#FlashBat , superheroien egunerokotasuna

Nolakoa da superheroi baten bizitza pertsonala? Gustatzen al zaio sukaldean aritzea? Telebistarik ikusten al du? Koadrilarik ba al dauka? Galdera hauek erantzuteko ezin duzu galdu #FlashBat komiki-kontakizuna. Bertan, Batman eta Flash-en egunerokotasuna ezagutzeko aukera izango duzu. Uda honetan beraien hainbat sekretu ezagutu ahal izan ditugu, eta guztiak Instagrameko #FlashBat traolan aurkituko dituzue.

Laster itzuliko dira abentura ziraragarri gehiagorekin, egon adi!

Zein da zure kuttuna, Flash edo Batman?

————————————

Entrenatzen,

Safari

– 78, 79, 80,… emm, zenbat flexio gehiago egin behar ditugu? Txikituta nago.
– “Entrenamendu gogorra, superheroi jatorra”.
– Poeta bat zara, Batman.
#FlashBat

 

 

 

 

Lagun berriak egiten,

Safari

– Nahi dezuna esango duzu, baina ez dut uste zure maskota izateko animaliarik egokiena denik, Flash.
– Ez dakit zergatik diozun hori. “Tximist” jarriko diot.
#FlashBat

 

 

 

 

Hondartzan,

Safari

-Gorroto ditut uretara korrika sartzen direnak. Ez dute inolako begirunerik besteekiko.
– Batman, ordu erdi daramazu itsasoan sartu nahiean eta orkatillak busti dituzu bakarrik.
– Digestioarekin ezin da txantxetan ibil… FLASH, EZ ZIPRISTINTZEKO, OSTIA!!!
– Kar, kar, kar!
#FlashBat

 

 

Erlaxatzen,

Safari-Ez dator batere gaizki zure jacuzzia atzoko parranda eta gero, ezta Batman?
– Bai, motel! Egin nuenaren erdiaz ez naiz gogoratzen.
– Uste dut Spiderman eta Wonderwomanekin Macarena dantzatzen aritu nintzela jubilatu talde batekin…
– Kar, kar, kar! Hori ez da ezer. Hulk eta biok Eperra kantaren ESTROFA GUZTIAK abestu genituen emakumezkoen komunean!
– KAR, KAR, KAR! Tumatxa!
#FlashBat

 

Instagram: @bootxo

Twitter: @bootxo

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s