Urte berrirako asmo onak, harpa-jotzaile handiena eta merkealdiak

Hona hemen urtarrilaren 7an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (11. minututik aurrera)

————————

URTE BERRIRAKO ASMO ONAK
Gabonak bukatu dira, jaun andreok. Eta zer geratzen zaigu haietatik? Turroia, polboroi eta peladillez betetako bandeja , waxapeko zorion mezu melengak, lagun ezkutuko opari itsusiak eta nola ez, urte berrirako asmo onak.

tumblr_static_catch-a-dream-spirit-alchemyAsmo onak, estreinatu berri dugun urtea zoriontsuagoak egingo gaituen gauzen zerrenda hori da, asmo onez eta positibismoz beteak, eta gehienez aste bat irauten dutenak. Hau da, gaur gaurkoz mugan gaude dagoeneko.

Hona hemen entzuleentzat galdera: zein da zure aurtengo asmo ona? Idatzi edo, hobeto, deitu!

Ez pentsa kontu berria denik hau. Urte berriaren etorreraren ospakizuna duela 400 urtetatik ospatzen dugu mendebaldean, baina tradizio honek baditu 4.000 urte. Babilonian hasi ziren festa hau ospatzen (gaur egungo Iraken), kristo aurreko 2.000. urte inguruan (gure egutegian martxoan). Eta beraiek asmatu zuten ere urte berrirako asmo onen kontu hau. Zer eskatzen zuten garai hartan? Batez ere baserriko lanabesak auzokoari bueltatzea. Erromatarren gehiengoak, berriz, beraien etsaien barkamena eskatzen zuten.

Eta gaur egun, zeintzuk dira eskatzen diren asmo on ezagunenak?

  1. Kiloak galdu
    Gabonetako familia eta lagunen bazkari eta afariei esker gure gorputzak borobiltxoago egoten dira, eta hauxe da lehen akuilua asmo onen zerrendan lehenengo postuan egoteko. Baina esan dezagun egia: Aste Santuko oporretan hasi ginen gerribuelta betetzen, udako oporretan jarraitu genuen eta dagoeneko manifestazioa egiten ari dira gure soinean zehar urte osoan zehar (beno, gerrialdean batez ere).
    Beraz, ilusioz ekiten diogu dietari eta kirola egiteari, azenarioak eta espinakak janten, kiroldegira joaten, baina asmo honen amaiera lehen pintxo potean, igandeko bermutean, denbora faltan, sagardotegiko denboraldiaren hasieran,… (jarri hemen nahi adina arrazoi gastronomiko-etiliko-laboralak) egoten da.
  2. Erretzeari utzi.
    dejar-de-fumar-efectos-pielHauxe da frustrazio handiena ekartzen omen duen asmo onena. Izan ere, zenbat denbora pasa behar da erretzeari utzi diozula ziurtatzeko? Hiru hilabete? Urte bat? Hautsontziak usaintzeari eta kaleko zigarro-puntak zurrupatzeari uzten diozunean? Animo asmo on hau aukeratu duzuen guztioi, eta batez ere animo zuen ingurukoei.
  3. Gutxiago gastatu (eta gehiago aurreztu)
    Gabonetan modu nabarmenean ikusten dugu gure kontu korrontea jeisten. Beraz, ondo hasteko, urtarrilerako jarri zerbait egingarria, eta joan kopurua igotzen hilabeteak pasa ahala. Adibidez, txerri itxurako eltxetxoa erosi eta sartu bertan astean 5 euro. Asmo on honek ere gutxi irauten du, pintxo-potea, bermuta eta sagardotegirako dirua lortzeko txerria lehen astean puskatzen baitugu.
  4. Hobeto antolatu
    Hemen mailak daude. Beraien bizitza excelletan antolatzen dutenetatik hasi eta zabor poltsa aste batez ateratzea ahazten zaien artean. Lehenengoek ikasi behar dute arnasa hartzen eta bigarrenek, arnasa hartzeko basura atera dezatela, zikiñosos!
  5. Gimnasiora joan/kirola egin
    Gimnasioek eta kiroldegiko abonuek urtarrilean izaten dute arrakasta gehien. Otsailerako %95ak utzi egiten du. Beraz, hobe duzue aurreztu (3. asmo ona) eta adibidez, egunerokotasunean egin ditzakegun ariketak egin: etxeko zein laneko eskailerak oinez igo, Esne tetabrikekin besoak indartu, lurrean etxeko txikiek zabalduta uzten dituzten jostailuak gerri-flexioen bidez jaso, autobusera heltzeko korrika-saioak egin,…
  6. Osasuntsu jan
    indexOsasuntsu jatea izaten da beste asmo on bat. Baina hemen ere pixkanaka joan behar dugu: hau da, ezin dugu eguneroko tortilla pintxoa, bermuta, azeitunak eta kalamarak jateari utzi eta espinakak eta algengatik horrela, boteprontoan aldatu, gure gorputzak automatikoki erretxazatuko baititu. Transplanteak bezala, Transizio bat egon behar du, joan gorputza ohitzen: egun batean kroketa letxuga hostoekin batera hartu, hurrengoan txistorra tofu pixkatekin…
  7. Pertsona hobea izan
    Zer esan nahi du honek? Zer da pertsona ona izatea? Jedi bat izatea? SEmaforoa laranjan dagoenean geratzea? Atso-agureei autobuseko aulkia uztea? NIretzat, adibidez, pertsona hobea izango zara barre gehiago egiten baduzu, baina ez inorren kontura. Horregatik, nire urteko asmo ona Faktorian ondo pasatzen jarraitzea izango da. Eta zurea, Manu?

