Iraila, umore beltza eta Herensuge izeneko planeta bat

Hona hemen irailaren 3an Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

ENTZUN SAIOA (7. minututik aurrera)

—————————

#Iraila
Iraila iritsi da eta lanera eta baita ikastolara bueltatzeko garaia ere. Oporren osteko sindromea izan duzu zuk? Baina iraila erronka berri eta ilusioen hilabetea izaten da ere. Urte berriarekin gertatzen den bezela, gauza berriak ikasteko eta gure buruari erronka berriak jartzeko garaia izaten da, edo baita helburu batzuk jartzeko ere.

+ Bizitza osasuntsuagoa hasteko garaia izaten da.
+ Kirola egiteko eta gimnasiora apuntatzeko garaia. nahiz eta urrirako utzi.
+ Irrati/telebistako programazio berriak bueltatzen dira. Hau aipatuko dugu datorren astean.
+ Ikastaroetan izena ematen dugu:
+ Hizkuntza desberdinak:

  • aurten azkenean ingelesa ondo ikasiko dut, bai horixe!
  • Edo EGA titulua azkenean!
  • Yoga
  • Eskulanak
  • Marrazketa
  • Dantza: sable dantza/Hip Hop
  • Gitarra ikastea CCC ikastaroekin

Baina niretzat, iraila iritsi denaren froga argia telebistako iragarkiek esaten didate. Izan ere, eguzkitako kremak eta komunera joateko erremedioen iragarkiak desagertu eta bilduma desberdinetako iragarkiak bueltatzen baitura gogorrean, baina nork bukatzen ditu? Mesedez, zuetakoren batek lortu badu, idatzi dezala publikoki zorionak emateko: zeramikazko katutxoena, itsasontzi baten maketa egitekoa, literature unibertsaleko altxorrak, mineralak (100 aste), intesktuak (85), panpinen etxea,…

panpinaErronka berriei berriro helduaz, nik proposamen bat egin nahi dizuet: animatuko zinatekete ikasturte hau umore gehiagorekin bizitzen? Inahi al duzue Barretartia blogeko kolaboratzaile izan? Nahi duzuenari buruz idatzi dezakezue, nahi duzuen luzeran. Baldintza bakarra, umoreari buruzkoa edo barre eragiteko intentzioa izatea. Idatzi bestela faktoria@eitb.eus

 

SIRIATIK DATOZTEN ERREFUXIATUAK/UMORE BELTZA
Azken aste hauetan, Afrikako eta Siriako gudatik ihesi doazen pertsonen egoera gogorrak (Europaren erantzun gizatiarra), komikigile eta ilustratzaileen aldetik kritika asko marraztu dituzte, eta bertan umorearen alde bat praktikan jarri: umore beltza.

Umore beltza beste ikuspuntu batetik landuta errukia, beldurra/terrorea, lastima edo antzeko emozioak sortaraziko lituzkeen umorea da. Gizartearentzat eztabaidagarri eta polemikoak diren gaiak jorratzen ditu, gehienetan moralarekin lotuta daudelako. Baina gai hauek lantzen laguntzen gaitu. Gai erabiliena umore mota honetan heriotza da, eta honekin lotutako guztia. Baita tragediak ere.

Eta egun bizi dugun egoera bete-betean sartzen da gai honetan. Hau ilustratzeko, umore beltza komiki batzuk aukeratu ditut.

Simon Kneebone australiar komikigilea

 

kneebone
Paolo Lombardi

excuse me if

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Banskyrena

CN4xB-KWsAAy2Sd

 

HERENSUGE IZENEKO PLANETA BAT?
Nazioarteko Astronomia Elkarteak euskal izen hori proposatu du Draco konstelazioan topatu berri duten planetari deitura ipintzeko. Azarora arte dago botoa emateko aukera.

Zer izen aukeratuko zenuke planeta bati izena jarri eta euskarazko deitura ipintzeko aukera izango bazenu? Bada, orain duzu iritzia emateko aukera. Izan ere, Nazioarteko Astronomia Elkarteak (International Astronomical Union, ingelesez), planeta berriei izena jartzeaz arduratzen den erakundeak, bozketa hasi zuen abuztuaren 11n Edasich iota Draconis B exoplanetari deitura jartzeko, eta, besteak beste, Herensuge euskal izena aukeratu du hautagaien artean.

