Sagardotegi garaia eta Star Wars horoskopoa

Hona hemen urtarrilaren 14an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (6. minututik aurrera)

———————————

SAGARDOTEGI DENBORALDIA
slide_txotx_02Aritz Aranburu surflari zarauztarrak ireki zuen atzo sagardo denboraldia Hernaniko Zelaia sagardotegian. Eta dei horri erantzunez, milaka euskaldun hurbilduko gara datozen hilabeteotan sagardoaren tenpluetara. Izan ere, pasa den astean urteko asmo onei buruz hitz egin genuen, eta bertan kirola egitea lehen postuetan agertzen zela ikusi, ezta?

Ba ez footing, spinning, running eta ezta zunba: orain txotxing kirola praktikatzeko garaia da! Izan ere, sagardoa onuragarria da osasunerako. Ez duzuela sinesten? Ba ikerketa baten arabera, Euskal Herriko sagardoa onuragarria izan daiteke osasunerako. Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Aplikatua Saileko ikertaldeak sagardoaren konposizio polifenolikoa eta gaitasun antioxidatzailea ditu aztergai. Sagardoaren gaitasun antioxidatzailea laranja zukuarenaren antzekoa da, eta ardo gorriena baino zertxobait handiagoa. Zer esan nahi du honek? Ba gorputza herdoilduta daukagunontzat primeran etorriko zela txotxing praktikatzea!

Izan ere, sagardotegiek badute xarma berezia, ezta?

1. Adibidez, niri izugarri gustatzen zaizkit mendi puntan dauden sagardotegiak. Deitu nazazue maitale rurala, baina a zer nolako xarma duten bertara iristeko errepideek: traktoreentzako bidea eta Dragon Kanak baino errebuelta gehiago. Bertara igotzerakoan batzuk mareatu egiten dira, eta beherakoan ere mareatuta jarraitzen dute
ann_pose_465x310

2. Sagardotegi batetara joateko berdin du nola jantzi, ez duzu kezkatu behar. Izan ere, askotan kanpoan baino hitz gehiago egiten du barruan, eta beraz, berokia da ikusi zaizun gauza bakarra. Egia da txotx batzuk egin ahala berotzen joaten garenean, baina hor ere goretexak eta horrelakoak ondo etortzen dira. Erropa erosoa eta beroa da sagardotegietako dress code-a.

3. Menua denok dakigu, eta ez dugu ibili behar bati eta besteari galdezka zer nahi duen. Praktikotasuna. Badakizu zer jango duzun ia sagardotegi guztietan. Txorixo pixka bat pikatzeko, bakaillau tortillak, bakallaua piperrekin, txuleta eta posterako gazta, menbrilloa eta intxaurrak.

zalbide44. Protokoloa. Oso giro erlaxatua izaten da sagardotegian, beste jatetxeetan edukazio txarrekoa litzatekeena, hau da, etengabe altxatzen ibiltzearena, erritu da hemen. Txoooooootx entzuten dugun bakoitzean garunean halako mekanismo bat jartzen da martxan mahaitik altxatu eta kupelera korrika joateko. Bataz beste, 14 txotx egiten dira otordu bakoitzeko. Ba al dakigu nondik datorren hitz edo dei hau? Aintzina kupelak itxita mantentzeko txotxa bat erabiltzen zen, eta bertatik sagardoa ateratzeko hau kendu behar zen. Hortik dator txotx esateko ohitura, kupela ireki behar duten abisua eta dei magikoari erantzunez, artalde etilikoa joaten gara atzetik, kupeletik kupelera, hamelingo txirularia bezala.

5. Eta hain zuzen ere momentu horiek baliatzen dute hurrengo platera ekartzeko. Eta  beti norbait mahaian geratzen da, ez sagardoa ez zaiolako gustatzen, mahaikoa beroa jan nahi duelako baizik! Biziraupena da, jaun andreok!

6. Kupel inguruko elkarrizketak ere tradizio polita da. Gai honek ezin du hutsik egin sagardotegi otorduan: “aurtengoa sagardo politta da, iazkoa baino hobia. Blab bla bla…”.
sag-sidreriatxotx01

7. Gero kupela ireki eta sagardoa hartzeko estiloa. Ze ilusio eta zer nolako urduritasun ileran jarri eta zuri tokatzen zaizunean. Batzuk ia lurretik hasi eta kupeleraino egiten dute edalontziarekin bidaia. Beste batzuk erdian sartu eta beso guztia bustitzen dute (txamarra daukagunez edo goretex, arazorik ez). sagardoaren txorrotada begiratzearekoan, askok erromako zubia eta unikornioak ere ikusten dituzte!

