Euskal politikariak abesten, euskaldunen perfumea eta Pepi&Joxe

Hona hemen urriaren 15ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa

————————-

Politikariak abesten?

Duela aste pare bat edo Soraya Saez de Santamaria Espainiar Gobernuko presidente-ordea ikusi genuen El Hormigueron dantzan. Estatubatuetan ere Obama ere atera izan da dantzan. Eta euskaldun politikariak? Dantzari onak al dira? Zer iruditzen zaigu herritarroi politikariek beraien zeregin profesional hauetatik ateratzea? Hurbilketa bat da? Edo kontrako eragina dute? Guk euskal politikariak kantuan jarriko ditugu!

Martin Garitano eta Jose Luis Bilbao Kortea. Niko etxarten Euskal Rokan Rolling abesten.

Patxi Lopez Soldadito marinero abesten.

Antonio Basagoiti. Aita-semeak.

Xabier Mikel Errekondo Espainiako kongresuko diputadua Eskorbuto abesten.


Eneko Goiak Pedro Mari Otañoren bertsoak abestu ditu.

Euskal legebiltzarkideak kantari.

Urkullu lehendakaria txistua jotzen.

 

Gernikako Arbolaren perfumea sortu dute

Laudioko (Araba) enpresaburu batek Gernikako Arbolaren usaina duen perfume bat sortu du, Euskal Herritik urrun dauden eta etxea oroitu nahi dutenei zuzenduta.

esentziaSortzaileak, Alfredo Pereiro Rekakoetxeak, azaldu duenez, Gernikako Arbolaren urtadarren hostoak beratuz egin dute perfumea.

Pereirok Gernikako Arbolaren historia ezagutarazteko webgune bat eratu zuen 2013an, eta, horren bidez, urtadarrak saltzen zituen.

Harrezkero, ehunka pertsonak erosi dute baten bat, baina herrialde askotan oso zaila egiten zen salmena egitea, loreak esportatzeko araudi zorrotzak baitituzte. Adibidez, Argentinaren, Mexikoren, Filipinen eta Kolonbiaren kasua da hori. Horregatik, Gernikako Arbolarekin lotutako beste produktu bat sortzea bururatu zitzaion: perfume bat.

Kolonia horrek “Haziak” du izena, eta Jimmy Boyd perfume-sortzailearekin batera eginda dago, mendi eta ingurumen usainak sortuta.

Oraingoz Internet bidez baino ez dute saltzen, baina aurki Gernikako, Gasteizko, Iruñeko, Laudioko eta Donostiako dendetan ere izango dute salgai. gernikakohaziak.com

Benetan ideia ona iruditzen zait eta uste dut merkatu handia izan dezakeela. Beste proposamen batzuk ere egin ditzakegu. Ea gure entzuleei besterik otutzen zaien:

  • San Ferminetako iruindar korrikalarien izerdia oinarri hartutako perfumea.
  • Sagardo eta txotx garaiko kupelako esentzia.
  • Basoko onddo txapel handiaren lurrin basatia.
  • Pasaiako heavy metal lurringaia.
  • Ezpeletako piperren esentzien perfumea.

Gure kolaboratzaile eta magangerrak, Pepi eta Joxek, uste dut beste plan bat dutela Gernikako arbolarekin:

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s