Zinemaldia, EITBko programazioa eta pasahitza seguruak

Hona hemen irailaren 17an Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa

——————

Kaixo Manu.

#zinematzaindia
hgILIL7XZinemaldia bihar hasiko da, eta #zinematzaindia traola ekarri dut. @Jozulin, Josu Lezametak abiatutako traola dibertigarria da, Euskaltzaindia filmeekin lotzen baitu:

  • “Con la gramática en los talones” #Zinematzaindia RT@josu_goiko ‘Loca Real Academia de la Lengua Vasca V’.
  • Reservoir Euskaltzains #Zinematzaindia
  • Euskal Tzaindia (E.T.) #zinematzaindia
  • LOS LUNES AL saraSOLa #zinematzaindia
  • Sarasola, Salaburu y las chicas del euskaltzainburu #zinematzaindia
  • Euskaltzaindia de la bestia. #zinematzaindia
  • Quo Aditz? #zinematzaindia
  • Pello, Urruti, Ibon y otros chicos del montón #zinematzaindia
  • (Agur) Benhur #zinematzaindia
  • Inglourious batzourdes #zinematzaindia
  • TerminAitor #Zinematzaindia
  • Andrespotting #zinematzaindia
  • Sarasola’s eleven, Once upon a time in Euskaltzaindia, Salvar al soldado Urrutia, Euskaltzaindia’s History X… #zinematzaindia
  • Euskaltzaindia de la marmota #zinematzaindia
  • Ergatiboen Jauna #zinematzaindia
  • Game of ergatives. #zinematzaindia
  • Badakit zer egin zenuten azken bilkura osoan #Zinematzaindia
  • El Club de los Urgazles Muertos #Zinematzaindia

 

ZINEMALDIA

img_20827Jarraitzen dugu Zinemaldiko kontuekin. Oraingo honetan, gure zerbitzu publiko izaerari jarraituz, urte hauetan guztietan zehar gertatu diren xelebrekeriekin nator, tertulia desberdinetan erabili eta pertsona interesgarriak bezala kontsideratuak izateko.

Adibidez, Alfred Hitchcockek “Vértigo” eta “North by Northwest” pelikulak zinemaldian estreinatu zituen, eta izugarri gustatu zitzaion Donostiko kaleetatik paseatzea, inork ez baitzuen (edo oso gutxik) ezagutzen.

1982an Diego Galánek Fernando Truebaren pelikula (Mientras el cuerpo aguante) telebistarako egokiagoa zela esan zuen, eta Truebak baldeka ura bota zion gainera zinema kritikoari.

Jack Lemmon hamaika aldiz gonbidatu zuten eta inoiz ez zen etorri, beti lan kontyuak zirela medio. Diego Galán-ek urte luzez zinemaldiko zuzenadria izan zenak. Jack lemmon nunca cenó aquí jarri zion izenburua bere liburuari.

1994an Mickey Rooney aktoreak bere memoriak argitaratu zituen eta bertan Lana Turner-ekin alaba bat izan zuela aitortzen zuen. Lana Turnerrek esan zuen Donostian topatzen zirenean masaileko bat emango ziola, eta Rooneyk hemen promozio aukera ikaragarria aurkitu zuen. Biak zinemaldira etorri ziren eta zinemaldiko antolatzaileek biak elkarrekin Maria Cristinan ez aurkitzeko errusiar telebista bati esan zioten Mickey Rooney luze elkarrizketatzeko. Eta hori dela eta ez ziren topatu. Bestela, orduan bai izango zela zikogenesi leherkorra.

Glenn Closek, berriz, muzin egin zion Donostiko jatetxe prestiiatsu batera joateari eta horren partez pintxoak jatera joan zen.

Willem DafoeLa última tentación de cristo” pelikula estreinatzera etorri zen eta poteoan ibili ondoren Jesusen Bihotza ikusi zuen Urgullen puntan eta zera esan zuen: jope, zuek bai dakizuela pelikula bat promozionatzen. Segituan esan zioten hura ez zela atrezzoa.

