#EsaeraBerriak, Pepi&Joxe eta ikerketa barregarriak

Hona hemen urriaren 15ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa (5:40 minututik aurrera)

————————————

#EsaeraBerriak
Atsotitz, zahar-hitz, esaera zahar edo errefraua herri erabilerako esaldi zuzen, zehatz eta xehea da, ahoz aho transmititua eta tradizio luzekoa eta gehienetan irakaspen morala (osasunari buruzkoak, esaterako “goizean porrusalda, eguerdian aza; aise kabituko zaizkik ipurdian galtzak”) eta praktikoa (hala nola eguraldiari buruzkoak, “goiz gorri, arrats euri”). Sineskeriak ere adieraz ditzakete. Sarritan metaforikoak eta umorezkoak dira, eta bereziki ondo egituratuta daudenean aforismo izena hartzen dute. Iturburu anitz dituzte, baina anonimoak dira gehienetan eta jatorria aurkitzen zailak. Idatzizko lehen agerpenak ahozko literaturan izaten du sarritan oinarria.

woman_speaking_getty_crop2_aug_2014Euskarak esaera zahar piloa du, baina gero eta gutxiago erabiltzen ditugula iruditzen zait. Beraz, esaera horiek nolabait berritzea otu zaigu eta traola honetan bilduta daude:

  • Gezurra esan zuen Getarian…. konturatzeako zun Whatsappian… #esaeraberriak
  • Maiatzak 40ra arte,txankletak utzi aparte!!!#esaeraberriak
  • #Esaeraberriak Rockero zaharrak, tripa borobil
  • Kaka biguñak behatza zikin #Esaeraberriak
  • Hipoteka neukan Getarin, ta konturatzerako nengoen atarin #Esaeraberriak
  • Dagoenean kondon, ez dagoenean bonbo #Esaeraberriak
  • Zozoak tukanari drag queen #Esaeraberriak
  • Ajeak dakarrena, paracetamolak darama #Esaeraberriak
  • Dabilen zerriari urdaiazpikorik ez #Esaeraberriak
  • Paella oro ez da arrotz. #esaeraberriak
  • Instagramek ez dizu errealitatea ikusten utziko #esaeraberriak
  • Lanera joan beharrik gabeko astelehenak, igande arratsalde onenak #esaeraBerriak

 

DEUS EZ DA PERFEKTUA
Web-telesail baten gomendioarekin nator gaur. DEUS EZ DA PERFEKTUA web telesailarekin, hain zuzen ere. Lekunberriko gazte-talde batek egiten du eta oraintxe hasi da bigarren deboraldia. Umorezko fikzioa. Hamabi minutuko atalak sareratuko dituztela esan dute, astean behin, astelehen gauetan.
Deusezdaperfektua.com

14 pertsonaia eta denetik dago:

  • Mertxe, herriko kuxkuxeroa,
  • Antton, mutilzaharra
  • Natalia, euskaldunberria
  • Amalur, naturarekin bat egiten duena…

Hona hemen bigarren denboraldiko lehen kapitulua:

 

IKERKETA BARREGARRIAK
Zientzia ez dela barregarria uste duzue? Ba oso oker zaudete, eta orain erakutsiko dizuet zergatik. Pasa den astean, adibidez, Ig Nobel sariak banatu dira. Eta zer dira Ig Nobelak? Ba sari batzuk dira, zeinak ikerketa batzuk saritzen dituztenak. Lehenengo barre eginarazi eta gero pentsarazten digutenak. Harvardeko unibertsitatean banatzen dira urtero.

  • 255Literatura saria.- Marcos Digenmanse, Francisco Torreira eta Nick J. Enfield (Herbeherak eta AEB), “eh? Adierazpena (edo bere baliokidea) giza hizkuntza guztietan existitzen dela deskubritzeagatik baina ez dakite zergatik…
  • Fisiologia eta Etimologia saria.- Minaren Sting Scmdit indizea sortzeagatik. Intsektu batzuk ziztatzen gaituztenean mina hori neurtzen dutenak. Min gutxiena buruhezurrean, behatzetako punta eta beso gainaldea. Min gehien ematen dutenaK: sudurzuloak, goiko ezpaina eta zakila.
  • Diagnostiko saria.- Mediku pila bati eman diote zergatik? Apendizitisa diagnostikatzeko modu zehatzagoa da gaixoa astndu egiten badugu. Gero eta min gehiago eduki gaisoak, orduan eta larriagoa apendizitisa.
  • Biologia saria.– Bruno Grossi, Omar Larach, Mauricio Canals, Rodrigo A. Vásquez (Chile) eta José Iriarte-Díaz (AEB). Oilasko bati ipurditik makil bat sartzen badiogu dinosaurioak bezala ibiltzen dela ikusteagatik.
  • Ekonomia saria.- Bangkokeko poliziari (Tailandia), beraien langileei paga extra emateagatik sobornoak ez jasotzeko. Eroskeriarik ez egoteko.
  • Kimika saria.- Callum Ormonde eta Colin Raston (Australia), eta Tom Yuan, Stephan Kudlacek, Sameeran Kunché, Joshua N. Smith, William A. Brown, Kaitlin Pugliese, Tivoli Olsen, Mariam Iftikhar, Gregory Weiss [AEB.]: arraultza zatika egostea lortzeagatik. 300.000 euro baino gehiago erabili zituzten ikerketa egiteko.
  • Fisika saria.- Patricia Yang (Taiwán), David Hu (AEB etaTaiwan), y Jonathan Pham, Jerome Choo [AEB]: ugaztun guztiok maskuria hustutzeko gutxi gora behera 13 segundu behar ditugula frogatzen duen printzipioa deskubritzeagatik.

Nori emango liokete Pepi eta Joxek Nobel saria? Hementxe dugu erantzuna:

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s