Aktore-izarrak, Katalunia eta argazkietan ateratzeko gida

Hona hemen irailaren 24an Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa

———————–

Kaixo Manu. Zer moduz?

#Zinemaldia 2
Zinemaldia oraindik bete betean dugu eta Maria Cristina hotelaren aurrean egoten diren pertsona horiengan pentsatuz, bai eta alfonbra gorriaren inguruan etortzen direnengan pentsatzen aritu naiz. Bai eta zinemaldiko antolatzaileengan ere. Izan ere, zer gertatzen da mundu mailako famatu bat etorri eta emozioak medio bere izena garraisika hasten bagara esaten, baina AMIGO! Gaizki esaten ari bagara! Zer itxura ematen dugu? A mailako kategoria kenduko digute!

Froga bat egin dut gai honen inguruan:

Izan ere, zein etxetan ez dira horrelakoak entzun?
Jon Baine
Car Gable
Tirone Poguel
Jeims Estevar
Graze Kelli
Doris Dai
Natali bud
Rod Judson
Jeims Dean
Burlankaster

Baina kontuz, gu oso modernotzat dugu gure burua, baina berdin -berdin egiten dugu kale. Adibidez:

Arnold SCHWARZENEGGER
Abizen alemaniarra. Nola esan behar dugu? SHVÖR-TSE-NE-GAR

kiraKEIRA Knightley (Caribeko piratak, beckam bezala izan nahi dut, The imitation Game)
Quira Náitli

Matthew McCONAUGHEY (Interstellar, The Wolf of Wall Street)
Abizen eskoziarra  MAC-CÓ-NA-JEI

Michelle PFEIFFER (Batman returns, Dangerous minds)
EZ ‘FEI-FER’ ——— FAI-FER !!!

Jake GYLLENHAAL (Psissioners) Borkeback mountain
Abizen holandarra YI-LEN-JÓL

Richard GERE (Pretty woman)

GIER ez —— GIAR!

Kim BASINGER (9 aste terdi) 9½ Weeks
BA-SIN-GER ez! ———— BEI-SIN-GAR

CATALUNYA
Igande honetan katalunian hauteskunde garrantzitsuak egingo dira. Harritu nauen kontu batzuk ekarri ditut:

  • Junts pel Sí: El vot de la teva vida (Zure Bizitzako botoa)18
  • Partido de los Socialistas de Cataluña: Per una Catalunya millor en una Espanya diferent (Katalunia hobe batengatik Espainia desberdin batean)
  • Partido Popular: Unidos ganamos. Plantemos cara (batera irabazi egiten dugu. Aurre egin dezagun) / Units guanyem. Plantem cara19
  • Unió Democràtica de Catalunya: La força del seny (Zentzu komunaren indarra) nota 2
  • Catalunya Sí que es Pot: La Catalunya de la gent (jendearen Katalunia)
  • Ciudadanos – Partido de la Ciudadanía: Una nueva Cataluña para todos / Una nova Catalunya per a tothom 20 (katalunia berri bat guztiontzat)
  • Candidatura d’Unitat Popular: Governem-nos! (Gobernatu dezagun gure burua)
  • Partido Animalista Contra el Maltrato Animal: Pels animals, el medi ambient i la justícia social (Animaliengatik, ingurugiroagatik eta justizia sozialagatik)
  • Recortes Cero-Els Verds: Per la redistribució de la riquesa i la unitat (Aberastasunaren banaketa berriagatik eta batasunagatik)

CPBBWCqWsAANs4YAtentzioa deitzen didaten gauzak:

1. Nazionalista espainiarrek ere dagoeneko onartu egiten dutela independizatu daitezkeela, eta alde horretatik bideratu dute kanpaina. The Independence Day deituko diogu egun honi Zinbamdlia aprobetxatuz.
2. Kataluniaren independentziaren kontra daudenak, desgrazi guztiak gertatuko direla independentzia garaile ateratzen bada:
+Bankuek Corralitoa jarriko dutela esan dute.
+Europar batasunetik botako dituztela.
+Europartasuna galduko dutela.
+Espainiako ligatik kanporatuak izango direla. BarÇa!
+Edo Meteorito bat eroriko da soilik kataluñan hauteskundeetan independentziaren aldeko botua garaile ateratzen bada.
3. Batzuetan lortu nahi duzun kontrakoa lortzen duzu: Adibidez, Mariano Rajoyk Onda Ceroko elkarrizketak ez dio mesede askorik egin berari.
4. Eta zer esanik ez, Belen Estebanek ere bere iritzia bota du! Baita Karmele Marchantek ere.

ARGAZKIETAN ONDO ATERATZEKO GIDA

eastern American chipmunk Tamias striatus, duo exploring a camera, USA, Wyoming, Yellowstone NP

eastern American chipmunk Tamias striatus, duo exploring a camera, USA, Wyoming, Yellowstone NP

Manu, zu ondo ateratzen zara argazkietan, ezta? Promoko irudietan dotore-dotore ikusten zaitugu Maiterekin batera. Baina kasu guztietan ez da horrela izaten eta hemen gatoz gida batekin. Argazkietan gainera, zer da funtsezkoena? Barrea edo irrifarrea. Eta askotan barre txoroa ateratzen zaigu eta gero argazkia ikustean barrez lehertzen gara… profesionalen gomendioak ildu ditut:

  1. Erlaxatu: aurpegiko giharrak askatu, lepoa pixka bat altxatu, sorbaldak atzeruntz jarri.
  2. Irrifarre egin, ez barre: tarteko bidea topatu behar dugu. Gehiegi barre egiten badugu askotan itxura xelebrea geratzen zaigu, baina serio-serio egotea okerrago da! Kontuz hortzekin: goiko hortzak ez erakutsi, gehiegizkoa izan daiteke eta.
  3. Kokapena: Kamararen aurrean aurrez aurre jarri baino, albo batera jarri pizka bat, hiru-laurden. Gorputzetik ukalondoa pixka bat aldendu, gorputzeko pisua hanka batean jarri eta hankak ez pegatuta jarri. Hau dena naturaltasunez, noski.
  4. Kamarari begiratu finkoa: objetiboari begiratu, bestela despistatu itxura ematen du eta.
  5. Begiak: Hontza begiak fuera! Eta esnatuberri emango duzun begiak ere ez. Tartekoa bilatu behar da, misterio pixka bat…
  6. Alde ona aurkitu: zein da zure alde ona? Ispiluaren aurrean ariketak egin. Alde batetik eta bestetik b egiratu eta aurkitu zure angelurik eroso eta politena.
  7. Azpitik ez atera argazkiak. Kokospea ateratzen da!
  8. Ez hitz egin! Keinu arraroa aterako zaizu. Patata eta horrelakoak ez!

Manu, aterako dugu argazki bat? Esan patataaaaa!

CPp8GzCU8AAbRKo

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s