Marijaia, euskaldunak eta andaluzak

Hona hemen abuztuaren 27an Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

ENTZUN SAIOA (7. minututik aurrera)

———————————–

Kaixo Manu. Oporrak ondo? Cadizetik zuzenean prest asteko kronika umoretsuari ekiteko.

Losintxak euskaraz
images-3Aurreko batean euskarazko irainak biltzen saiatu ginen eta gaur, alderantzizkoa egitea proposatzen dizuet. Zein hitz goxo, polit, eder, maitagarri erabiltzen dituzue euskaraz maite dituzuen horiekin? Nik hitz eta esaldi batzuk ekarri dizkizuet, baina zerrenda zuekin batera osatu nahiko nuke. Hona hemen batzuk:

Laztana, zurrukutuna, kuttuna, txilipristina, bihotza, sorgintxu, azukre-koxkorra, panpox eta panpoxa, pitti,…

Esaldiak, berriz:
• “Zure izenaren izenondoa izan nahi dut singularrean pluralean eta mugagabean”
• “Haritz zaharren modura sustrai sendoak dituzu nere bihotzean.
• “Egunsenti guztiak zu bezain ederrak balira, goiz esnatuko nitzateke egunero”
• “Udaberriko lehen eguzki izpiak bezala aztoratzen nauzu”
• Zu ogia bazina eta ni tomatea, a zer nolako ogitarteko ederra!
• Bizitza zu gabe afari on bat ardo onik gabe bezalakoa da.

Zuek erabiltzen al dituzue?

 

Bilboko Aste Nagusia (Kanta: Marijaia)
Bilbon dagoeneko buru belarri daude festetan murgilduta.

6073806223_284a513ba0_oMarijaia Bilboko Aste Nagusiaren ikonoa da: festa, alaitasuna, eta umore onaren sinboloa. Txupinaren ondotik Arriagako balkoira ateratzen da eta hortxe lehertzen da festa. Eta amaitu ere Marijaiaren irudia errez bukatzen dira.
Mari Puri Herrero margolariak diseinatu zuen 1978. Urtean. Bost egunetan sortu omen zuen pertsonaia, Bilboko festetako batzordearen enkarguz eta denbora tarte hori eman ziotelako bakarrik. Emakume baserritar bezala irudikatu zuen, irrifarrea ahoan, masailak gorrituta, baserritar arropa koloretsuekin eta bi besoak zerurantz, festa giroa irudikatzeko.

Uztailaren hasieran hasten dira Marijaia egiten. Kartoia, gomaespuma eta egitura egurrezkoa. Eta belarrez betetzen dute barrutik, baina ez edozein belar, ez. Sekretu polit bat? Belarra Gorbeiako ilargi betea dagoenean mozten da.
1983ko uholdeek ere Marijaia harrapatu zuten. Arenaleko kioskoan utzi zuten salbu egongo zelakoan, baina ez zen hala gertatu.

Urte batean, bila joan ziren eta desagertu egin zen 24 orduz. Eta hurrengo goizean azaldu zen. Misterioa.
Marijaiak ere bere kanta du, hemen entzuten ari garena, Kepa Junkerak sortu zuen 1997. Urtean, eta letra Edorta Jimenezek idatzi.

Oraindik baduzue zer gozatu igandera bitartean!!

 

ANDALUZAK EDO EUSKALDUNAK, NOR DIRA UMORETSUAGO? (Flamenkoa euskaraz kanta bat)
Esan dizuet, Cadizen oporretan nagoela, eta galdera hau luzatu nahi dizuet guztioi: Andaluzak edo euskaldunak, nor gara umoretsuago? Zuretzat Gorka? Ba ia ziur nago ia entzule gehienek andaluzak esango dutela, askoz ere “salao”agoak direlako beraien “guasa” eta arsa, killo eta grazia andaluzagatik, ezta?

Ba nik ez daukat hain argi, eta ni bezala pentsatzen du Kike Amonarriz maisu handiak. Entzun, entzun zer esaten duen gai honi buruz:

567445_kike_1000_foto610x342

 

 

http://www.bideometa.net/node/79082/browser_bideoa?is_hide_h1=1 6:52 minututik 8:10 minutura arte.
Eta orduan, zergatik pentsatzen dugu horrela? Usoa Anduaga soziologo eta umoreari buruzko tesia egiten ari denak emango digu arrazoia:

image_mini
http://www.dailymotion.com/video/x1ior01_tribuaren-berbak-euskal-umorea_tv 4.38 minututik 5:34 minutura
Bai, sinets ezazue: horren aurretik lehen herri umoretsua ginen, edo hala ikusten gintuzten behintzat. Jose Felix Diaz de Tuestaren Euskal Herria atzerritarren ahotan liburuan, zeinetan historian zehar euskaldunei buruz esandakoak biltzen dituen,(Arrasate argitan kultur elkartea. 2006) badira adibide eder batzuk., guk hau aukeratu dugu: “Herrialde honetako jendea oso alaia da, espainiarren guztiz kontrakoa, espainiarrek ez baitute ezer egiten serioki ez bada. Euskaldunak beti ari dira txantxetan, barrezka eta dantzan, hala gizakumeak nola emakumeak”.

Beno, orain badakizue nondik datorren mito hori, eta beraz, euskaldunok edozein bezain umoretsu edo umore gabekoak izan gaitezkeela. ARSA PORRU, ARMIARMA!!

 

Daniel Rabinovich hil da (les luthiers kanta)
Daniel Rabinovich hil da. Eta nor zen Daniel? Les Luthiers taldeko kideetako bat. Mundua alaiagoa bihurtu nahi zuten taldea beste lagun taldearekin sortu zuenean 1967an.

Notarioa zen prestakuntzaz, perkusio jotzailea eta bolero kontaria afizioz, ia mende erdiz aritu zen musikaz zipriztindutako umorea mundu guztian zabaltzen.

(1.20 minututik 2.20 minutura)

Ikuskizunak ez du etenik eta guganik gertuen ikusteko aukera Oviedon, Coruñan eta Vigon izango dugu datorren urrian.

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s