  • TXEPEL
  • TRAUSKIL
  • GOGAIKARRI
  • TXAPLATA
  • ARTABURU
  • ERGEL
  • KAIKU
  • KIRTEN

Nire kuttunak:

  • ASTAPOTROA
  • BABUA
  • ZOKORMAZOA
  • TXOLINA
  • AZANAYUA

Zeintzuk erabiltzen dituzue zuek? Zein dira zuen kuttunenak? Entzule batek Imuntzo eta Belokiren Amonaren mingaia kanta jartzeko esan digu, irainez beteta dago eta! Eskerrik asko!

Orain aipatutakoak ez zaizkizuela gehiegi gustatzen? Lasai, gaurkoan metodo bat ekarri dut irain berriak sortzeko. Oso erraza da, ikusi:

IMG_16857150570063

 

DONOSTIKO ASTE NAGUSIA (Kanta: Artillero dale fuego)
Pasa den astean, Gorka, ea oso donostiarra nintzen galdetu zenidan festa kontuetan. Ez naiz donostiarra, baina Donostia asko maite dut, hori egia da. Eta horregatik, urtero bezala gutxienez behin edo bitan joango naiz Alde zaharrean bokata bat jatera nahiz eta ia bi ordu egon itxaroten (ziurrenik patata tortilarena, bai. Bat gehigo mesedez!), eta ondoren limoizko izozkia zurrupatuko dut eta alaba eta semearenak ere, tantaka hasiko baitira beraienak eta. Eta ondoren portuan, edo Kontxako hondartzatik (marea behean badago) suak ikusiko ditut, eta etxeko txikiek argi horiek guztiak ikusteean eta soinua entzutean jartzen dituzten aurpegiei begira geratuko naiz, poz pozik. Eta bukatzeko, Amarako tren geltokira joango naiz etxera bueltatzeko asmoarekin, plan berdina egin duten beste ehunka eta ehunka familiekin, eta sardinak bezala sartuko gara trenean eta azkenenan, etxera iritsiko gara, hurrengo egunean plan berdina egiteko intentzio eta poztasun handiarekin.

urte berri onGomendatuko dizuedan ekitaldia Ondarretan zinea ikustea da. Benetan, gozada bat. Gaur bertan, 23:30tan “Urte Berri On, Amona” (2011), Telmo Esnal zuzendariarena ikusteko aukera izango dugu. Pelikulak umore kutsu handia du, eta hausnarketarako ere asko ematen du. Mari amonak Maritxu alabaren arreta osoa bereganatzen du, eta Joxemari, Mariren suhi eta Maritxuren senarrak zaharren egoitza batean sartzea erabaki du. Joxemarik, emaztea ohartu gabe, egin behar du hori, Kintxo suhiaren laguntzaz. Hasiera batean lan erraza dirudiena, amonaren izaera dela eta, ustekabeko ondorioak ekarriko dituen lehia bihurtuko da.Gatazka umoreaz baliatuta azaltzen du zuzendariak, baina hainbat gairi buruzko hausnarketa ere proposatzen digu; besteak beste, bakardadeari beldurra, balio galera, norberekoikeria eta familiaren desegituratzea.

Aste Nagusiko egitarau ofiziala bukatzen denean, oraindik ere azken ekitaldi bat geratzen da: Irrikitaldia. Igandean izango da, arratsaldeko 17:30etan hasita bulebardetik. Eta zer da Irrikitaldia? Mozorro defile bat; kritikatzeko modu bat; festa giroan eta modu umoretsu batean Donostian azken urtean gertatu denaren iruzkin performancea. Aurten ere egitarau dotorea prestatu dute piratek, eta azken ekitaldi hau nire gogokoena bihurtzen ari da urtetik urtera. Bejiondeizuela!

Ondo pasa festak!

ALFRED HITCHCOCK
images-2Gaur bezalako egun batean, 1899ko abuztuaren 13an jaio zen Alfred Hitchcock zinema zuzendari handia. Berarentzat umorea garrantzitsua zen, eta umore berezia zuen. Adibidez, txantxazale amorratua zen:

Gogoko ez zuen aktore ingeles bat mozorro festara gonbidatu zuen. Aktorea eskoziar gudulari mozorrotuta etorri zen festara, eta bertara sartu zenean konturatu zen etiketazko festa dotorea zela.