Zeintzuk izango dira PEPI eta JOXEren asmoak?

 

HARPA-JOTZAILE HANDIA
Zergatik musika hau galdetuko duzue. Gaur bezalako egun batez jaio zen Euskal Herriko harpa-jotzaile handiena: Pernando Amezketarra? Lazkao Txiki? Onintza Enbeita? Anjel Alkain?

b_nicanor_zabaleta_efesptwo058861-372261.jpg_1306973099Ez ba, kasu honetan, ez gara adarra jotzen duen inorretaz ari, literalki harpa-jotzen duen musikari handiaz baizik: Nicanor Zabaleta Zala (Donostia, Gipuzkoa, 1907ko urtarrilaren 7a – San Juan de Puerto Rico, Puerto Rico, 1993ko martxoaren 31) musikaria izan zen, harpa-jotzaile gisa mundu osoan famatua. Entzuten ari garena 1960. Urteko Arpa eta orkestrarentzat Sereneta kontzertua da. Ederra benetan, ezta?

Manu, izugarri gustatzen zait harpa-jo esamoldea, eta ez dut gezurrik esango, praktikan jartzea ere bai. Hau da, adarra jo, ziria sartu, trufatu… Galdetzen aritu naiz ea harpa-jotzearen esamoldea nondik datorren, baina ez dut aurkitu. Norbaitek baldin badaki, mesedez, jarri gurekin harremanetan eta asko estimatuko diogu.

 

MERKEALDIAK
Gabonak bukatu dira baina lasai, gaur bertan merkealdiak hasi dira guztion diru-xahutze sena bideratzeko. Niri pertsonalki ez zait dendetan ibiltzea gustatzen, eta beherapenak infernu antzeko bat dira. Hala ere, esfortzua egin eta hainbat gomendio ekarri ditut.