Internet bidezko bozketa azaroaren hasierara arte izango da martxan webgune bidez. Asko izan dira ordudanik euskal mitologiako izakiaren alde egin dutenak.

Constellation-DracoBegi hutsez ikus daitekeen planeta hau Draco konstelazioan dago. Dragoi itxura dute konstelazio hau osatzen duten izarrek, eta ez omen dira oso distiratsuak.

Herensuge izenarekin batera, beste zortzi izen hauek proposatu ditu elkarteak: Amagumo, Appin, Itogon, Yamatanoorochi, Foros, Misopan, Hypatia eta Machikanewani. Herensuge herri txikien gainetik sua botatzen ibiltzen zen euskal mitologiaren dragoia zela azaldu du astronomia erakundeak webgunean.

 

ERROSE BUSTINTZA
erroseGaurko egunez, irailaren 3an jaio zen, 1899an Errose Bustintza idazlea. Mañarian jaio, bizi eta hil zen. Kirikiñoren iloba eta ezkonarreba izanik (Erroseren ahizpa Basile zen Kirikiñoren emaztea), euskaltzale fina, umore fin eta sarkor baten jabea.

Euzkadi egunkarian hasi zen lanean idazle gisa, baina ez zituen bere kronikak sinatzen. Gero, bere osaba Kirikiño hil zenean, 1929an, Mañariko Errose edo Mañariko hartu zituen izen-ordekotzat.

Errose Bustintzak olerkiak, kantu-letrak eta aldizkarietarako kolaborazioak idatzi zituen, eta horiez gain ipuingintza ere landu zuen batik bat. Errose Bustintza irudimen handiko idazlea zen. Bere ipuinak 49 idazki herrikoi dira, betiere gai folklorikoen gainean eraikiak. Bere ipuinen eraginez egin zen ospetsu Errose, eta Euskal Herriko Ipuinak izeneko liburuan bilduta daude.

Ipuin hauetan herriko usadioak, pasadizoak eta euskal mitologia bikain biltzen ditu, gatz eta piper askorekin idatziak.

Birkiña-ren egurra

Gure errian, txara-egurra (zuhaixka), bedeinkapen miragarriren bataz lagunduta bai-legoan, gauza on eta berezitzat artzen zan. Izan be, txara-autsaz egiñiko lixibearen txukuna! Eguzkiaren mosu gozoak laztantzen ebanean, edurra baizen zuri eta aitz-urabaizen garbi agertzen zan. Beste lixibakandik alde galanta! Zerez egiñaz zan itandu bearrik ez egoan; bere burua berak agertzen eban ondo.
Leenago, barriz, Mañaria-n, txarea «Birkiña-ren egurra» izenaz ezagutzen zan. Karlos Zazpigarren gudatean, erdaldun gudari batek «Kaudalategi»ko Maipatxu andra zaarrari txara-egurrak ze izen eban itandu eutsan. Eta Maipatxu-k, erdera mordoilloz, olantxe erantzun eutsan: «Esto ser leña Birkiña, para lixiba y lapikoko ez dago iñun bardiña».

Ipuin hauek guztiak klasikoak.armiarma.eus web gunean irakurri ditzakezue.

 

TRIKUHARRIA MERENDEROA BIHURTU
San Cristovo de Cea concelloan, Orensen gertatu da kontatu behar dizuedana pasa den astean. Herri honetako udal langileek 6.000 urteko trikuharria txikitu eta haren gainean porlanezko merendero bat eraiki dute, hau da, bere mahai eta bankuekin.

colombres_efe_mesa

Antza, historiako testigu hau ez zuten zer zen jakin, hondakin batzuekin nahastu eta hazaña galanta ein zuten. Neolitiko garaiko trikuharri hau kultur ondare bezala katalogatuta zegoen Galiziako Xuntagatik, eta Outerio talde ekologistak auzitegian salatu du txikizio/erreforma hau.Zer izango da hurrengoa?

Orenseko katedrala eraitsi eta merkatal gune handi bat eraiki?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s