#zazpikiak, Pepi&Joxe, Gandiaga eta Lennon

Entzun saioa (6:55 minututik aurrera)

——————–

Kaixo Manu. Zer moduz?

#zazpikiak
Gaizki itzulitako testu, kartel eta abarrak. Mihiluze telebista programan jasotzen zituzten garai batean, eta gaur egun Twitterren batez ere @MartinKitto lagunak izugarrizko lana egiten du hauek jasotzeko.

 

JA! JAIALDIA BILBON
ja jaialdiaUrriaren 1ean hasi eta 12ra bitartean Ja! Bilbao, Umorezko Literaturaren eta Artearen VI. Nazioarteko Jaialdian parte hartzeko aukera duzue. Umorearen mugak izango dute gai nagusi. Erakusketak (Quino Mafaldaren bitartez Bilboko Metroan ikusgai duzue), hitzaldiak (Bihar JAVIER GOMÁ – DAVID TRUEBA: UMOREAREN TABUAK BBK salan 20:30tan eta etzi ENRIC GONZÁLEZ – JON SISTIAGA: UMOREA ARRISKUAREN AURREAN eta astelehenean FERNANDO TRUEBA EL GRAN WYOMING-arekin elkarrizketa eta ondoren BBK JA! BILBAO VI. SARIAREN BANAKETA FERNANDO TRUEBAri).

Informazio guztia jabilbao.com

 

PEPI&JOXE: SEKRETUA
Gure managerrek, Pepi eta Joxek, elkarrekin 60 urte egingo dituzte aste honetan. Bai, bai, 60 urte! Eta hauxe esan nahi izan digute ESKLUSIBAN Faktoriari.

 

BITORIANO GANDIAGA&JOHN LENNON

Bitoriano Gandiaga poeta eta frailea jaio zen gaur bezalako egun batean 1928an Mendatan, Bizkaian.

Rufino Iraolak idatzi zuen Bidegileak liburu-sailean bi pasarte umoretsu jasotzen ditu: Gandiagak ez zenien armonia hitzak gaztelerazko zentzuaz gain, bazuela beste erabilera bat euskaraz, justu kontrakoa. Beraz, aitortzera etortzen zitzaizkion eta esaten ziotenean “andrearekin armonian aritu naiz”, berak “hori, hori, etxean armonia behar da”. Eta Goiherriko harek zer pentsatuko ote zuen?

Bigarren pasartean, Gandiagak sarritan aitortzen omen zuen lotsa ematen ziola baserritar bati igandeko sermoia prestatu behar zuela esatea, “eta abokatu bati inolako lotsarik gabe esaten diot”.

gandiagaManu, ba orain beharbada harrituko zara, baina elkarlan berezi bat ekarri dut hona PRIMIZIA modura. Gandiaga eta John lennon izango ditugu hemen batera. Zergatik? Esan bezala, gaurko egunez jaio zelako Gandiaga eta bestetik, Imagine kanta ospetsua gaur bezalako egun batean grabatu zelako 1971an. Gandiagak berak “Baina oraindik goiz bakoitzera” poema errezitatzen duen bitartean (Denbora galdu alde liburutik), Imagine entzungo baitugu. Biak ere esperantzari eta pozari lotutakoak, gure tarte hau bezala.

Baina oraindik goiz bakoitzera zaizkit
begiok zabaltzen.
Oraindik goiz bakoitzeko argiak nau
harritzen eta pozez zoratzen.
Oraindik eskuok, oinok oraindik
egun berri bakoitz oro
goiz berri bakoitz oro ditut argitan ikusten.
Oraindik goiz oro dut
bakoitzean egun berri bat estreinatzen.
Eta jendea eta gauzak
egun berri bakoitzaren eskenategian
ikusten ditut egun berri bakoitzaren
argitan
egun berri bakoitzaren argi berriaren
irribarretan
aurrean eta gertu
egun berri bakoitzaren
grazia paregabean argi.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s