San Tomas, euskal izendegia eta gabonetako enpresa bazkari/afariak

Hona hemen abenduaren 17an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (11. minututik aurrera)

————————–

SAN TOMAS FERIA
Astelehenean San Tomas ospatuko da Euskal Herriko hainbat tokitan. Arrasaten, Azpeitian, Bilbon, Donostian ez da giro izango!
Gai batzuk aipatu nahiko nituzke egun hau dela eta:

1. Baserritar jantzia. Gaur egun moda munduan fusioa deitzen zaion hori bizitzen ari gara baserritar erroparekin:

  • Abarken ordez mendiko botak, bestelako botinak, zapatak ikusten ditugu. Niretzat konbinbazio onena korrika egiteko zapatilla fosforitoak izaten dira.
  • Alkandora edo atorra jantzi beharrean, goretexak asko eramaten dira. Uda partean, tiratudan kamisetak.
  • Buruko zapia ehuneko gutxi batek jartzen du, izatekotan, purista batzuk: betiko zapiaren aldeko kofradiakoak. Baina ez mukizapiarenak ,e? Egia esan, zapia ondo jartzeak badu bere trukoa. Horregatik nik interneteko tutoriala erabiltzen dut, eta horrela ere gehiago ematen dut pirata.
  • Mutilek atorra ere gero eta gutxiago eta lepoan zapia jartzen dute, bakero batzurekin. Nik uste dut look honek ondo konbinatzen duela txapela eta lehen aipatutako korrika egiteko zapatillekin. Portzentaia txiki batek egiten du mahoiaren alde. Betiko zapiaren aldeko kofradiarekin batera ibiltzen dira hauek.

2. Modako gauzekin jarraituz, fusio gastronomikoaz ere hitz egin nahi dugu. Izan ere, San Tomasen talogehien salduko den taloa txistorrarena izango dela aurreikusi dezakegu, eta gazta eta txokolatezkoaz gain, berrikuntza gutxi ikusten dut esparru honetan. Dei egiten diot Basque Culinary centerreko arduradunei iniziatiba hartu dezan eta proposamen berriak egin ditzan gai garrantzitsu honekiko:

  • Ikutu mexikarra, taloa eta burritoaren arteko hibrido bat, adibidez. BURRITALO, nik uste dut funtzionatuko lukeela. Babarrun garaia da gainera.
  • Edo ikutu asiarra, udaberriko rollitoarekin gurutzatu eta urtarez gaindiko jakia zaporetsua sortu.
  • Eta zergatik ez, nitrogeno likidoaz albardatutako taloa! Ktas-Kras jatekoa.

 

3. Txerrien izenak. Izen bereziak jartzen dizkiete Donostiako San Tomaseko protagonistei.

2014 Maikrux
2013 Jaxinta
2012 Tomaxi
2011 Felixi
2010 Filemona

Donostiako Festa Saila jartzen ditu izen hauek. Bozkaz egingo al dituzte? Gustura joango nintzateke bilera horretara 🙂

engraxi

Engraxi

Aurten ere, azken urteetan bezala, Leitzako Arro baserriko (Nafarroa) Kristina Saralegik hazi du Donostiako San Tomas egunean, Konstituzio plazan ikusgai izango den txerria. ‘Engraxi‘ izena jarri dio Donostia Festak sailak. Saralegik txerri handia nahi zuen aurten, eta lortu du. 2,85 metro luze da. Artoa eta haritz ezkurra jaten du.

Horrela esanda bikotea bilatzeko web gune baterako testua dirudi, ezta?

Guk baserrian txerriak hazi izan ditugu eta haietako baten izena zein zen esan behar dizuet: SOTOMAYOR. Izan ere, txerritokitik salto eginez ateratzen zen! Azkenean bi metro t’erdira jarri behar izan genion ohola, gainetik ez pasatzeko! hantxe egoten zen kortatik kanpo, urrezko dominaren zain!

 

EUSKAL IZENDEGIA
funnysatanJarraitu dezagun izenekin. Gabon garaian Jesusen jaiotza ospatzen da, baina deabru kontuekin nator oraingoaz. Izan ere, Lucifer izena jarri diote Argentinan haurtxo bati. Hautsak harrotu ditu gai honek bertan, deabruaren izena jartzeagatik, baina erregistroan ez diote arazorik jarri, latinez argiaren eramaile esan nahi baitu.

Euskaltzaindiaren izendegian ere Luzifer izena agertzen da, gizonezkoentzat. Beraz, aukera izatez, badago!

Euskal izendegia ederra da. Naturarekin eta toponimian oinarritutako izenak ederrak dira benetan. Eta gehien gustatzen zaidana, euskal izen asko neska edo mutilentzat berdin-berdin balio dutela. gai honekin lotutako jolasa egingo dugu? Euskaltzaindiaren izendegiaren arabera, neska edo mutilen izena den asmatu behar duzue. Deitu telefonoz!

