Urte zahar gaueko ohiturak eta oparirik txarrenak

Hona hemen abenduaren 31an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (15. minututik aurrera)

————————–

URTE ZAHAR GAUEKO OHITURAK
Urte zaharrari agur esan eta berriari ongi etorria emateko hainbat ohitura dago munduan.

Reloj-marcando-las-12ESPAINIA eta Euskal Herriko Hegoaldean gaueko 12 kanpaikadekin batera mahatsa jaten dugu, zorte ona eman diezagun. Batzuk kanpaikada bakoitzeko jan eta desio bat eskatzen dute. 1909. Urtean mahats uzta soberakina egon zen eta azken egunean jateko baliatu zuten. Baina benetako galdera da: nola jan mahatsak kanpaikada bakoitzarekin? Hona hemen gomendio batzuk itota ez hiltzeko:

  1. Mahats ale ertain-txikiak erosi. Horrela ahoan sartuko zaizkizu eta azkarrago jango dituzu. Oso funtsezko gauza dirudi, baina ikusi ditut mahatsak baino meloiak ziruditenak.
  2. Prest jarri platerean edo edsalontzietan 12 mahatsak. Ez egin gu bezala, ahaztu eta kanpaikadak hastear daudenean frigorifikora korrika eroak bezala joaten garela.
  3. Mahatsak eta kanpaikadak irauten duten bitartean, kontzetratu. Ez hasi hizketan koinatarekin eta ez mugitu tokitik.

FRANTZIA eta Ipar Euskal Herrian. Urte berria lagun artean batez ere eta txanpaina eta ardoarekin topa eginez ospatzen dute.

timesAEBtan oso “erromantikoak” dira: tradizio/garrantzia handia du gauerdiko musuak. Beraien ustez, musu hori ematen ez badute, urte osoan bakarrik egongo omen dira. Mihuraren azpian baldin badaude ere musu ematea da tradizioa. Orain ulertzen duzue pelikuletan ikusi dugun hori zein garrantzistua den, ezta? Zergatik mihura? Neguan kolore berdea mantentzen duelako eta hori seinale magikotzat edo berezitzat hartzen zelako.

ITALIA. Urte zaharreko afarian dilistak ezin dute hutsik egin, aberastadun eta diruaren sinboloa baita. Gero eta gehiago jan, orduan eta aberatsago. Erromatarren garaitik datorren usadioa da, urte hasieran lentejak oparitzen baizizkioten elkarri, urrezko txanponak bihurtzeko asmoz.

DANIMARKA. Afariko platerak puskatu egiten dituzte danimarkarrek. Garai batean familia eta lagunen etxe atarietan apurtzen ziren, beraien estimuaren seinale. 12etan puntuan aulki gainetik salto egiten dute. Zorte ona ekartzen omen du.

FILIPINAK. Ttanttoz betetako tela erabiltzen dute, txanponen antzekoak direlako. Jantzita joango dira eta poltsikoan txanpoan batzuk sartuko ditugu, 12ak ematean soinua ateraz.

ERRESUMA BATUA. Puntualitatea oso garrantzitsua da hemen. Ohitura «first footing»: 12 kanpaikadak eman eta nor den lehenago familia eta lagunen etxeetara joaten, opari batekin (dirua, ogia edo ikatza). Lehena iristen denak urte osorako zorte ona izango du.

385412250_a93bb2b3bd_bJAPONIA. Kanpaikadekin agur esaten diote hauek ere, «joya no kane» izenekoa. 108 kanpaikada arte jo dezakete tenplo budistek. Kanpaikada bakoitzaren bidez buruan gizakiok ditugun 108 bekatuak desagertu egiten dira: inbidia, haserrea, edo desioa. Janari dagokionez, fideo luzeak jaten dira, familiaren aberastasuna fideoak bezainbat hazi daiten, toshikoshi-soba izena dute.

MEXIKO, PERU eta VENEZUELAn, adibidez, trapu zaharrez osatutako panpin bat egiten dute eta suziriz betetzen dute. Urteko gauza txarren sinbolo gisa erre egiten dute. Hainbat tokitan, gurean kasu, sua eta suziriak ere horregatik botatzen dira.

URUGUAY. Gauean urez betetako baldea botatzen dute leihotik, etxea bibrazio txarretatik libratzeko eta garbi geratzeko.

ALEMANIA eta AUSTRIA Bleigieben ohitura dago. Berunezko figuratxoa erretzen dute kutxara batean candela batekin eta gero ur edalontzi batera botatzen dute. Hoztutzean egiten duen irudiak nolako urtea izango den esango digu.

 

OPARIRIK TXARRENAK

Aitortu dezagun. Batzuetan Olentzerok, Bizarzurik, erregeek eta lagun ezkutuek ez dute opariekin asmatzen. Eta entzuleei galdera hau luzatu nahi diegu idazi edo deitu dezaten: zein da inoiz jaso duzun oparirik txarrena?

  • Bad-GiftAdibide batzuk ekarri ditut, benetako izenak kenduta, gaia delikatua da eta. Adibidez, Ixabeli bere amaginarrebak sukalderako liburua oparitu omen zion. Horrarte dena ondo. Baina horrekin batera etxekolanak egiteko ikastaro baterako informazioa zetorren!
  • Agustinak dio berak telefono mugikorra eskatu zuela eta horren ordez… presio arterial neurtzeko aparailu bat oparitu ziotela!
  • Patxiri ez zion grazia handiegirik egin bere emazteak ilea ez erortzeko pastillak oparitu zizkionean.
  • Mirenek uste dut bere osabak gorroto duela. Pisatzeko baskula oparitu zion.
  • Josunek aitortzen du bere senarrari txakur pekinesak gustatzen zizkiola esan ziola nobiotan, eta urte horretatik aurrera pekinesak agertzen diren gauza guztiak oparitu dizkio: giltzetakoa, platerak, atea eusteko topeak, sukaldeko trapuak… dena pekinesez betea! Baina txakurraren arrastorik ez!

Opari txarrenen zerrenda egin dut:

1. Sukaldeko etxetresnak.
Ez du ilusiorik egiten. Duela 12 bat urte yogurtera bat egin zidaten eta hantxe dago kajan sartuta. Gauza berdina etxeko dekorazioko kontuekin.

2. Koloniak.
Usaimena oso gutxiestutako zenztumena da. Oso zaila da gustuko bat topatzea, eta betikoa egiten badidazu eta dauka graziarik. Beraz, ezta pentsatu ere.

3. Barruko erropa/pijamak/galtzerdiak/mukizapiak.
ropa-interior-ecologica-ninos-ninas-maripuri-tijeritasOso praktikoak hauek ere, baina mesedez, ez.

4. Gainontzeko erropa.

Nahikoa lan izaten dut nik zerbait aukeratzen. Ez duzu asmatuko. Beraz, utzi.

5. Bonboiak.

Gazi zalea naiz, beraz, bonboiak ez, urdaiazpikoa bai.

6. Dirua/erreglu bonoa.

Horrela zuk aukeratuko duzu esaten dizutenak. EZZZ. Barcenasen sobrea bezalako ez bada, mesedez, hartu tarte bat pentsatzeko eta zerbait oparitu.

Jakin dezagun Pepi eta Joxek zer nolako opariak jasotzen zituzten txikiak zirenean.

Eta urtea bukatzeko ere Pepi eta Joxeri eskatu diegu beraien gomendioa emateko. Hona hemen:

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s