Aitziber Garmendia: “Umorea gizonezkoei gordetako esparru bat izan da beti”

IMG_2246

Argazkia: Maite Arbizu

Aitziber Garmendiak (1982. Zaldibia, Gipuzkoa) zuzenbidea ikasi zuen baina txikitatik jakin zuen aktore izan nahi zuela. Ordutik antzerkia, telebista eta zineman lan ugari egin du, horietako asko umorezkoak. Une honetan Zuek Hor! telebista saioan barre eginarazten digu asteartero, eta guk pozik elkarrizketatu dugu.

Noiz konturatu zinen barrea sortarazteko erraztasuna zenuela? Hamar bat urte izango nituen; eskolan nire lagun onenarekin antzezlan bat egin nuen eta jendea barrez lehertu zen. Eusebio eta Mari Puri ginen, aitona-amona bikote bat. Esan dezaket Mari Puriren azalean deskubritu nuela barrea eragiteko gai nintzela; asko zor diet Eusebio eta Mari Puriri!

Eta aktore izatea noiz erabaki zenuen? Uste dut ez nuela erabaki, halaxe gertatu zen. Tira, zuzenbidean lizentziatu nintzen, baina ordurako aspaldian aktore-lanetan ari nintzen. Karrera bukatu bezain pronto garbi neukan aktore bezala jarraitu nahi nuela. Bizitza bat eta bakarra da, eta askotan aktore izatearen amildegiak beldurra ematen badu ere, garbi daukat nire bizi-pozak hainbeste merezi duela.

Zer nolako garrantzia du barreak zuretzat? Barrerik egin gabeko eguna, alferrik galdutako eguna dela esaten dute; egia borobila dela uste dut!

Zer nahiago duzu: barre egin edo eginarazi? Zergatik? Aukera zaila! Normalean barre eginarazten dudanean neronek ere egiten dut beraz… edonola ere ondo!

Emakumeak umorerik ez daukagula esaten dutenei, zer esango zenieke? Borroka luzea da, konplikatua eta nekagarria, baina indarrean jarraituko dugu geure tokia defendatzen. Umorea gizonezkoei gordetako esparru bat izan da beti. Arrazoiak ez dira ordea hain azalekoak, uste baino sakonagoak dira. Gizartearen eraketa oker batetik dator, emakumeok beti txukun, edukazio oneko eta zintzo egon behar dugu, gizonezkoen txisteen zerbitzura. Nazkatu naiz patroi horietaz, nik ere gizonezko batek bezalaxe eragin dezaket barrea, ez nintzen jaio zuzena, formala eta perfektua izateko.

Nork edo zerk eginarazten dizu barre? Lankideekin eguneroko kafe garaian izaten dugun umore absurdo horrek. Inork ulertuko ez lituzkeen txiste txarren norgehiagoka ero bat izaten dugu, bat normalik ez!

Zerk galdu arazten dizu umorea? Umorea gizonezkoen kontua dela entzuteak.

Eta barregarri noiz geratu zara? Madrilgo casting batean, aspaldi. “¿Cómo te mueves?” galdetu zidaten, eta nik “¡con mucho salero!” erantzun; eta haiek jarraian “Me refiero si tienes coche, carnet y todo eso…” Sekula ez dut halako berorik sentitu masailetan! A ze lotsa…

Nor miresten duzu bere umoreagatik? Bere buruaz barre egiteko gai den edonor.

Umorezko zein pelikula/liburu/web gune/ telesail gomendatuko zeniguke? Bi telesail kuttun ditut, komedia paregabeak biak: Modern Family eta Big Bang Theory.

Zein kantak jartzen zaitu umore onez? Jack Johnsonen “Better togheder” abestiak.


Nori gustatuko litzaizuke elkarrizketa hau egitea? Berandu da baina, Lina Morgani, beti miretsi izan dut, oso aurrerakoia izan zen, gaur egun emakumea izanda komedian aritzea zaila bada, imajinatu garai haietan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s