#Euskarakadak, GATTUNK eta kilimak

Entzun saioa

—————————–
#Euskarakadak
Gaurko traola #euskarakadak da, eta bertan euskaldunok erderaz hitz egiten dugunean esaten ditugun euskarazko moldeak jasotzen dira, benetan dibertigarriak. Entzuleek ere beraienak bidaltzea eskertuko dugu.

  • Me he cogido daño. Min hartu dut.
  • Andate con luz. Argi ibili
  • No soy cosa para hacer eso. Ez naiz gai hori egiteko.
  • ¿Ya bas?
  • Me lo sé de cabeza. Buruz dakit.
  • Ese ha visto rojas. Gorriak ikusi ditu.
  • Estamos nacidos para ver once! Hamaika ikustekoak gara.
  • Por si badaezpada
  • En la tarde”
  • fuimos a la reuniòn Edurne y las dos
  • Si quieres, podemos hablar encima de este tema
  • Me ha pasado una cosa célebre
  • Conmigo tienes fiesta!
  • le ha dado el viento de loco
  • Qué bien hornida tienes hoy la pescadería!
  • Anda bien

H28 KALEAN DA
Astelehenean iritsi zaigu H28 aldizkariaren azken alea, umore zornez bete-betea. H28 hilabetekari saetirikoa da, eta sarean aurkitu dezakezue erraz, zuen umore-gosea asetzeko prest.

– Ale honetan, adibidez, L’Horroscop aurkituko duzue, Kataluniako hauteskundeen inguruko iragarpenekin. Adibidez;

ARIES 03/20-19/04
Kontuz espero gabeko gastuekin. Nor bait berezia ezagutu dezakezu. Europar Batasunetik botako zaituzte.

ESCORPÍ 10/23-11/ 21
Txakurra hilko dizu Masek. Butifarrak egingo ditu harekin. Beste txakurrei jateko eman, arraza mutante bat sortu, eta
haren kakak bilduko dituzu. Osasuna ok.

Ñ eta Tzk taula bat egiten dute, Ibarretxe nola ikusten zuten adierazteko, Ibarretxe plana baino lehen, bitartean eta gero. EAJk, Ezker Abertzaleak eta Ibarretxek berak.

ibarretxe
#KILOMETROAK2015 USURBIL: GATTUNK
GATTUNK, GATTUNK,… Oraindik ez badakizue, nik esango dizuet: KILOMETROAK festa igande honetan ospatuko da Usurbilen!!! Urte bat lanean pasa ondoren, igandean pastelari ginda jarriko diogu. Denok gonbidatuta zaudete, noski. Baina zergatik ekarri dut albiste hau tarte honetara? Ba publizitate pixka bat irabazteko izateaz gain, aurtengo kanta ulertzeko gida ekarri dut.

Lehenik eta behin esan behar dizuet letra Jakoba Errekondok egin duela.

Zer? Berdin-berdin jarritzen duzue, ezta? Ba laburtzeko:

  • GATTUNK = GARA (neskak eta mutilak) Hika
  • Haria, soka, lista, …. lotzen gaituen horren metafora: zer da? Euskara
  • Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan, gatoztin = ez da ahokorapiloa, nokako aditz formak dira.
  • Zitxatoztilakoan = (emakumeak) etorriko zirelakoan
  • Genitxatoztinan = (emakumeak) etortzen ari ginen
  • Gatoztin = bagatoz

Hona hemen gure kolaboratzaileek egin duten promozio iragarkia.

 

ZIENTZIA BARREGARRIA
Zientzia ez dela barregarria uste duzue? Ba oso oker zaudete, eta orain erakutsiko dizuet zergatik. Pasa den astean, adibidez, Ig Nobel sariak banatu dira. Eta zer dira Ig Nobelak? Ba sari batzuk dira, zeinak ikerketa batzuk saritzen dituztenak. Lehenengo barre eginarazi eta gero pentsarazten digtenak. Harvardeko unibertsitatean banatzen dira urtero eta hainbat lan saritu dituzte.

premiosnobel2Bertan benetako Nobelak dituzten hainbat ikertzailek ere parte hartu dute.

