Oporrak, Mikeleteen itzulera eta Koldo Mitxelena

Hona hemen abuztuaren 20an Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

ENTZUN SAIOA (1.30 minututik aurrera)

—————————

Kaixo Gorka. Hementxe, CADIZetik zuzenean prest asteko kronika umoretsuari ekiteko.

#oporretan
Asko eta asko oporrak gozatzen ari gara une hauetan. Urte guztia pasatzen dugu egun hauen zain, denbora libre hori grail santua izango balitz bezala, nora joango garen amesten? Noiz arte lo egingo dugun pentsatzen, zenbat gauza egingo ditugun edo zer ez dugun egin beharko gozatzen.

HOlidays

Eta nik orain galdetzen dizuet: dena hain perfektua izaten al da udaran? HOna hemen nire zenbait esperientzia:

– Cadizen egon edo Usurbilen, alaba eta semeak goizeko 8ak jo baino lehen esnatzen naute kalera joan nahi dutela esanez. Iupi!!
– Beti ahaztutzen zait zerbait maleta egiterakoan. Beti. Oraingoan, telefonoaren kargagailua ahaztu zait etxean, eta Cadiz hiribururaino joan behar izan dut beste bat erostera, konexio hau egin ahal izateko!
– Hondartzako ura beti egoten da oso hotza niretzat. Eta benetako sufrimendua izaten da niretzat itsasora sartzeko unea. Korrika sartzen direnen zipriztinak gorrotatzen dut, baita zipriztin horiek egiten dituztenak ere.
– Beste klasiko bat. Nahiz eta eguzkitako babesa 50ekoa eman, beti erretzen naiz. Aurten, ilea normalean baino gehiago moztu dudanez, nobedadea izan dut: belarriak erre zaizkit!
Zer diozue zuek? Oporrak baino orropak izaten al dituzue? Zer da oporretatik gutxien gustatzen zaizuena? Niri, bukatu egiten direla… 😉

 

Mikeleteak bueltan dira
Mikeleteak bueltan dira. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin harremanetan jarri da Gipuzkoako Foru Aldundia, Ertzaintzaren ardurapean dagoen mikeleteen saila berreskuratu asmoz.

Mikeleteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren polizia taldea ziren, eta landa eremua zaintzen zuten. Praka-gorri edo txapel-gorri gisa ere ezagunak, 1844an sortu ziren, ofizialki. Diktadura amaitu ostean, Ertzaintza sortzearekin berreskuratu zituzten mikeleteak. 1978an Ertzaintza sortu zen, eta probintzietan polizia erakunde «historikoak» berreskuratu ziren: Gipuzkoan mikeleteak, Araban miñoiak eta Bizkaian guardia forala.

2012an Gipuzkoako Aldundiak kendu zituen: hiru pertsonak osatzen zuten taldea, eta aldundiaren egoitza zaintzea beste egitekorik ez zuten. Orain, Gobernantza eta Gizarte Komunikazio Departamentuan jardungo dute, genero indarkeriaren administrazio lanetan kasurako.

Zenbait baldintza zeuden mikelete izateko. 1848an lau kondizio zeuden: gipuzkoarrak izan behar zuten; 18 eta 25 urte bitartekoak; ezkongabeak —ezkontzen ziren mikeleteak taldetik botatzen zituzten—; eta 1,50 metro baino gehiagoko altuera izan behar zuten, gorpuzkera sendoa izateaz gainera. 1882ko berrantolaketan baldintza gehiago jarri zituzten: besteak beste, bizarra ongi moztuta izatera behartzen zituzten; debekatua zuten tabernetan ibiltzea; idazten eta irakurtzen jakin behar zuten; 20-30 urte bitartekoak izan behar zuten, eta jarrera ona zuten mikeleteak ez zituzten taldetik botatzen ezkontzen zirenean… Baldintzen zerrenda luzeagoa zen.

untitled

Hasierako uniformea berreskuratuko ote dute? Hau da, txapela gorria, kapa urdina, pontxo urdina, galtza gorriak, fusila eta matxetea… Marveleko superheroien antza izango lukete, ezta? Bide horretatik telesail poliziako bat egitea proposatzen diot etxe honi, alor honetan barietate handia dugu eta Euskal Herrian. Joko asko emango lukeela uste dut. Trama desberdinak: Mikelete eta Foruzaingo baten arteko maitasun istorioa… etab.

 

Koldo Mitxelena zine-kritikaria (City lights soinu banda https://www.youtube.com/watch?v=i_v1OsNdx-Y)

28027901Ba hurrengo albistearekin ere harrituta geratuko zaretela uste dut. Izan ere, gaur bezalako egun batean, abuztuaren 20an, jaio zen Koldo Mitxelena. Euskal hizkuntzalari eta idazlea izan zen. Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia fakultatean irakasle eta Euskaltzaindiko kide izan zen. Ia gehienentzat, denentzat ez esatearren, euskararen ikertzaile handiena. Euskara batuaren sortze prozesuan eragile nagusia izan zen.

