Akuilari aplikazioa, euskarazko itzul-PENAK eta 4 térdiko finala

Entzun saioa

———————-

AKUILARI APLIKAZIOA
Aste honetan aurkeztu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak AKUILARI aplikazioa, euskara erabiltzeko eskubidea errespetatu ez denean edo euskara erabiltzeagatik kaltetua izan bagara, kexa momentuan jartzeko aplikazioa. Era berean, hizkuntza eskubideak bereziki ondo zaintzen dituzten entitateen jokabide eredugarria txalotu eta zoriondu ahal da. Beste herritarrek Behatokiari helarazi dizkien gertaerak ikusteko eta sare sozialetan partekatzeko aukera ere eskaintzen du Akuilarik.

Nik dagoeneko jeitsi dut aplikazioa eta kexa jartzeko moduko adibideak ekarri ditut hona, izan ere, azken egunetan hainbat kartelen irudiak ikusten ari gara sarean euskarazko itzulpen negargarri/barregarriekin.

12299258_10205451732352225_140922862479776480_nfaktoria 2IMG_964212247029_10206458712119390_5263821382976745884_n

Nik uste dut euskaldunok lehen mailako tratua merezi dugula, eta guk geuk izan behar dugula lehenik euskalhandundu egin behar garenak.

4 T’ERDIKO PILOTA FINALA
Estatu Batuarrek SuperBowla daukate, Frantsesek Roland Garros eta Tourra, Zelanda Berritarrek Errubgbia, mundu osoak ia Madrid-Barça futbol partida eta igande honetan euskaldunok… Urrutikoetxeak eta Martinez de Irujoren lau terdiko esku pilotako finala izango dugu Bizkaia frontoian, arratsaldeko 17:00etan.

Ados, beharbada berotu eta exajeratu egin dut, izan ere, hor daude estropadak ere, edo Reala-Athletic derbya, eta Euskal itzulia, eta herri kirolak, eta behobia-Donostia lasterketa, eta zergatik ez, pintxo-potea ere, oker ez banago, datozen Joko Olinpikoetan kirol ofiziala sartuko omen den zurrumurrua sortu baita.

Baina zer esango dizuet, kuttuna dut esku pilota. Etxean txikitatik ikusi izan dut gurasoekin eta ikaragarri disfrutatzen dut aita eta amarekin ikusten. Izan ere, hauek ere emozionatu eta pantailari hitz egiten hasten dira, animatzeko edo pilotariei azanayua deitzeko, bietako bat. Bikain pasatzen dut, pantaila eta etxekoei begira.

Zerbait kentzkeotan, arnasa hartzeko tarteak egiten dituzten une horietan ura ematen dien edari koladunaren postua kenduko nuke. Eta horren truke, bertakoa den zerbait jarri: txakolin postua, sagardoarena, Urederreko urjauziko pitxarra, ardo gorri naparra, arabar-errioxako ardo beltza,… aukera asko dago.

Eta mesedez, kantxan neska bakarra egoten da eta ura banatzen duena izan behar?

Eskerrak albiste onak ere baditugula alde horretatik, izan ere, pasa den astean Euskal Herriko Emakume Pilotarien I. topaketa jokatu da Larrabetzun, Txokoan emakume pelotarien elkarteak antolatuta. Nafarroan ere iaz sortu da Aldatze taldea. Ea ba laster ETBn ere emakumezkoen partidak ikusten hasten garen! Las pelotaris film-dokumentala ere estreinatu da ZINEBIn, beraz, hori ere ikusteko interesgarria. Bai, asmatu duzue, esku pilotari frustratua naiz.

Entzun dezagun Pepi eta Joxe pilota adituek zer dioten finalari buruz:


ESKERRIK ASKO, OSKORRI!
45 urte eta gero, Oskorrik agur esan digu. Eskerrik asko guztiagatik!
Gora ta gora beti!

Portadako argazkia: ASPE pelota http://ow.ly/V8cNT

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s