Gabonak, Pepi&Joxe eta Goenkaleren amaiera

Hona hemen abenduaren 17an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (10. minututik aurrera)

————————–
GABON KANTAK
Din Dan Don, Din Dan Don, Egu berri Tropikal on, Manu! Bihar eguberri eguna eta gaur bezpera da eta tarte berezia egitea pentsatu dut. Lehenik eta behin, garai hauetan hainbat zorion agur entzuten ditugu, eta guk ere gurea ekarri dugu, Pepi eta Joxeren eskutik. Entzun dezagun:

 

Eta orain, Gabon kantekin jarraituko dugu! Gaur jende asko aterako da gabon kantak abestera, eta letretan jarri nahi izan dut arreta. Abestu dezagun, Manu!

Norbaitek azaldu diezagukegu zer esan nahi duen:

Alaken, alaken,
ala pikula tun paire,
errespunde la pikula tunpa
Jesus Maria Jainkoa zen. (bis)

Letra hau idatzi zuenak Mirra erre zuen, bestela ez da ulertzen 😉

Baina nori otutzen zaio jaioberri bati txamarra bat jartzea? Mantatxo bat edo pijama bat bai, baina txamarra?! Ez du umerik eduki ondoan hau idatzi duenak!

Aizue, sartzen al da norbait Olentzeroren erroparekin? Ba utzi bakean ere Mari Domingi nahi duen bezala janzten, falta zena!

Elurra teilatuan aurten?!! Eguzki-plakak teilatuan hobe genituzke, eta horiek ere ez dizkigute uzten jartzen! Hau marka!


Olentzero begi gorri
nondik hartu dek arrain hori…

Denok dakizue hori metafora bat dela, ezta? Eta Olentzerok harrapatu duena legatza dela, baina ez arraina!

 

GABONAK
Gabonetako oporrak familiarekin jateko garaia da, aitortu dezagun. Jan eta edan egiten dugu batez ere gabonetan. Beno, eta dirua gastatu ere bai. Gaur gabon gaua ospatuko dugunez, gaurko zein eguberri guztietarako gomendioak edo gaiak landu nahi ditut zuekin.

Dekorazioa. Apaintzen al duzue etxea gabonetan? Eta hala bada, noiz apaintzen duzue? Durangoko Azokako zubian? Edo merkatal guneetan turroia ateratzen dutenean? Irailean alegia? Martxa honetan, gabonetako espiritua hainbeste aurreratzen badugu, onena urte guztian zehar kendu gabe uztea izango da.

vidad-con-el-nacimiento-2Naximentua/zuhaitza. Apaintzen duzuen taldekoen artean: jaiotza eta zuhaitza edo biak? Edo bakarra? Adibidez, Pepik eta Joxek biak jartzen dituzte. Baina naximentu berezia izaten da, izan ere, Jesusekin eta erregeen ondoan golfean jolasten duen krokodiloa eta arkatzei punta ateratzeko balio duen hipopotamoa ere jartzen baitugu. Beharbada Mesohipopotamia aldean bizi zirelako? Ez dakit. Horrelakoak dira, aurretik beti.

Gure etxean berriz, zuhaitza da protagonista. Batez ere beste ezer ez dugulako jartzen. Plastikozkoa da eta zutik egoteko hanka bat falta du, baina kariño handia diogu eta ez dugu pentsatzen besterik erostea. Perstona onak gara eta den bezala maite dugu. Eta hemen misterio handienetako bat, eta ez amabirjinarena: nora joaten dira galtzen diren apaintzeko bolak? Guri urtean gutxienez pare bat desagertzen zaizkigu. Beharbada merkatal guneetara joaten dira Mecara bezala? Bolen emigrazioaren gurpil zoroarekin bukatzeko guk komuneko paperaren kartoia erabiltzen dugu: haurrei margotzeko esan eta horiek jartzen ditugu. Oso eskerronekoak izaten dira eta hauek ez dira mugitzen!

Otorduak. Mahaira iritsi aurretik badago buruhauste handi bat: noiz joango gara zure gurasoen etxera eta noiz nirera? Galdera honek bikote amaiera asko ikusi ditu, izan ere, nahiz eta zure familiarekin harreman esturik ez izan, zurea defendatzeko behar prehistorikoa piztu arazten baitu. Azkenean, eta harremanak aurrera egiten badu, hiru pestañako excell koloretsua sortuko duzue otordu guztiak finkatzeko.

langostinos-con-logoEta zer prestatu gabonetan? Nik uste dut badaudela euskaldunon mahaietan falta ezin diren jaki batzuk. Entremesetan: urdaiazpikoa, langostinoak eta kroketak. Hori bai hirutasun santua! Hortik aurrera, arkumea, bisigua, karakolak, arrai-zopa,… Indartsu hasten gara zizka-mizkekin, arraiarekin fuerte jarraitzen dugu; haragiarekin gutxi batzuk eusten diote baina o, mirakulua! Postrerako Lazaro bezala berpiztu eta turroia, mazapanak eta intxaur-saltsa ederki jaten ditugu. Hasiko dugu dieta urtarrilean, zer demonio! Hori bai, beti geratzen da bandeja edo erretilu bat sobratu diren postreekin, gutxienez San Sebastianak arte!

