#Hitzmoloia eta Behobia-Donostia

Hona hemen azaroaren 5ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa 

———–

p038_f01

Argazkia: Leire Palacios @AnnieSdelMono

#hitzmoloia
Badaude hitz batzuk bereziki gustatzen zaizkigunak, kuttunak ditugunak. Bai bere esanahiagatik, edo soinukeragatik ederrak direlako. Zein da zurea, Manu? Nik baditut batzuk: AZTORATU, AZANAYUA!

Eta entzuleentzat? Entzuleei ere parte hartzeko eskatuko diegu, ezta Manu? Zein da zure bihotzeko hitza, berba, elea?

Horregatik #hitzmoloia traola ekarri dut hona, hitz harribitxi horiek ezagutu eta gutxienez egunean behin bat erabiltzeko. Traola hau Leire Palaciosek asmatu zuen, eta mundu birtualetik mundu fisikora eraman zituen, txapa moduan.

Guk traola honetako hitz batzuk ekarri ditugu:

Jukutria: Tranpa, Supituki: bapatean
Amiñi;: pixka bat Aunitz: asko
Artzapezpiku: arzobispo
Zirimola: remolino
Suharbera: inflamable
etzikaramu: etzidamu
KAUDIMENDU. Solvencia, fidagarri
Maleruski: oker atera denean
Bestondoa: ajea
Kinkirrinkon. Gonbite hileta
Egubakoitza. Ostirala
Salabardoa
Pitokeria: txorakeria
Potreta: erretratua
Errebuelta: bihurgunea
Amandrongila: almondiga

 

BEHOBIA-DONOSTIA LASTERKETA
34.000 pertsonek eman dute izena Behobia-Donostia lasterketan, inoiz baino gehiago. Manu, zuk zer egiten duzu? Jooging, foorting edo running? Txundituta nauka korrika egiteak duen arrakastarekin. Txundituta nago norberarentzat ezinezkoa eta sufrimentua den ikuspuntutik, besteentzat gozamen eta endorfina-jaurtitzaile jarduera delako. Eta behobiak 20 kilometro dauzka! Jaun andreok! Izan ere, nik korri gehien egin nuen azken aldia pasa den astean izan zen, autobusak ihes egin behar zidalako eta 25 bat metro baldar-estiloan egin eta gero, eta horrela bukatu nuelako:

KORTEA ARNASESTUKA IDOIA

Behobia-Donostiako web orria begiratzen aritu naiz eta gauza batzuk atentzioa deitu didate:
• Alde batetik, gehienez 2 ordu eta 45 minutu ematen dizkiete bukatzeko. Eta denboraz kanpokoak erretiratu egin beharko dute. Baina pertsonak gara edo ZER? 20 kilometro direla! Gutxienez egun bat ordu utzi!
• Helmugako zerbitzu batzuk ere aipatu nahi ditut:
◦ TXIPEN JASOTZEA. Baina zer dira, txakurrak? Identifikatu egin behar direna?
◦ ANOA POSTUA (LIKIDO ZEIN SOLIDOA)
◦ MASAJEA: Okendo plazan (Gipuzkoako plazatik 100 metrora).
◦ EXTRA ANOA POSTUA: Okendo plazan (Gipuzkoako plazatik 100 metrora).

Lasterketan zehar fase desberdinak omen daude. Zuk pasatzen al dituzu, Manu?

09112014100040

Argazkia: Behobia-Donostia web gunea

1. KITZIKAPENA. Pentsatzen duzu: ze egun ederra! Zoragarria izango da, jende piloa etorri da. Hilabetetako entrenamenduak frutitua emango dute gaur. Hidratatuta nago, glukosa daukat eta buruz indartsu nago. Lortuko dut!
2. UKAZIOA: Ados, nire eohiko erritmotik pixka bat behera nago, baina ez du axola. Jarraitu korri egiten. Uste dut ez dudala baselinarik eman izatrretan. Ba, ez da arazorik egongo. Eta oraindik ez dut urik behar.Oh, aldapa bat! Dibertigarria izango da!
3. SHOCK FASEA. Oraindik ez naiz erdiraino iritsi. Buf, korrika betidanik nabilela ematen du. Zer arraio gertatzen da aldapa hauekin? Ibilbide guztia goruntz da ala? Uste nuen baino zailagoa izango dela uste dut.
4. ISOLAMENDUA. Non daude beste guztiak? Noranzko zuzenean ote noa? Aspaldi ez dudala hidratazio posturik ikusi… Zergatik ez dut lehen edan? Ni eta errepodearen artekoa izango dela suposatzen dut.
5. DESESPERAZIOA. Hil egingo naiz! Zergatik erabaki nuen hau egitea? Iztarrak gaizki ditut, eta hankeko azkazalak erori egin zaizkidala uste dut. Zer gehiago atera daiteke gaizki? Bikain! Korrikalariaren beherakoa! Beno, behintzat ez dut paretik jo oraindik.
6. PARETA. Jo dut pareta! Nire bizitzan ez naiz inoiz hain nekatuta egon. Hortzak ere nekatuta ditut. Uste dut bertan behera utzi beharko nukeela. Ez pasatu, nazkanteak!
7. BAIEZTAPENA. Ez, hau gainditu egin behar dut. Ez dut hilabeteetan entrenatu orain ezertan uzteko. Orain da azkenera iristeko unea. Ahal dut! Animo, helmuga han dago!
8. EUFORIA. Inoiz sentitu dudan gauzarik handiena da hau!!!!! (eta erori)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s