Benetako gidari izateko dekalogoa

juego_conducir_minions-350x234Kolaborazio honetan, gidari ona zaren ala ez frogatzeko dekalogo bat dakarkizuet. Niri beti eman izan dit errespetu handia kotxeak, autoeskolan ere nahiko gaizki pasatu nuen karneta ateratzen, baita ondorengo bi urteetan ere, autoa hartzen nuen bakoitzean deseroso sentitzen nintzen. Baaaaina egun batean kotxe baten beharra izan nuen lan kontuak direla eta. Beraz, apurka apurka nire kotxearekiko beldur guztiak badoaz pikutara.

Horregatik eta nire antzeko zerbait bizitzen ari zaretenoi kezka hori uxatzearren, hemen dakarkizuet gidari onaren dekalogo oso pertsonal bat:

Benetako gidaria izango zara…

  1. Jada autoan irratia itzalita joan beharrean, musika topera jarri eta konturatu gabe ozen abesten hasten zarenean.

  1. Hurrengo egunean esnatu eta lepotik hasi eta gerrira arteko agujetarik ez duzunean.

  1. Stop guztiak egiteari uzten diozunean, seinalea dagoen lekura geldika hurbildu, 2. martxa sartu eta kriston iskanbila eginez zure bidea egiten jarraitzean (3. martxan eginez gero ninja nibelean zaude dagoeneko).

  1. Auto bat bide erdian agertzen zaizunean eta isildu beharrean ia airbaga ateratzeraino bozina jotzen duzunean.

  1. Sekula esan ez dituzun takoak edo, nire amamak esango lukeen bezala “berba feuak” esaten hasten zarenean (zer da, bada, gidari bat hitz itsusirik gabe?).

  1. Gidatzen ari zaren artean, hatz batekin ilea kizkurtzen hasten zarenean, hori kotxea %100ean menperatzen duzunaren seinalea da, zin dagit

  1. Aparkaleku batera iritsi eta parkinari lau buelta baino gutxiago ematen hasten zarenean, bide onetik zoazenaren seinalea litzateke.

  1. Non aparkatu duzun ahazten duzunean (hau bai dena bide onaren seinale, ninja nibelera hurbilketa).

  1. Zebra-bide guztietan gelditzeari utzi eta “bah, itxarongo du” pentsatzen hastean.

  1. Eta azkenik, benetako gidaria izango zara eta segurtasun osoz joango zara autoan ia metro bateko baden bat azkar gurutzatu eta “ieepaaleee” edo “iuujuuu” bat askatzean.

Dekalogo honetako puntu bakar bat ere betetzen ez baduzu, lasai, baliteke gidari oso ona izatea eta.

Iraitz Madariaga

@IraitzMadariaga

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s