8. Eta bukatzeko… Grial santua. Sagardotegi guztietan dagoen gauzarik preziatuena. Zer da? Nagusiaren metalezko kupel berezia! Oso gutxitan irekitzen da, eta ez guztientzat, izan ere, erakunde sekretu bateko parte izan behar zara bertako mama goxoa dastatzeko.

 

Usurbil ere sagardo herria dugu eta bertan ditugu gure korrespontsal bereziak, pepi eta Joxe. Ea zer berri esaten dizkiguten bertatik. Aurrera biok!

 

STAR WARSen HOROSKOPOA
Star Warsen azken filma gabonetan estreinatu dute, eta mertxandaising guztia martxan daukagu dagoeneko. Star warsen zerealak eta Star Warseko kuleroak aurkitu ditzakegu edonon. Guk etxean azken aste hauetan aurreko sei pelikulak ikusi ditugu, eta frikismoak jota gaude harez geroztik. Hori dela eta, Star warsen horoskopoa ekarri dut gaur hona, garai aproposa baita urte hasiera horrelakok egiteko. Star Warseko ze pertsonaia zara, Manu? Eta zu, entzule? Eta euskaldun famatuak? Adi!

ARIES (Martxoak 21 – Apirila 19)
palpatineStar Warseko pertsonaia: Palpatine enperadorea.

Enperadoreak pertsonei mina egiteko joera erakutsi du, Ariesen antzera. Unibertsoaren erdigunea dela uste du eta kontrola berak eduki behar duela sentitzen du. Liderra izateaz gozatzen du eta bere izaerak hori lortzen laguntzen dio.

Nortzun dira Palpatine? Itxaro Borda, Joseba Sarrionandia, Juan Mari Aburto, Joseba Asiron, Jose Luis Zumeta, eta ni neu.

 

TAURO (apirila 20 – maiatza 20)
Chewbacca-DisneyWebsiteStar Warseko pertsonaia: Chewbacca

Chewbacca, Tauroen antzera, izaki gozo, apasionatu eta burugogorra da. Gauza materialak edukitzea gustatzen zaio, bai eta joko guztietan irabaztea ere. Beste aldetik, ez zaio inoren aginduak jasotzea gustatzen, urguilu handiko izakia baita, eta mugara eramaten baduzu, indar fisikoarekin erantzuten du.

Nortzuk dira Chewbacca? Ramiro Gonzalez, Ramon Saizarbitoria, Xabier Amuriza, Onintza Enbeita, Niko Etxart, Fermin Muguruza…

 

GEMINIS (maiatza 21 – ekaina 20)
2289647-ewok_49229_screenStar Warseko pertsonaia: Ewok

Ewokak izaki txiki jostalari eta jakinmin handia dute. Beraien jakiteko goseak maiz beren erantzunkizun eta helburuetatik urruntzen ditu. Gehienak oso lagunkoiak dira eta maitagarriak, baita melengak ere.

Nortzuk dira Ewokak? Hasier Arraiz, Markel Olano, Mikel Urrutikoetxea, Itziar Ituño, Beñat Gaztelumendi, Pedro Miguel Etxenike, Gorka Urbizu…

 

CANCER (Ekaina 21 – uztaila 22)
luke-skywalker-star-wars-force-awakensStar Warseko pertsonaia: Luke Skywalker

Luke pertsona ipurterrea eta axolakabea da batzuetan, eta oskol gogorra sortzen du inguruan. Bere barne indar handiak eta iraunkortasunari esker bila dabilena lortzen du, eta ez da lehen eraso baten aurrean kikiltzen. Buru manipulazioa menderatzen du.

Nortzuk dira Luke Skywalker? Arantxa Urretabizkaia, Barbara Goenaga, Kontxu Odriozola, Uxue Barkos, Arnaldo Otegi, Andoni Ortuzar…

 

LEO (uztaila 23 – abuztua. 22)
princesa-leiaStar Warseko pertsonaia: Leia printzesa

Leiak auto-konfidantza handia du, Leoen antzera. Ezagutza handiko pertsona da eta oso indartsua da fisikoki eta mentalki. Bere helburua lortu arte ez da geldituko eta etorkizuna modu optimistan ikusten du.