  1. Literatura saria.- Marcos Digenmanse, Francisco Torreira eta Nick J. Enfield (Herribeherak eta AEB), “eh? Adierazpena (edo bere baliokidea) giza hizkuntza guztietan existitzen dela deskubritzeagatik baina ez dakite zergatik…
  2. Fisiologia eta Etimologia saria.- Minaren Sting Scmdit indizea sortzeagatik. Intsektu batzuk ziztatzen gaituztenean mina hori neurtzen dutenak. Min gutxiena buruhezurrean, behatzetako punta eta beso gainaldea. Min gehien ematen dutenaK: sudurzuloak, goiko ezpaina eta zakila.
  3. Diagnostiko saria.- Mediku pila bati eman diote zergatik? Apendizitisa diagnostikatzeko modu zehatzagoa da gaixoa astndu egiten badugu. Gero eta min gehiago eduki gaisoak, orduan eta larriagoa apendizitisa.
  4. Biologia saria.- Bruno Grossi, Omar Larach, Mauricio Canals, Rodrigo A. Vásquez (Chile) eta José Iriarte-Díaz (AEB). Oilasko bati ipurditik makil bat sartzen badiogu dinosaurioak bezala ibiltzen dela ikusteagatik.
  5. Ekonomia saria.- Bangkokeko poliziari (Tailandia), beraien langileei paga extra emateagatik sobornoak ez jasotzeko. Eroskeriarik ez egoteko.
  6. Kimika saria.- Callum Ormonde eta Colin Raston (Australia), eta Tom Yuan, Stephan Kudlacek, Sameeran Kunché, Joshua N. Smith, William A. Brown, Kaitlin Pugliese, Tivoli Olsen, Mariam Iftikhar, Gregory Weiss [AEB]: arraultza zatika egostea lortzeagatik. 300.000 euro baino gehiago erabili zituzten ikerketa egiteko.
  7. Fisika saria.- Patricia Yang (Taiwán), David Hu (EE.UU. y Taiwán), eta Jonathan Pham, Jerome Choo [AEB]: ugaztun guztiak maskuria hustutzeko gutxi gora behera 13 segundu behar ditugula frogatzen duen printzipioa deskubritzeagatik.

KILIMAK

Manu, zuk kilimarik baduzu? Hainbat bitxikeri kontatuko dizkizuet.

Umorearen adierazpen primitiboenetakoak dira, kontaktu fisikoa direlako, eta gizakiok ezezik, ugaztun guztiek dituzte, bereziki primateek eta arratoiek!

Kilimak soilik konfidantza dugun pertsonek egin diezazkigukete. Hau da, norbaitek oharkabean kilimak egiten badizkigu, edo gure atzetik lasterka hasten bada kilimak egiteko intentzioarekin, gure burmuina hasieran alarma egoeran jartzen da, baina ikusten duenean ez dagoela arriskurik, orduan barrez hasten gara. Ezezagun batek edo konfidantzarik ez dugun norbaitek egiten badizkigu, arrisku egoeran jartzen da gure burmuina, eta beraz, ez digu barrerik eragingo, alderantzizkoa baizik.

cosquillas-pieTestorenaren antzera, kilimak ere 40 urtetik gutxiagotu egiten dira. Eta esan bezala, konfidantza eskatzeaz gain, iherarkia bat ere ezartzen dute. Egiten dituenak subjektu dominante bezala jokatzen du, eta hartzaileak sumiso bezala. Kilimak defentsa mekanismo oso primitibo baten parte direla ondorioztatu dute, jasotzen dituenaren sumisioa inplikatzen duena.

Saihetsetan, lepoan, hankazpian, sabelean eta besapeetan dira kilima gehien eragiten duten gorputz atalak, hain zuzen ere, toki oso zaurgarrienetan. Eta lotura sexuala daukate pertsona askorentzat.

Erdi Aroan zigor moduan erabiltzen zituztren goi mailako pertsonentzat, zauririk eta markarik uzten ez zutelako. Esaten da Txinan tortura bezala ere erabili izan ziurela.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s