Makillajea eta ni #Astorroxa

Info7 irratiko Astorroxa saioan gaur egindako monanologoa (monologo txikia, alegia) duzue hemen. Hilean behin egunerokotasunari irrifarrea ateratzen saiatzen naiz.

Entzun tartea hemen.

———————

ezpainetakoak

Trebetasun falta handiak ditut. Ez dakit txinatar makilatxoekin jaten, atzamarrak ahoan sartuta txistu egiten eta ez dakit makillatzen ere. Azken honetaz hitz egitera etorri naiz gaur.

Zergatik ezjakintasun eta interes falta hau gai honekiko?, galdetuko duzue. Erantzuna nerabezaroa Usurbil edo antzeko herri txiki euskaldunetan, 90. hamarkadan pasa genuenekoan aurkitu behar da. Zergatik? Orduko euskaldun gazteriaren iruditeria nahikoa “gogorra” zelako. Hau da, garai gogorrak ziren politikoki, ekonomikoki, eta gazteentzat erreferentzia izaten den musika alorrean ere (Kortatu, Eskorbuto, La Polla,…). Denok eman nahi genuen “gogor” itxura. Neskak ere mutilak bezain baliozko eta indartsuak ginela frogatu nahi genuen, eta horrela jokatzen genuen, ezerk eta inork beldurtuko ez bagintu bezala. Eta nik, gogorretan gogorrena izan nahi nuen. Azalduko dizuet nire eta inguruko ia neska euskaldun guztion uniformea zein zen:

  • BotasMarteens bota pisutxuak, beltzak edo granateak, Red Skin mugimendua eta batez ere Negu Gorriak-i esker. Gogoratzen naiz institutuan Marteens botak janzten lehenengotako neska izan nintzela, 15 urterekin oker ez banago.
  • Galtza bakeroak. Beti. Ez zegoen besterik, eta oraindik orain, kosta egiten zait beste ezer janztea, egia esan.
  • Belaunetarainoko artilezko jertsea, askoz hobe amak egindakoa bazen, behar bezain sinplea eta luzea izateko. Pentsa, nire anaiak 4 urte gehiago ditu eta 1;80 metro eta hari ondo geratzen zitzaizkion nire jertseak! Lehen helburua jertse hauena zein zen? Ipurdia ez erakustea! Uste dut 23 urtera arte inork ez zidala atzealdea ikusi! Debekatua zegoen gure errebuelta, ipurtalde eta titien biribiltasunak adieraztea ere! Vade Retro!
  • imagesBelarrietan zuloak egiteko moda gori-gori zegoen. Ezkerraldean egin nuen bigarrena, baina gaiztotu eta sekulako mina egiten zidan eta hortik aurrera arotxoak erosi (zilar koloretakoak, noski), eta bata bestearen gainean jartzen nituen, sartu gabe! Belarri guztia goitik behera josia. Postureo totala!
  • Ilea, berriz, eskarolaren antzeko kizkurrekin, ahal bezain luze. Moda krudel hura. Bai.

Testuinguru honetan, ez da zaila sumatzea makillajearentzat ez zegoela tokirik.

Iraganaren pisua alde batetik, emakumearen edertasuna objektu gisa eta presio gisa erabiltzeko industria dagoela ikustea bestetik, eta gaitasun eza medio, nire makillatzeko gaitasunak garatu gabe daude. Saiakera batzuk egiten ditut, baina emaitzak ez dira oso onak izaten. Hemen zerrendatuko ditut gai honekin lotutako hausnarketa batzuk:
1. Kremak. A zer nolako presio mediatikoa egiten duten ederrago, gazteago egoteko! Eta krema erostera joan behar dugunean ze azal mota daukagun jakin behar dugu lehenbizi. Eider zuk ba al dakizu zein den zurea? Normala, lehorra, koipetsua, mistoa? ezta entsalada bat banintz ere! Eta gero beraiek nahi dutena ematen dizute.

