Estropadak, Atapuercako euskaldunak eta Ulises

Hona hemen irailaren 10ean Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

————–
#betikogezurrak
Gezurrik esaten al duzu, Manu? Ez? Ziur? Ba gaurko tartea hasteko #BetikoGezurrak Twitterreko traola ekarri dut, eta bertan oso argi geratzen da zenbat gezur esaten ditugun, eta okerrago dena, denok dakigula gezurrak direla! Izugarrizko arrakasta izan zuen gainera, Espainia mailan ere lehen postuan egon baitzen. Mikel Pagadik eman zion hasiera txio hauekin, ederrak dira:

070512-02• #betikogezurrak Eskulanak zakurrak jan dizkit
• #betikogezurrak Lagunak bakarrik gera
• #betikogezurrak Azkenekoa eta etxera
• Lagunak izan gaitezke… #betikogezurrak
• #betikogezurrak Puntak bakarrik moztuko dizkizut
• #betikogezurrak mendira joatean: -Zenbat falta da ?? -Gutxi
• #betikogezurrak bost minututan hor eongo naiz
• #betikogezurrak nik prentsa arrosa ez dut irakurtzen
• #betikogezurrak Oso guapo zaude argazki horretan!
• #betikogezurrak geratu behar dugu egun hautako batean kafe bat hartzeko
• #betikogezurrak Astelehenean dietan hasiko naiz
• Gustoa jungo nintzake, ez uste, baina ezin det… #betikogezurrak
• Nik beti La2eko dokumentalak ikusten ditut #betikogezurrak
• #betikogezurrak Burukomina daukat
• #betikogezurrak amonari disgustua ez emateagatik ezkondu gara elizaz, badakizu, gaixoa…
• Oaintxe deitu behar nizun. #betikogezurrak
• Iragarkiei tarte txiki txikia eta berehala gara bueltan. #betikogezurrak telebistan
• #betikogezurrak baina inportanteena da nolakoa den barrutik.
• #betikogezurrak Ba neretzat tanga komodo-komodua da
• #betikogezurrak Bi pote ta etxera, bihar ikasi egin behar dut eta.

ESTROPADAK
Igande honetan lehiatuko da Kotxako banderaren bigarren saioa, eta bertan jakingo dugu nortzuk diren irabazleak.

Eta nik zenbait bitxikeri ekarri ditut, eta bai gaurko pintxo-potean, edo lankideen kafe orduan zein igandeko familia bazkarian kontatu ahal dituzue zein interesgarriak zareten ikus dezaten.

Trainera_Galicia-2008091412252713hg2
Kontxako Bandera ez zen izan traineruen arteko lehenengo estropada, baina gaur egun urtero egiten direnen artean zaharrena da. Lehenengo edizioa 1879an jokatu zen, Donostiako Udako Jai Egitarauko beste osagai bat besterik ez zen. Hiru trainerek parte hartu zuten: Donostiako Santa Justina, Lequeitiana (gipuzkoarrek osatuta) eta Ondarroakoa. Lequeitianak irabazi zuen. Sariak? Lehenengoak 500 pezeta (dirutza), bigarrenak 150 eta hirugarrenak 75.
Arrakasta ikusita, urtero egitea erabaki zuten.

Bestalde, hainbat urtetan Donostiako udalarentzat kategoria gutxiko kirola omen zen arrauna; horien ordez belaontzien estropadak egin zituzten XX. mendeko hasierako urte horietako batzuetan. Hala ere, herrian zuen indarra ikusita, urte apur horietako eten txikia gainditu zen, eta traineru estropadak antolatzen jarraitu zen.

Zeintzuk izan zitezkeen arraunlariak?
• 1879-1912: Arrantza traineruko lan-talde edo kuadrillan ohiko kidea izatea.
• 1913-1928: Ordezkatzen zen udalerriko arrantza industrian jardutea.
• 1929-1958: Traineruak ordezkatzen zuen udalerriko bizilaguna izatea.
• 1958-1976: Ordezkatzen zen udalerria edo elkartea kokatzen zen ibai-arroan bizitzea.
• 1976tik aurrera: Kontratazio askatasuna eta arraun egiten zen arraun taldean fitxa edukitzea.

Gaur egun Donostiako Banderaren egilea Itziar Alduntzin donostiarra da.
• Bandera egiteko behar den oihal kopurua: 7 metro eta erdi.
• Erabilitako haria: Urdina (6000 m.); Urre Zaharra (2500 m.); Hainbat Kolore (2000 m.)
• Erabilitako denbora: 400 ordu inguru.
• Langile kopurua: Itziar Alduntzin eta laguntzaile bat.

1940an traineruei beraien kolorea hautatzeko aukera eman zitzaien. Aurretik sorteoz. Oriok horia hartu zuen izenaren antzekotasunagatik. Hondarrabiak berdea, Donostiako parte zaharrekoak zuria eta Loiolakoek urdina edo txuri-urdiña, eta gainontzekoek ere ondorengo urteetan ere aukeratzen joan ziren.

