Katarroa, hauteskundeak eta Aitziber Garmendiaren barre-testa

Entzun saioa (lehen ordu erdia)

————————-

KATARROARI BURUZ EZ DAKIZKIZUNAK
imagesUne honetan entzule bat baino gehiago mukizapia eskuan duela egongo da, begiak gorrituta eta sudurretik zintzilikarioak dituela. Katarro garaia da, jaun andreak, eta berari buruzko hainbat kontu ekarri ditut gaur hona.

  • Hotzeria, marranta, mafrundia edo burutik beherakoa gizakion arteko gaixotasun ohikoena da mundu guztian.
  • Udazken-neguan gehiago gaixotzen gara, hotzagatik baino etxean eta toki itxietan denbora gehiago pasatzen dugulako.
  • Bataz beste kalkulatzen da gizakiok urtean 2 eta 5 katarro izaten ditugula. Hau da, 75 urterekin 200 pasako ditugu, eta bi eta hiru urte eztulka eta atxiska arituko gara.
  • Birusak 24 ordu biziraun dezake edozein gainazaletan, tabernetako pintxoak bezala.
  • Doministikua marrantaren sintoma ohikoenetako bat da. 150 km/orduko abiadura hartu dezake eta bi-hiru metro egin ditzake! Eta ezinezkoa da begiak irekita doministiku egitea.
  • Hankak hotzak badituzu, katarroa izateko aukerak hirugatik biderkatzen dira. Horregatik, hau da, ez gaixotzeko gutako askok bikoteraen bizkarrean jartzen ditugu hankak.

Pepi eta Joxek aste osoa daramate gaixorik. Ez genekien gaur gurekin egoteko modutan izango ziren, baina bai, eta gainera, entzuleentzat galdera bat dute. Entzun ditzagun gure kolaboratzaile bereziak!

 

HAUTESKUNDEAK
Katarroaren antzeko beste birusa: hauteskundeak. Hauteskunde garaia da, jaun andreok.
Alde batetik, igandean Frantziako eskualdeetako hauteskundeen bigarren itzulia egingo dute, Iparraldean bozkatu egin beharko dute, alegia. Eta bestetik, abenduaren 20an Espainiako kongresurako hauteskundeak egingo dira ere. Eta gaur da gutunez bozkatzeko azken eguna, jakin dezazuen.

Baina zer dela eta ekarri dut gai hau hona? Galdera hau egiteko: zer da hauteskundeetatik gutxien gustatzen zaiguna? Postontzia alderdi desberdinetako paperez beteta edukitzea? Telebistako debateak?

Ez! Hauteskunde egunean mahaiko presidentea edo bokala izatea.

voto-ii

Argazkia: Indalezio Ojanguren http://ow.ly/VKWWa

Dagoeneko batzuk deituak izan zarete, eta beharbada pentsatzen ari zarete nola izkin egin lan horri. Zerbitzu publiko modura nik ekarri dizkizuet zeintzuk diren horretaz libratzeko aitzakia bakarrak.

Esan behar dut bilaketa kutxan gazteleraz “como librarse de la mesa electoral” jarri eta 81,300 sarrera ateratzen zaizkit. Aldiz, frantsesez bilatzen hasten zara eta ia ez da ezer agertzen! “Dispenser, eviter se dispenser assesseur ou président du bureau de vote” eta ezer ez!

Hegoaldeari dagokionez hauek dira mahaira ez joateko arrazoiak:
1. 65 eta 70 urte badituzue, lasai. Ez dakidana da 70etik aurrera. Oraingoz Pepi eta Joxeri ez diete deitu.
2. Deklaratutako minusbaliotasun egoera edukitzea.
3. Ezintasun iraunkorreko pentsiodun eta baliogabetasun handiko egoera edukitzea.
4. lanerako aldi baterako ezintasuna egoera edukitzea. Beti ere bajako agiria dagoenean.
5. 6 hilabete baino gehiagoko haurdunaldi egoeran egotea. Mediku agiria baldin badago.
6. Kartzelan edo ospitale psikiatrikoetan baldin bagaude.

 

AITZIBER GARMENDIAREn BARRE-TESTA
Manu, gaur tarte berri batekin etorri naiz. Saiatuko naiz hilean behin gonbidatu ezagun bat ekartzen, eta hari Barretartiako barre-testa egiten. Zer iruditzen zaizu? Eta lehen elkarrizketa etxe honetako emakume zoragarri bati egingo diogu egun berezian, izan ere, gaur delako bere urtebetetzea: Zorionak Aitziber Garmendia!

IMG_2246Aitziber Garmendiak (1982. Zaldibia, Gipuzkoa) zuzenbidea ikasi zuen baina txikitatik jakin zuen aktore izan nahi zuela. Ordutik antzerkia, telebista eta zineman lan ugari egin du, horietako asko umorezkoak. Une honetan Zuek Hor! telebista saioan barre eginarazten digu asteartero. Hona hemen testa:

  • Noiz konturatu zinen barrea sortarazteko erraztasuna zenuela?
  • Eta aktore izatea noiz erabaki zenuen?
  • Zer nolako garrantzia du barreak zuretzat?
  • Zer nahiago duzu: barre egin edo eginarazi? Zergatik?
  • Emakumeak umorerik ez daukagula esaten dutenei, zer esango zenieke?
  • Nork edo zerk eginarazten dizu barre?
  • Eta barregarri noiz geratu zara?
  • Nor miresten duzu bere umoreagatik?
  • Umorezko zein pelikula/liburu/web gune/ telesail gomendatuko zeniguke?
  • Zein kantak jartzen zaitu umore onez?
  • Nori gustatuko litzaizuke elkarrizketa hau egitea?
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s