Francis Ford Coppolak 2002an Donostia saria jaso zuen eta saldu egin zuen bere proiektu berriarentzat dirua lortzeko. Urre trinkozkoa zen orduan.

 

EITBko PROGRAMAZIO BERRIA

Pasa den astean aurkeztu zen EITBko programazio berria, eta entresaka bat egin dut, subjetibotasun osoz eta euskarazko programazioan.

Irratiarei dagokionez, Faktorian uste dut kolaboratzaile asko dituzuela umoretsuak, ez da horrela? Nik nabaritzen dudana da primeran pasatzen duzuela zuek ere hemen. Azpimarratuko nukeen beste saioa landaberri da, Jakoba Errekondorekin beti ikasten dugulako asko eta bere umore zitrikoa asko gustatzen zaigulako. Dida saioa aurten ordu bete gehiagorekin dator eta Hiri Gorrian ere katxondeo nahikoa izaten da.

buruberoTelebistari dagokionez, lehiaketa berria izango da ikusgai ETB1en, Kike Amonarrizek gidatuta. ‘Burubero‘ren gai nagusiak Euskal Herriko lekuak, jendea eta kultura orokorra izango dira. Jende gehienarentzat ezagunak eta ohikoak diren gaiak eta edukiak erabiliko dira, espezializazioa edo gehiegizko zailtasunak saihestuz. Tonu umoretsua eta alaia erabiliko da. Bost lehiakidek jokatuko dute egunero, eta 1.000 euro eskuratu ahal izango dituzte.

‘Zuek Hor!!’ saioa irailaren 16an itzuliko da, berrikuntza askorekin. Ibon Gaztañazpi eta Marta Elvira izango ditu gidari, eta aktualitatea izango du ardatz. Elkarrizketak, musikak, umoreak eta kaleko erreportajeek osatuko dute asteazkeneroko emanaldia. Aitziber Garmendia, zure fan handia naiz!

Urrian, Herri Txiki, Infernu Handi’ saioak hartuko du lekukoa. Euskal Herriko herri txikiak ezagutzen jarraituko dute Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak. Berezitasun eta bitxikeria ugariz jositako abenturak ikus-entzuleen gustukoak izan ziren lehen denboraldian, eta oraingoan ere ez da gutxiago izango.

Pepiri, gure kolaboratzaileari ea zein den bere programa kuttuna galdetu diogu:

 

PASAHITZ SEGURUAK

Pasahitzei buruz hitz egingo dugu orain. Manu, zuk beti pasahitz berdina erabiltzen duzu kontu guztietarako?

Zenbat aldiz esaten digute pasahitz gogorrak, zailak jarri behar ditugula? Eta gaur egun gune asotan eskatzen dizu zenbakiak, letra larriak eta txikiskuletan jartzea, karaktere bereziak… zer da hori? Loseta harriaren kodea baino zalagoa jartzea eskatzen digute!

password_1Ba adi, zeren britaniar espioi agentziak (GCHQ) ikerketa egin du eta esaten du pasahitz zail hauek ez direla gomendagarrienak. Zergatik? Pasahitz piloa ditugulako, eta oso zailak direnez, nunbaiten idatzi egiten ditu. Eta horrek noski bere segurtasuna kolokan jartzen du. Beraz, gomendio bezala pasahitz errazagoak erabiltzea gomendatzen dute.

Baina beste muturrera ez da komeni joatea, hau da, errazegiak jartzea. Hauek ez erabili:

1. 123456 edo qwerty
2. Enpresaredo webgunearen izena
3. Norberaren izena
4. Datu pertsonalak: maskota, jaiotze-tokia… Sare sozialekin jakin daiteke!
5. Sekuentzia errazak: 123abc, 0000,…
7. Segurtasun sozialeko zenbakiak, Nan

Nire gomendioa? tarteko zerbait erabiltzea, zuentzat oso kuttunak diren gauzak edo nahikoa zailak direnak asmatzeko, adibidez:

  • Txikitako marrazki bizidunetako pertsonaien izenekin laburdura.
  • Zure liburu kuttunaren izenburua atzekoaz aurrera
  • Latineko deklinabidea
  • Goi-mailako jatetxeetako jakien izenburua
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s