Nortzuk dira Leia printzesa? Unai Rementeria, Bernardo Atxaga, Jasone Osoro, Joan Mari Arzak, Edurne Pasaban, Harkaitz Cano…

 

VIRGO (Abuztua 23 – Iraila 22)
901863-product-silo1Star Wars pertsonaia: C-3PO

Eraginkorra da, eta lanean oso fina, baina zerbait bere tokitik kanpo baldin badgo erretxina bihurtzen da. Virgoen antzera, fokoaren azpian ez zaio egotea gustatzen , eta xehetasunei garrantzi handia ematen dio.

Nortzuk dira C-3PO? Iñigo Urkullu, Karlos Argiñano, Amaia Montero, Mikel Pagadizabal, Marimotots, Anje Duhalde,…

 

 

 

LIBRA (Iraila 23 – Urria 22)
Ben_KenobiStar Warseko pertsonaia: Obi-Wan Kenobi

Hasieratik oreka eta justizia bilatu izan ditu, eta horiek lortzeko bukaerara arte joango da. Bere gaitasun handiena hitzaren bidez jendea konbentzitzea da. Besteekiko errespetu handiko gizona eta argia da.

Nortzuk dira Obi-Wan Kenobi? Patxi Lopez, Kike Amonarriz, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe, Pirritx, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Iñaki Perurena… eta Manu Etxezortu!!

 

ESCORPIO (Urria 23 – Azaroa 21)
hansoloStar Wars pertsonaia: Han Solo

Han pertsona boteretsua da. Berekoia eta ipurterrea da, eta horrek pertsona anbiziotsua egiten du. Ez zaio inoren aginduak jasotzea gustatzen. Askotan errezelo eta jeloskerkeriaren iturri izan ohi da. Hala ere, bere pasioak eta animoak helburura eramaten du.

Nortzuk dira Han Solo? Juan Martinez de Irujo, Laura Mintegi, Eneko Goia, Katixa Agirre, Amets Arzallus, Alberto Iñurrategi,…

 

SAGITARIO (Azaroa 22 – Abendua 21)
Yoda_SWSBStar Wars pertsonaia: Yoda

Yoda izaki jakintsua da, zuhurra eta bere ezagutza partekatzen du. Izaki filosofikoa da, eta bere ekintzak eta pentsamentuak menperatzen ditu.

Nortzuk dira Yoda? Gorka Urtaran, Aitziber Garmendia, Maialen Lujanbio, Lander Garro…

 

 

CAPRICORNIO (Abendua 22 – Urtarrila 19)
640053927_oStar Wars pertsonaia: R2-D2

Anbiziotsua da eta ezerk ez du bere helburutik aldentzen. Oso leiala eta adeitsua da, eta beti laguntzeko prest dago. Oso lagunkoia eta besteen estimua erraz irabazten du bere izakerarekin.

Nortzuk dira R2-D2? Javier Maroto, Goizalde Landabaso, Alaia Martin, Estitxu Arozena, Josune Bereziartu,…

 

ACUARIO (Urtarrila 20 – Otsaila 18)
Darth-Vader_6bda9114Star Warsn pertsonaia: Darth Vader

Oso krudela izan daiteke berarekin ados ez daudenekin, baina bere barruan pertsona ona eta lagunkoia dago. Erraztasuna du beldurra eta mina eragiteko eta bere intelektua erabiltzen du egoera okerrenetan ere.

Nortzuk dira darth Vader?  Imanol Agirretxe, Aritz Aduriz, Montxo Armendariz, Aitor Gorosabel… eta Sabin Arana!

 

PISCIS (Otsaila 19 – martxoa 20)
LANDO-lando-calrissian-25601082-587-573Star Warseko pertsonaia: Lando Carlisian

Apostularia eta generala, jokoan irabazi zuen Millennium Falcon (Milurteko belatza edo zapelaitza) eta gero Han Solok irabazi zion. Landok burua beti ilargian izaten du. Oso langilea da, baina oso lotsatia da indartsuago den pertsona bati aurre egiteko eta egoera zailetan pesimista hutsa da. Kamaleoi bat bezalako da, tokiz aldatzeko prest egoten baita beti.

Nortzuk dira lando Carlisian? Anjel Lertxundi, Uxue Alberdi, Bitoriano Gandiaga, Mikel Erentxun, Txiribiton, Martin Fiz, Ilaski Serrano…

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s