Opariak. Bada gero eta indar handiagoa hartzen ari den tradizioa gure artean, jaun andreok: lagun ezkutua! Baina ze pertsona bihozgabeak asmatu zuen tortura hau? Nahikoa lan ez gabonetako dekorazioa eta otorduekin eta gainera zure koinatuari ilusioa egingo dion detaillea pentsatu behar? 20 eurogatik gainera? Ezinezkoa!
Zozketa. Zuek nola egiten duzue? Klinexetan idatzitako paper zatitxoak botatzen dituzue aitonaren txapelan eta familiako umetxo batek atera? Notarioa ekartzen duzue inolako tranparik egon ez dadin? Ba jakin ezazue Interneten badaudela web guneak zozketak egiteko. Baina lasai, batekin edo bestearekin, etsipen aurpegia jarriko zaizue eta koinatuaren izena egokitzen zaizuenean.
regalo-en-navidadSekretua. Beste gauza bat. Norbaitek gordetzen al du lagun ezkutuaren sekretua? Zozketa egin eta hurrengo egunerako izugarrizko mugimendu susmagarriak nabarmentzen hasten dira familian. Pasillo izkineko zurrumurruak, komun inguruko xuxurlak… Gainera, familia guztietan dago detektibe lanak egiten dituen hori. Azkenean, denok jakitun.
Aurrekontua. Beti eztabaida egoten da aurrekontua zehazteko unean. Batzuk 10 euro eta besteek 50 esaen dute, familia barneko klase-sozialen arteko borrokak piztuz. Baina oparia jasotzerakoan ia inork ez duela errespetatu konturatzen zara, batzuk opariaren barne sartu dutelako biltzeko papera, eta beste batzuk argi eta garbi pasatu direlako.
Oparia jasotzeko eguna. Garrantzitsua da zure aurpegikera kontrolatzea. Familia batzuetan Oscarrak eman beharko lituzkete, izan ere, nork ez du aurpegi ona jarri opari kaxkar baten aurrean? Egia da gero eta konfidantza gehiago izan orduan eta diximulu gutxiago izaten dugula. Esan dezagun egia: Oso gutxitan gustatzen zaigu lagun ezkutuak oparitzen diguna.

Gozatu ditzagun gabonak!

 

GOENKALE AMAITU DA!
Euskaldunak: Goenkale bukatu egingo da.

Denak omen du bere amaiera. Baita Goenkalek ere. Amaitu. Goenkale. Ez gara bi hitz horiek esaldi bakarrean entzutera berehalakoan ohituko. Baina bai, ETB-1eko telesail beteranoak agur esango du betiko, abenduaren 21ean pantaila txikian eskainiko den azken atalarekin.

goenkale-1994-posado_gallery_a1994. urteko udazkenean hasi zen. Artean Kazetaritza ikasten nenbilen Leioan eta Astrabuduako pisuan, sukaldeko telebista txiki-txiki batean (tenderetearen gainean jartzen genuena) ikusi genuen lehen denboraldi hura. Nola ahaztu Maria Luisa, JoxeMari eta Martin, Leonor, Txapas…

Hainbat bitxikeri utzi ditu:
• EITB Miramonen egunero barneko eszenak grabatzen ziren, eta kanpoaldeko sekuentziak, Gipuzkoako Orio eta Tolosan udalerrietan. Horrez gain, telesailean Euskal kostaldeko beste hainbat herritako irudiak ere tartekatzen ziren, hala nola Bermeo, Getaria, Lekeitio, Mutriku, Donostia, Bilbo…
• Duela urte batzuk Harakin Elkarteak, adulteratutako haragiaren inguruko trama bat kentzeko eskatu zuen. Auzia Parlamentura ere iritsi zen ia.
• Beste batean, Goenkalen ume bat bahitu zuten batean, ETB-n dei zaparrada jaso zen umea Gernikan ikusi zutela esanez (umea Gernikakoa zen berez). Gainera Ertzaintzaren inkonpetentziaz kexatzen ziren, telesailean emandako “pista faltsuak” jarraitzen zituelako.
• Maria Luisaren papera egiten zuen Kontxu Odriozola aktoreari errieta egiten zion jendeak kalean bere gaiztakeriengatik. Behin gizon baten eskutitz bat jaso zuen, hainbat pertsonaiak gezurra esaten ari zitzaizkiola ohartaraziz. Gizon hark kartazalean zera jarri zuen: Maria Luisa Galardi. Boga-Boga taberna. Arralde. Gipuzkoa. Posta zerbitzuko langile bizkor eta telesailaren jarraitzaile batek karta ikusi eta EITBko helbidea gehitu zion. Horrela heldu zen eskutitza Maria Luisaren eskuetara.
• Goenkalen, kameo modura, hainbat eta hainbat pertsona ezagun agertu dira. Euskal Herriko, kirol, kultur eta gizarte arloko ordezkariak, Juan Mari Arzak, Martin Berasategi, Pedro Subijana eta Hilario Arbelaiz sukaldari ezagunak besteak beste.
• ETBko hainbat aurkezle ezagun ere agertu dira: Andoni Aizpuru, Klaudio Landa, Yolanda Alzola, Ilaski Serrano, Julio Ibarra eta Josu Loroño. Gari eta Mikel Urdangarin kantari ospetsuak, Pako Aristi idazlea, Mikel Goñi pilotaria, Bittor Alkiza futbolaria, Izortz Zabala arraunlaria, Sebastian Lizaso bertsolaria, Iñigo Lamarka Arartekoa, Ramon Labaien Donostiako alkate ohia, Emakundeko zuzendari ohi Txaro Arteaga, EHUko errektore izana Pello Salaburu, eta Jean Haritxelhar euskaltzainburu ohia.
• Dudarik gabe, oiartzun gehien izan duen kameoa, 2004. urtean izan zen. Hain zuzen ere Athletic eta Realeko lehendakari izandako Fernando Lamikiz eta Jose Luis Astiazaran agertu ziren Goenkalen. Agerpen haren berri estatu osoko prentsan zabaldu zen, bai eta Estatuko albistegietan ere.

Pepik eta Joxek badute esatekorik Goenkaler dela eta:

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s