Garagardoa, Euskal Harriaren ABDak eta barrearen dieta

Hona hemen azaroaren 12an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa

———-

GARAGARDOA

cervezaPasa den astean zientziaren asterako prestatu nuen albiste bat geratu zitzaigun zorretan. Duela gutxi Bilbon egindako kongresu kardiobaskularrean, ikerketa berezi bat aurkeztu zuten. Bartzelonako Hospital Clinic-ak egindako ikerketaren arabera garagardoa modu neurrizkoan hartuta bihotzarentzat ona da.

Ikerketa arrisku kardiobaskularra zuten 55 eta 80 urte bitarteko taldeari egin zitzaion. 28 egunetan garagardoa, alkoholik gabekoa eta polifenoladun destilatutako beste edari bat eman zitzaien, modu neurtuan eta otorduarekin batera. Ikusi zuten hobetu egiten zirela datuak. Eta ez zuela beraien pisuan ere aldaketarik eduki.
Manu, gelditu dena! notizia begien aurrean ikusten duzu, ezta? Bihotzarentzat ona eta gainera ez du gizentzen!

Kañeruak eta botellinak botikinetan sartu beharko dira, eta ospitaletan, sueroaren ordez, garagardo transfusioak jarri beharko dituzte!

Ikerketa honetan parte hartu duten pertsonak 55-80 urtekoak dira eta nor daukagu guk gertu adin tarte horretan? Goazen entzutera gure kolaboratzaileek, pepik eta Joxek zein iruzkin egiten dioten albiste honi:

 

EUSKAL HARRIAREN ABDak

Azaroaren 5ean estreinatu zuten Euskal Harriaren ABDak. Beldurra, barrea eta bandalokeria. Hiru osagai nagusi horien gainean eratutako film kolektiboa da Euskal Harriaren ABD-ak. Katihotsak kolektiboak bultzatuta. Puzzle bat. Argazki bat. Beldurra igarotzearekin batera, ondo pasatzeko produktu bat. «Frankenstein bat da, pieza desberdinez egina. Orekatua izatea genuen helburuetako bat, bai jatorriz eta bai generoz». 26 film laburrek osatzen dute lana, eta denetarikoak aurkitu daitezke: «Lan profesionalak daude, baita amateurrak ere, edota kamera bat esku artean aurrenekoz hartu duen jendearenak. Euskal bideogintzaren eta ganberrismo-aren argazki eder bat atera nahi genuen, eta lortu dugula uste dut».

  • IKAARRIZKO KRISIYA Alaitz Mañes, Kattalin Miner eta Lore Lujanbio. Sinopsia: urtea da eta Euskal Estatu Feministako kontseilua krisi gabinete batean bildu da. Alu batez erabaki dute ikaarrizko krisi baten aurrean daudela. Baina, zein da krisiaren jatorria?
  • XINTA DANTZA. Jorge Gil. Sinopsia: Bizitzak bira asko ematen ditu. Heriotzak ere bai.
  • TTARTTALO. Koldo Almandoz. Sinopsia: Ttarttalok garai berrietara moldatu behar izan du.
  • ULTRAFESTA. Mikel Alvarez eta Jon Artola. Sinopsia:Jendea zoratuta zebilen mendian korri egitearekin, pandemia bat zen. Lasterketak, maratoiak, ultratrailak… Glaziazioa etorri zen eta mendira joaten jarraitzen zuten nahiz eta bazterretan izozturik agertzen ziren. Zerbait egin behar zuten sarraski harrekin amaitzeko eta kirol berri bat asmatu zuten, Ultrafesta.
  • ZEA.. BINGO! Ane Urkiola. Sinopsia: Hotel Londreseko harrerako emakumearen pasioa Bingoa da. Bere helburua, ordea, ez da aberatsa izatea…

Bihar Euskal Herriko 7 probintzietan estreinatuko dute.

 

BARRE EGITEAK ARGALTZEN AL DU?

oldwoman_laughing_or_cryingKaletik noanean milaka eta milaka pertsonek gelditzen naute galdera hau egiteko: barre egiteak argaltzen al du? Eta ni, oso profesionala naizenez, ba xehetasun guztiak ematen dizkiet eta batzuetan kafe bat hartzera joaten gara. Lagun asko irabazi ditut baina infusioetarako ez dut egiten! Beno, ba zalantza horri erantzuteko ekarri dut gaur gaia hona. Vanderbilt University Medical Center -ek (Tennesse) egindako ikerketa baten arabera, egunero 10-15 minutu barre egiten badugu 10-40 kaloria erre ditzakegu. Zergatik? Barre egiterakoan gure gorputzak oxigeno gehiago behar izaten du eta horrek energia gehiago erretzea. Bai, bai, 10-40 kaloria. Konparazio baterako:

  • Tamaina ertaineko tomate batek 40 kaloria inguru ditu. Parean geratuko ginateke.
  • Platano batek eta txokolate ontza batek ere 90. Ordu erdi barre egin beharko genuke.

Alegia, egunero-egunero barre egingo bagenu denbora horretan, 2 kilo jeitsiko genituzke! Demagun 1.700-1.800 kaloria hartzen ditugula egunero bataz beste, horiek erretzeko ia 11 ordu egin beharko nuke barre! Ez litzateke bizitza txarra izango, ezta Manu? Beno, ondorioa hauxe: ez egin barre argaltzeko, egin barre osasungarria delako eta bizitza pozten digulako, kontxo!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s