Euskararen eguna eta Durangoko azoka

Entzun saioa (4.30 minututik aurrera)

——————-
EUSKARAREN MAILEGUAK
euskara hashtagEuskararen eguna da gaur, eta gurea hizkuntza eskuzabala dela frogatu nahi dut. Eta horregatik, euskarak beste hizkuntzei emandako hitzak ekarri ditut hona.

Espainiako Erret Akademiak onartutako batzuk aukeratu ditut:

  • aizcolari
  • angula
  • calimocho
  • carramarro
  • cococha
  • chacolí
  • changurro
  • chistera
  • chistorra
  • cuscurro, currusco
  • pacharán
  • pelotari
  • pilpil

Frantsesek hartu dituztenak:

  • chistera
  • jaï alaï
  • jokari
  • joko garbi
  • pelotari
  • pintxo
  • talo
  • xare
  • zikiro

Ondorioa? jateko eta jolasteko hitzak zabaldu ditugula. Alegia, euskarak gozatzeko hitzak maileguan eman ditu.

Gaur, hainbat hitz, lelo eta kanpaina entzun eta ikusiko ditugu euskararen alde. pepi eta Joxek ere beraien ekarpena egin nahi izan dute: Pepi eta Joxe remix: euskararen eguna

 

 

DURANGOKO AZOKARAKO GOMENDIOAK
Bihar irekiko ditu ateak Durangoko azokak, 50. urtez. Milaka eta milaka petsona joango gara bertara eta ahalik eta etekin gehiago ateratzeko hainbat gomendio ekarri dizkizuet.

  1. Aterkia, botak eta kipula-janzkera, arropa geruzak erraz kendu eta atzera soinean janzteko, kalean hotz eta guneetan bero egingo duelako.
  2. Egin gutxienik bi bira azokari. Lehenean joan apuntatzen interesatzen zaizkizun guztiak. Bigarrenean, daukazun aurrekontuarekin gurutzatu zerrenda, eta lehentasunak jarri. NIretzat de Rerum Natura.
  3. durangoEz hartu postu guztietako diptiko guztiak. Azokara goazenean Diogenesen sindromea, jota gaudela dirudi: dena hartu eta gero etxera iristean ia paper guztiek paperontzian bukatzen dute.
  4. Durangon lagun eta ezagun askorekin topatzen gara. Mesedez, abegikorra izan eta ez sortu kaleetan tapoirik. Batzuetan lagun-koadrila baino Donostiko Orfeoia bildu dela ematen du eta ez dago modurik aurrera egiteko!
  5. Oparitarako edo zeure buruari dedikatzeko lortu nahiko zenukeen autografoa. Liburua erosita eduki! Bigarren, boligrafoa badaezpada ere. Binaka joaten bazarete, batek atentzioa deitu eta besteak sinadura jaso. Ukalondokorik ez eman, mesdez. Kulturaren tenplua da Durango eta gaizki geratuko litzateke. Pazientzia. Sinatzen dizunean ere kontuz selfiekin, gehiegi emozionatu gabe.
  6. Sinadura bilketaren ahalegin ikaragarriaren ondotik lasaitasun pixka bat nahi duzuela? Lasai, ez duzu azokatik atera behar. ARTEKALE kale egokia da. Nola esango dugu… bertan dauden postuak ez dira egoten hain beteta. Portzierto, ni bertan egongo naiz astelehenean!
  7. Gozatu Durangoz azokatik kanpo ere. Centro Palentinoko pintxoak eta ardoa, Bestela Goienkalen aurkituko duzue martxa!

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s