Aberria Neska  ADAME (Adan) Mutila
Aginarte N AKIZE (Dax herri izena) M
AIAGO N DURRUMA M
ANOTZ N GAUARGI M
ATROPOS N GENDULE M
BAÑANO N IRATZEDER M
HAHAN N IRRINTZI M
JAKOBA N JAKOBE M
OKON N KIRRU M
TXERRAN N MADARI M
ORGI M
SAROI M

 

GABONETAKO ENPRESA BAZKARI/AFARIAK
Aste honetan laneko bazkariak eta afariak egin ohi dira. BIhar bertan nik, adibidez. Hainbat adituren ikerketak aztertu ditut eta zer egin eta batez ere zer ez egin esango dizuet, zuen prestigioa eta lanpostua galdu ez dezazuen:

1. Alkohola.
Lehen aholkua eta garrantzitsuena, bere gain baitaude ia egingo ditugun gauza oker guztiak. Aholkuen alfa eta omega da hau. Tamainan edan, eta ez pasa. Kontuan izan laneko atordua dela, ez herriko jaiak!

Cena-de-empresa_copas-de-más2. Nola jantzi
Zer esango dizuet ba, onena erdiko bidea dela. Hau da, ez jantzi Tolosako ihauterietara joateko bezala, ez eta nobleziako ezkontza batetarako, baina ezta pijama batekin ere. Gorbatak eta ahozapiak buruan jartzea debekatuta! Eta ezergatik ez azaldu hurrengo egunean arropa berdinarekin.

3. Ordutegia
Ez izan azkena etortzen. Zuri itxaroten dizuten bitartean gaizkiesaka arituko dira, ia ziur (nik egingo nuke). Eta ez izan lehena joaten (gatz gabekotzat hartuko zaituztelako), baina ezta azkena ere!

4. Ligatu.
Batzurentzat badirudi bazkari/afari hauek pipiak egurrera bezala erakartzen dituela bere linkrunketa gaitasunak adierazteko. Ia gehienetan gaizki ateratzen da. Hurrengo hilabeteetako txutxumutuetako protagonista izan nahi ez baduzu, kontuz honekin. Arazoak egon daitezke, eta kontuan izan gero egunero ikusi beharko duzula lanean. Ez erakutsi gordeta duzun tatuajea eta ez hitz egin zure praktika sexual gogoenez edota fantasietaz.

5. Nagusiarekin
Beti kontuan izan nagusia dela. Beti. Nahiz eta oso jatorra izan. Ez eman txaparik. Zalantzarik gabe, ez da unea soldata igoera eskatzeko. Gero eta gehiago edan, orduan eta nagusiengandik urrunago egon. Beraien lana da nagusi izatea, bazkaritan ere.

croquetas-alimento-ideal-para-ninos6. Mahaian
Ez jan txerri bat bezala. Alkoholarekin bezala, neurrian. Kroketak ateratzen dituztenean, zure buruari eutsi eta bat bakarrik hartu. Mesedez, ez hitz egin ahoa beteta duzula! Ez kexatu denbora guztiak janariagatik, edariagatik…

7. Futbola, politika eta erlijio gaiak ez.
Hiru gai hauek esaten da arazo handienak ekartzen dituztela. Espainiako kongresurako hauteskundeak igandean izanik, arraiskua biderkatu egiten da, kontuz! Euskaldunen kasuan arau hau jarraitzea nahikoa zaila da, berezko softwarean datorkigulako denetaz gutxienez bi fakzio egotea. Beraz, hitz egin ezazue eguraldiaz!

8. Txutxumutxuak
Odol-pikoak (almonarrak) triku batekin sendatzea baino arriskutsuagoak dira. Alkohola tartean, gehiago! Txuxtumutxuen gurpila zure aurka etorri daiteke segituan, eta beraz, hala baduzu, eguraldiaz hitz egin.

9. Ez abestu
Euskaldunok kantarako joera handia daukagu, baina Xiberuko abesbatzako kide izanagatik, mesedez, ez abestu zuk bakarrik! Taldean bada, orduan bai.

Última_cena_científicos10. Argazkiak
Ez atera argazki guztietan! Utzi besteentzako ere tokia, neska/motel! Denak gorrotatuko zaituzte bestela. Eta ahal bada, edalontzia beteta agertu batean edo bestean.

11. Sare sozialak
Aurrekoarekin lotuta, Kontuz argitaratzen dituzun argazkiekin. Nagusiarekin argazkia eta akerraren adarrak jartzen, edo kontabilitatekoarekin mukia jaten… Oso dibertigarria zirudiena oso dibertigarria izan daiteke… baina besteentzat.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s