#365ipuin, Olentzeroren bila eta APPoteo

Hona hemen azaroaren 19an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa (9:30 minututik aurrera)

———————-

#365ipuin

izenburua480-1Berbaro elkarteak bigarren urtez martxan jarri du ipuin laburren lehiaketa.Izan ere, nahikoa dira 140 karaktere (#365ipuin traola barne) eta ideia on bat eskaintzen ditugun hiru sarietako bat eskuratzeko. Hiru kategoria daude:

  1. 14-16 urte bitarteko durangaldeko ipuin labur onena (parte hartzeko bidea: email bidez / ipuin kopurua: mugarik gabea)
  2. 17 urtetik gorako durangaldeko ipuin labur onena (parte hartzeko bidea: email bidez / ipuin kopurua: mugarik gabea)
  1. Twitterreko ipuin labur onena (eremu geografiko eta adin guztietarako / ipuin kopurua: mugarik gabea)

Oinarriak berbaro.eus web gunean. Abenduaren 3ra arte idatzi daitezke mikroipuinak!

Iazko irabazlea Joxe Rojas izan zen, ipuin umoretsu honekin: “Esne mamitan bizi nahi zuen baina alergia zion laktosari”

Beraz, nire proposamena bertan parte hartzea, barre eginaraziko digun ipuin batekin. Adibidez, dagoeneko batzuk irakurri ditut:

  • Santa Ageda bezpera selfie makilak lurraren kontra kolpekatuz ospatzen zeudelarik, zer edo zer oker zebilenaren susmoa izan zuen. ‪#365ipuin
  • Banana eskuratu zuenean, tximua errotuladore zuri bat erostera joan zen. Izan ere, banana zuritu behar zuela esan zioten. ‪#365ipuin
  • Galtzerdiak bere buruaz beste egin zuen. Lehen solairuan zetzan, hilotz. Kideak ezin izan zuen jasan eta atzetik joan zitzaion ‪#365ipuin
  • Aitita mutuaren lagun itsu batek esan zion aititari elkar agurtzean: “ikusiko gara!” eta aititak pentsatu: “bai eingu berba” #365ipuin

 

OLENTZERO BAT BEHAR DUGU

Gabonak hurbiltzen ari dira. Merkatalguneen dekorazioak eta telebistako kolonia iragarkien inflazioak frogatzen dute hori. Eta gaur gabonekin guztiz lotutako lan-eskaintza berezi bat ekarri dut. Izan ere, lanpostu deialdi hau topatu dut: Olentzero bat behar dugu! Bai, ondo entzun duzue, Olentzero baten bila dabiltza, eta hona hemen lan deialdiaren xehetasunak:

Enpresaren izena: Keima

Lanlekua: Getxo

DESKRIBAPENA

Arloa: Elkarteak / Aisialdia

Eskaintzaren deskribapena:

Gabon sasoian Olentzero lez aritzeko pertsona bat behar dugu. Lan egunak: Abenduaren 18, 19, 21, 22, 23 eta 24. Lana merkatal gune estali batean izango da. Pertsona hautatuari lan kontratua egingo zaio eta soldata duina jasoko du.

BALDINTZAK

Oso gaztea ez izatea, Olentzeroren antza izatea (behintzat sabela), pertsona jatorra izatea, haurrekin ondo moldatzea eta Euskaraz mintzatzeko gaitasuna izatea.

Ba al dakizue nortzuk joan diren lanposturako elkarrizketa egitera? Asmatu duzue, Pepi eta Joxe! Entzun dezagun lan-elkarrizketa:

 

APPoteo

iy7fbxeiiocm3fa1fl9uPasa den astean konturatu ginen Euskal Herrian pintxo-poteak asteazkenean hasi eta ostirala bitarte egiten direla. Gai honek piztu zuen interesa ikusita eta gure zerbitzu izaerari jarraiki, gai honetan zehazki oso erabilgarria den sakeleko telefonorako aplikazio baten berry eman behar dizuet: APPoteo.

Horrela entzunda, ziur Pepi eta Joxek aplikazioaren izena entzunda ugalketarako bideratzen den zerri arraz ari garela pentsatuko dutela, baina ez, poteoa errazteko aplikazioa da.

Zenbat aldiz kontatu behar izan dituzu poteak behin eta berriz kuadrilla handitan zabiltzanean? bukatu da amets gaiztoa!

“Kuadrillarekin poteatzen zaudela paper eta boligrafo gabe bazabiltza erabili ezazu aplikazio hau!! Edari arruntenak bertan daude, eta laister zure edari gustokoenak sartu ahalgo dituzu”.

Lau taldetan sailkatuta daude edariak: txikiak, normalak, sobremesa eta konbinatuak. Horietako bakoitzean sartuz gero, dauden edarien artean interesekoa aukeratu besterik ez da egin behar. Hori gutxi balitz, beste aukera hau ere badago: nahi duzun edaria ez badago, edariaren izena edita dezakezu, hurrengoetarako ere baliagarri izan daitekeena.  Behin edariak aukeratuta, ‘editatu’ sakatu eta aplikazioak automatikoki egiten dizu zerrenda. Aplikazio sinple eta erabilgarria, euskaraz.

Android sistema-eragilerako dago prestatuta aplikazioa.

Benetan erabilgarria, ezta Ainhara? Nik hala ere, beste aplikazio bat ere faltan sumatzen dut; botea jartzeko garaian misteriotsuki desagertzen diren pertsonak harrapatzen dituena, hain zuzen ere: Skakeitor aplikazioa!

 

PIARRES XARRITOS ZORIONAK

xarriton2

Argazkia: eke.eus

94 urte betetzen ditu gaur Piarres Xarriton idazle, politikari, Euskaltzain osoa eta Euskal literatura, Teologia eta Filosofian adituak.

BERE LANAK:

  • 1943 Eskualdunak | Aintzina
  • 1990 J.M. Moulier “Oxobi” | Eusko Jaurlaritza
  • 1992 J. Mendiague-n bizia eta kantuak | Etor
  • 1999 Piarres Larzabal | Eusko Jaurlaritza
  • 2000 Eliza eta formazioa Hazparne aldean (XVIII-XX) | Arizmendi
  • 2003 De re publica edo politikaz

Horrela esanda, beharbada gizon serioa dela irudiko du, eta ziurrenik horrela da, baina gaur, bere urtebetetze egunean, Ahotsak egitasnotik hartutako bere pasarte bat ekarri dut, zeinetan bere aitonak kontatu zion pasarte irringarri bat kontatzen duen.

 http://www.ahotsak.eus/hazparne/pasarteak/haz-001-014/embed/widget

Zorionak!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s