Beste behin, bere alaba Patriciari ere egiten zizkion. Lotan zegoela, ezpainetakoa hartu eta aurpegia margotzen zion pailazo bat izango balitz bezala.

Filmeko langile batekin apostua egin zuen, eskuburdinekin lotuta pasa behar zuen gau bat. Harek onartu eta kamara bati lotu zuen, laxantea zuen kafe bat eman ondoren.

Bestetik, bere filmetan umoreak paper garrantzitsua betetzen zuen. Bere esanetan, suspentse dramatikoaren eraginkortasuna ez du gutxitzen. Alderantziz, handitu eta indartu egiten zituela pentsatzen zuen. “Suspentseak ez du inolako baliorik umorearekin ez bada orekatzen”. Horretarako pertsoanaia xelebreak, egoera ironikoak, egitura landuak eta barrea eta tentsioaren oreka erabili zituen.

  • Bere esaldiak:
    “Telebistan hilketa bat ikusteak gure gorroto sentimenduak kanporatzen lagundu gaitzake. Gorroto sentimendurik ez baldin badugu, iragarkiak iristean sortuko zaizkigu”.
  • “Drama on bat bizitza bezala da, baina tarte aspergarririk gabe”
  • “Film baten iraupena giza maskuriaren erresistentziaren araberakoa izan behar du””
  • “Mendekua gozoa da, eta ez du gizentzen
  • ” Inoiz ez dut esan aktoreak ganadua zirenik. Ganadua bezala tratatu behar direla esan nuen”
    —–
    39 cameo asko egin zituen bere filmetan.

Bi gomendio:

 

KATUEN BIDEOAK

Gure etxean ohikoa da youtubeko katuen bideo barregarriak ikustea. Zergatik? Alabak, semeak eta hirurok barre piloa egiten dugulako batera haiek ikusten. Niretzat, arrazoi benetan garrantzitsua.

Ba Indianako Unibertsitateko ikertzailea den Jessica Gall Myrick irakasleak ikerketa bat egin du, eta bertako emaitzen arabera, katuen bideoak ikustea onuragarria da guretzat. Ikerketa honetan 7.000 pertsonek parte hartu dute, eta hauek izan dira ondorio nagusiak:

1 Bideoak ikusi ondoren energia gehiagorekin sentitzen zirela, bai eta optimistago ere.
2 Bideoak ikusi ondoren antsietate, tristura eta haserre gutxiago sentitzen zutela.

Aitzakia gutxi behar lehen eta orain gutxiago! 🙂

 

ARAIA-ASPARRENEKO UMORE ANTZERKIAREN XXII. JAIALDIA (BONUS TRACK)
CARTEL-ARAIA-563x353Araiako bizilagunek euren itzalari ere barre egiten diote. Urte osoan zehar egiten dute; baina abuztuaren erdialdea heltzen denean, arabar herri hau irriaren hiriburu bihurtzen da… eta baita antzerkiarena ere! Izan ere, Araiako Umore Antzerkiaren 22. Jaialdia iritsi zaigu. Abuztuaren 12tik 16ra ospatuko da, eta 12 emankizun izango dira ikusgai, kalean zein Arrazpi Berri Kiroldegian. Horrez gain, abuztuaren 14tik 29ra jaialdi “ibiltaria” ere egingo da, eta, horren barnean, 25 ikuskizun antolatuko dira, Arabako Lurralde Historikoko 17 herritan.

Gaur 22:30tan Araia-Asperrenako Arrazpi berri kiroldegian LOS HUERFANITOS ikusteko aukera izango duzue.

• Tartean taldeko Desentxufatuak,
• Patata Tropikalaren Azken eguzkilorea
• Ortzi Akostaren Iluisoa
• Yllana taldearen The Gagfather

Araian burutuko den jaialdiaren parterako sarrerak aurretiaz eros daitezke Gasteizko Casa del Libro dendan (Arka kalea, 11), Aguraingo Turismo Bulegoan eta Araiako Casino tabernan.

www.jaraialdia.com

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s