  1. merkealdiaZerrenda bat egin. Bai, bai. Jatekoekin egiten dugun bezala, komeni da beherapenetara joaten garenean argi edukitzea zer behar dugun argi eta garbi izatea. Hau da, eskiatzeko trajea oso prezio onean baldin badago baina elurraz dakizun gehiena plastiko gainean aldapa behera joatea bada, ahaztu. Edo sekula janzten ez dituzun txapelez betetako apalategi bat baldin baduzu etxean, ojo, hori seinale bat da.
  2. Denden ibilbidea prestatu. Hau da, zein dendetara joango garen aurretik planifikatzea komeni da, bai eta zein ordutan joango garen ere. Bazkal garaiak eta siesta orduetan jende gutxiago ibili ohi izaten da. Baina arren, orain aholku hauek entzunda ez joan denak ordu horietan, bestela ez baitu funtzionatuko.
  3. Erropa erosoekin joan. Erraz kendu eta jantzi daitezkeen erropak aukeratu behar ditugu beherapeneratara joateko. KOntuan izan aldagelera iristen garenean eta zenbat kosta zaigun bertara iristea, 10 bat jantzi aldatzeko aukera izango dugula, eta ez dagoela denbora gald¡tzeko tarterik. Nire gomendioa NBAko saskibaloi jokalariek erabiltzen dituzten belkrozko txandal horiek dira. Heldu eta RA! Segituan kentzen diren horietakoa.
  4. Aurrekontu bat zehaztu. Hobe da zehaztutako muga bat jarri eta hori esku dirutan eramatea. Ahaztu kreditu-txartela, Bruce Lee aerobika egiten baino arriskutsuagoa baita txartela erabiltzea.
  5. rebajas-1Formak zaindu. Arropa multzo ikaragarri horretan zure gustuko kamiseta hartzen saiatzen zara eta une horretan bertan beste pertsona batek ere jantzi berdina hartzen du. Sakanako sokatira taldeko teknikarik ez baduzu, ez du merezi eta gainera itxura oso eskasa ematen duzue. Aurkituko duzu beste zerbait, lasai. Pertsona zibilizatuarena egin, berari utzi hartzen, eta aldageletara doanean, kendu.
  6. Arropa probatu. Egia da denbora asko pasako duzula aldageletarako lerroan. Baina etxera iritsi eta dendan zoragarri ematen zuena etxera iritsi eta orko bat ematen dugula ikustea okerragoa da. Beraz, komeni da bertan frogatu eta tragu txarra bertan izatea.
  7. Eta arropa frogatzeaz ari garela. Aldagela. Hemen parentesi bat egin nahi dut. Nork diseinatzen ditu tortura kutxa hauek? Torquemadak? a. Alde batetik, tamaina. Ez dakit pertsonentzat edo Hobbitentzat egin dituzten. Egiten duen beroarekin eta galtzetan sartzeko egiten ari zaren ahaleginaz gain, kontorsionismoa ere gehitu behar zaio. Mesedez! b. Argia. Florestente txuri horiek jarri behar dira beti? Dendetako arduradun maiteok, ez zarete konturatzen gaupasa txar bat egin duen zombie antza hartzen dugula argi horrekin? Zelulitis guztiaren erliebeak AEB Gran Cañonia ematen dutela? Inork ez du zuzenak ez diren argien kontuaz inoiz entzun? c. Ispilua. Kontuan izan ia denda gehienetan ispiluak argalago eta altuagoak emateko itxura jartzen dituela. Beraz, kontuan izan etxera joaterakoan beti itxura okerragoa izango dugula, edo bestela, etxeko ispiluak ere aldatu.
  8. perro-grande-perro-pequeño1Beste parentesi bat. Erroparen tamaina edo talla. Benetan, XXI. Mendean gaude, Martizarrera gizakiak bidalitako espaziontzia iritsi da eta oraindik ez dira kapaz izan talla guztiak bateratzeko? Konturatzen al zarete, arropa munduko arduradun zitalok, honek sortarazten digun antsietatatea ni bezalako arima bigunei?
  9. Bakarrik edo lagunduta? Batzuk diote beherapenetara komunera bezala, bakarrik joan behar dela. Ni horren aldekoa naiz, baina egia esan lagunduta joanda aldageletan zaudenean eta laguntzeko logistika errazten dizu, bai eta iritzi objetiboa bat eman eta kontsolatzeko ere. Adibidez, M, L, XL eta taila guztiak aldatzeko.
  10. Tiketak beti gorde. Nahiz eta arropa jantzi dugun dendan, etxera iritsi eta berriro arropa janzterakoan Mari Errauskin efektua deitzen dioguna gerta daiteke. Hau da, magia bukatu eta printzesa soinekoa ematen zuenak patata zakuaren itxura hartu dezake. Beraz, bueltatzeko aukera izan behar dugu.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s