Gai honi buruzko hausnarketa egitea eskatu diot gure txiste-analistari eta managerrari, Joxeri. Bere esanak icebergak bezalakoak dira, ikusten dena baino sakontasun handiagoa baitute. Hona hemen:

EUSKALDUNON LIFTINGA

Uppsala Unibertsitateak gidatutako nazioarteko ikerketa-talde batek frogatu duenez, gaurko euskaldunen jatorri genetikoa Iberiar penintsulako nekazari zaharrenekin erlazionatuta dago. Hain zuzen ere, duela 3.500-5.500 urte Atapuercan bizi ziren zortzi gizakiren genomak aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute euskaldunena dela haiekin ahaidetza estuena duen gaur egungo populazioa. Hau da, Iberiar penintsulara duela 5.000 urte iritsitako nekazarien ondorengoak omen gara. Ordutik isolatuta bizi ziandakoak.

412px-Gran_Dolina_2012_(Sierra_de_Atapuerca)Orain arte uste zen euskaldunon jatorria duela 10.000 urtekoa zela, baina orain badirudi 5.000 urtekoa dela. Angel Errok atzoko zutabean esaten zuen bezala, liftinga egin digute.

Deitu ezazue 6. zentzua, edo Santi Leoné-k esaten duen moduan, zentzu araknidoa, baina esango nuke berri honek bat baino gehiago poztu duela. Irakurri ditugun titular hauei buruzko analisis zorrotza egin digu Pepik, gure analistak:

Entzun duzue; beraz, lasai egon, ez gara Paleolitikoak baina bai Neolitikokoak eta oraindik euskaldunak, Europako herri misteriotsua, hizkuntza eta genetika aldetik berezia, hipsterrak izaten jarraitzen dugu.

NOLA IRAKURRI JOYCEn ULISES BIDEAN GERATU GABE

ulyssesEuskaraz mintzo da, azkenean, James Joyceren Ulises. Orain hiru urte abiatutako lanari amaiera jarri dio Xabier Olarra itzultzaile eta editoreak, eta liburua salgai dago dagoeneko hala Igela argitaletxearen webgunean nola liburu dendetan, azal bigunean zein gogorrean. XX. mendeko liburu gorenetakoa eta ingelesez sekula idatzitako onena da, askoren ustez, Joycek 1922an Ulysses jatorrizko izenburuarekin argitaratu zuena.

Ba jakin ezazue Ulises liburua askoz komediatzat hartzen dutela. Izan ere, parodiak, eta txiste pila ditu. Beste gauza bat da horiek ulertzea. Horregatik, eta zerbitzu publikoko intentzioarekin, oraindik liburu hau ez baduzue irakurri
gida bat emango dizuet liburu eder hau gozatzeko.

  • • Latineko C ziurtagiria eduki behar da. Latin First certificate.
  • Greziar etimologia ere ezagutu behar da bai eta Aristoteles, Platon eta Socratesen obra guztia. Ahal bada, aintzinako grezierraz.
  • Oso gomendagarria da ingelesa, rantsesa, alemaniera, espainiera, nederlandera, gaeliko, romantxe eta italiera menperatzea.
  • Liturgia katolikoaren latinezko esaldi guztiak buruz jakij behar dira, bai eta erritu, sakramentu, janzkera, osagarri guztiak ere.
  • XX. Mende hasierako egoera sozial, politiko eta ekonomikoa sakontasunean ezagitzea. Bai eta garagardo, edabe, ligero eta bularretako marka guztiak jakitea. Nola ez, putetxe, eliza, konbentu, okupa etxe eta ganadu merkatuen kokapena.
  • Homeroren obra guztia ezagutzea eta buruz Odisea. Minutu batzuk soberan badituzue, Shakespeare, Ibsen, Dante eta Akinoko Santo Tomasen lan guztiak ezagutzea oso gomendagarria litzateke. Greziar erromatar autoreen oinarizko ezagutzarekin, nahikoa; Seneca, Tito Livio, Ciceron eta zergatik ez, Pijus Magnificus ere.
  • Gerren tarteko Europako historiari ere begiratu bat ematea ez legoke gaizki.
  • Oso geomendagarria da Ulises irakurri aurretik aurretik idatzi ditue liburuak irakurtzea. Bertan spoilerrak aurkituko dituzue.
  • Liburu hau hobeto ulertzeko alkohola behar baduzue, orduan, aukeratu ezazue ardu txuria (Rhin erriberako fendanta bada, hobe). Inoiz ez ardo beltza, Joycerentzat Bistec licuefactoa delako.

Beno, ba homendio txiki hauekin nahi duzuenean has zaitezkete 1.024 orrialdeko liburu zoragarri hau irakurtzen, eta orain gainera, euskaraz.

ZORIONAK, MERTXE/MARIMOTOTS! 

marimototsGaur Mertxe Rodriguezen urtebetetze eguna da gaur. Bera, antzezlea eta pailazoa da, eta ziurrenik haur txikiak inguruan dituzuenontzat ezaguna izango dela, bera baita Marimotots, Pirritx eta Porrotxekin batera Euskal Herrian zehar barreak partitzen dituen pailazo maitatua.

Alabaren kuttuna da, gainera.

Marimotots alaia, sentibera eta naturazalea da. Parkean ezagutu zituen Pittitx eta Porrotx. Gaixotasun larri baten ondorioz mototsak erori zitzaizkion gerora, baina sendati eta indarberrituta atera zen hartatik.

Bere alaitasuna, umorea, xamurtasuna eta transmititzen dituen baloreengatik, marrubizko muxuak bidaltzen dizkiogu hemendik. Zorionak Marimotots eta zorionak Mertxe!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s