Ados, gaur jaio zen, esango duzue, baina zer nolako zerikusia du Koldo Mitxelenak umorearekin? Ba estua, bere zine zaletasunarengatik. Eta hemen beharbada bat baino gehiago ere harrituko zarete berriro, ezta? Ba kontua da Koldo MItxelenari zinea asko gustatzen zitzaiola, eta 1954-1964. Urte bitartean zinema kritika ugari egin zituela Mitxelenak, eta bertan umore fina eta ñabardura ironikoa edonon eta noiznahi agertzen zaizkigu. Horren adibide, Charle Chaplin en City Ligths-en kritikaren zatia irakurriko dizuet:

“Artean keinuka -gor-mutuen antzera- ari zitzaigun zinema hasi zen behin, ez os gaxterik, hizketan. Hizketan ez ezik, soinua jotzen ere ikasi zuen. Are gehiago, marraka, marrua, kurrinka, orroa, makakorroa, irrintzi eta arrantza egiten ere bai. Kolore xuri-gorri politak etorri zitzaizkion. Hazi ahala, irudiak larritzen zihoazen, gero eta handiago. Luze-zabalean handitu ez ezik, loditu ere egin omen dira. Argi-oihaleko irudi horietako batek besoa luzatzen duenean, makurtu egiten omen gara, uki ez gaitzan. Orain irudipen hutsa da, baina luzaro gabe, Jainkoa lagun, bekainean hartuko dugu muturrekoa, erne ez bagabiltza” (City Lights,5).

Koldo Mitxelena: Euskal idazlan guztiak I liburuan (Patxi Altunak prestatua. Klasikoak. Euskal Editoreen Elkartea. 1988).

 

Nola egiten duzu barre Interneten?
Ud6krzOUaQiVrbx4IWkuzUrMD8vWr4qbG1wMtmWKQ94r7Doi6fybXXnACJoLFtKR-lolDemagun Internet bidez txateatzen ari zarela, edota Twitterren norbaitek oso barregarria den zerbait idatzi duela. Nola erantzungo zenuke? Nola barre egiten da Interneten munduan zehar? Hona hemen gida txiki bat.

  • Ingelesez: hahaha edo LOL erabiltzen da (Lots of Laughs). Biak ere ia mundu guztian erabiltzen dira.
    • Tailandiarrez: Tailandian, bost zenbakia “ja” esaten da, horregatik, “ja,ja,ja” esan beharrean, askotan 55555 idazten dute.
    • Japoniarrez: Japonian www idazten dute. Ez dituguWorld Wide Web -aren laburdurarekin nahastu behar. Ziurrenik, laburdura honek “barre” esanahia duden kanji karakterean du oinarria, 笑, japoniarrez “warai” ahoskatzen dena. Eta warai hori, www laburtu zuten.
    • Txinatarrez (mandarina): Nahiz eta barrea 笑声 idatzi eta xiào shēng ahoskatzen den, mandarina barrearen onomatopeian oinarritzen da: 哈哈, ja ja bezala ahoskatzen dena. Eta 呵呵, jeje ahoskatzen da. Era berean, xixi -k, 嘻嘻, barrea adierazten du ere.
    • Korearrez: kkkkk edo kekekekeke idazten dute. 크크크 o keu keu keu -tik eratortzen dena, barrearen onomatopeiatik.
    • Frantsesez: hahaha, jejeje, hihihi, hohoho, eta MDR. Azken laburdura honek “mort de rire” esan nahi du.
    • Gazteleraz: Ingelesezko hahaha bezala, jajaja erabiltzen da, bai eta bokal guztiekin egindako aldaerak ere (jeje, jiji, jojo, juju).
    • Grekeraz: xaxaxa, ingelesezko hahaha edo gaztelerazko jaja bezela.
    • Hebraieraz: Aurrekoaren berdina: XA XA XA o חָה – חָה – חָה
    • Nederlanderaz: Berdin: ha ha, hi hi, hæ hæ, ho ho, ti hi
    • Islandieraz: Berdin: haha, jeje, hihi
    • Errusiarrez: Berdin: haha хаха, hihi хихи, hèhè хехе
    Eta euskaraz? Nola egiten duzue barre Internetez? Kar-kar?

Beno, hauxe izan da gaurkoa. Gogoratu hemen aipatutakoak Barretartia blogean zintzilikatuko ditudala irudiak eta loturak ikusi nahi badituzue.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s