2. blog_images_1372882624-fsdsdMakillajea edo “potea”. Nik uste dut nire bizitzan behin edo bitan erabili izan dudala hau. Izan ere, oso arriskutsua da. Makillajearekin egin dezakegun hankasartze handienetakoa maquillaje kolore desegokia erabiltzea da. Mapatxe efektua edota lepozuriaren efektua sortu baitezakezu. Zure mugikorra beti zikina baldin badago, edo zure alkandora zuriaren lepoaldea marroia badago, makillajearekin pasatu egin zenaren seinale da.

3. Begiak. Nik gehienez begi-azpiko marra margotzen dut beltzez, eta segituan malkoka hasten naiz, nire gorputzak apainketa artifiziala errefusatuko balu bezala. Eyeliner edo goialdeko marra hori, Kleopatraren begi horiek egitea EZINEZKOA da. Nahiko nuke, baina ezin. Egia da ez dudala praktika askorik egin, baina eskuinekoan zerbait txukuna egin ondoren ezkerrekoa margotzen hasi eta ez dauka bestearen inolako antzik! NOLA lortzen duzue hori??? MAGIA da! Begi gaineko azala edo sombra deitzen zaion hori ere ez dut erabiltzen. Begi-ondoko bat eman dizutenaren itxura hartzen diot. Eta betileak kiribiltzeko aparailu hori? Zer da hori? Tortura aparatua ematen du eta! Baina zerbait egiten al du? Rimmela ere tamainan erabili behar da, izan ere, gehiegi ematen baduzu euli batek kaka egin dizula ematen du eta hori ez da elegantea.

4. 20130412-cure-x624-1365790177Ezpainak. Hemen ere ez daukat luzitzeko aukera handiegirik. Angelina Joliek bai, baina nire goiko ezpaina selfie makilaren instrukzio liburua baino meheagoa da, eta horrela ez da berdin geratzen. Zerbait egitekotan gloss edo distira duen ezpainetakoa erabiltzen dut, eta oso noizean behin kolore gorriz edo biziz. Kasu horietan, The Cure kantariari bezala geratzen zaizkit ezpainak, eta baita hortzak pintatuta ere. Eta noski, honek guztiak estresa sortarazten dit.

5. Koloretea. Polita geratzen da masailetako gorritasuna, eta horregatik, duela 10 bat urte erosi nuen eta uste dut bizitza guztian iraungo didala, izan ere, askotan, une honetan bezala, ez dut behar izaten,  emozioarekin gorritzen baitzaizkit masailak, ezkerrekoa gehiago, egia esatera. Hemen ere tamaina hartzea da garrantzitsuena. Izan ere, gauza bat da Heidi efektua sortu nahi izatea eta beste bat pintxo-poteko ardo guztiak edan dituzunaren irudia ematea.

6.Zapatero-ceja-2 Bekainak. Aditu guztiek diote oso garrantzitsuak direla, aurpegiaren espresioa guztiz aldatzen baitute. Eta hemen galdera bat gain honetan oso garrantzitsua dena: zer da hobe, nire amaren garaikoak bezala, ile guztiak kendu eta orain gainetik margotzen aritu behar dira, edo natural mantentzea. Orain badirudi modan dagoela iletsuak edukitzea, baina zainduta. Nireak basatiak dira, bizitza propioa dute. izan ere, noizbait kendu al dituzue bekaineko ileak? Ba krixton mina ematen du!

Bukatzeko, niretzat makillajeak ekarri dezakeen gauzarik txarrena menpekotasuna da. Eta nola dakizu hori? Kalera aurpegi garbiarekin jaitsi eta jendeak ez bazaitu ezagutzen, iritsi zaizu garaia geratzeko.

Hala ere, norbaitek erakutsiko balidake begiko Kleopatra marra margotzen, asko estimatuko diot!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s