Donostia 2016, munduko agurrak eta euskaldunon magia

Hona hemen urtarrilaren 21ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (4:30. minututik aurrera)

—————————

DONOSTIA 2016
Dagoeneko abian da Donostia 2016 Europako kultur hiriburua. Ehunka ekitaldi prest daude jada. Adibidez, otsaila eta martxoan, Euskarriak proiektuaren baitan, hiztegi-makina bat sortzeko erronka ezarri dute Donostia 2016 eta Bagera Euskaltzaleen Elkarteak. Berrogei hizkuntza bilduko dituen hiztegi-makina sortzeko prozesua Hirikilabs-en (Tabakalera) egingo da eta proiektua aurrera eramateko jende bila ari dira.

word_cloud_language-1024x460
Eta hain zuzen ere egitasmo hau aukeratu dut donostiarrek eta Donostiara hurbilduko garen euskaldunok misio bat dugulako hizkuntzekin lotuta: etorriko diren bisitari guztiei harrera ona egitea. Horretarako, LEHEN PAUSOAn ezinbestekoa dugu munduko hizkuntzak eta agurrak ezagutzea.

  • Gazteleraz: Hola eta bi muxu.
  • Frantsesez: Bonjour edo Salut.
  • Ingelesez: Hello edo hi. Kanadiarrak eta estatubatuarrek ez dute musurik ematen, eskua baizik. Australian berriz, hiru musu ematen dituzte, baina masailak ikutu gabe. Airean.
  • Alemanieraz: Hallo
  • Italiarrez: Ciao
  • Portugesez: Olá
  • Txinatarrez (mandarina): Ni Hao
  • Zelanda berrian Hongi agurra dago. Aurpegiak aurrez aurre geratzen dira. Bizitzaren arnasa da.tumblr_m6tkg3sQEw1qfb8yio1_500
  • Japoniarrez: Konnichi wa. Eta burua makurtuz. Gero eta erreberentzia handiagoa, orduan eta errespetu handiagoa.
  • Hinduaz: Namaste. Eskuak errezatzen bezala eta kokotsaren azpian.
  • Errusieraz: привет (priviet). Askotan 6 musu ematen dira eta gizonezkoek ere ahoan ere bai (garai komunistetatik dator ohitura).
  • Marokoko arabiarra: Salam = السلام
  • Hawaiarrez: Aloha
  • Poloniarrentzat lehenbiziko aldiz emakumezko bat eta gizonezko bat ezagutzen direnean azken honek musua ematen dio eskuan andrazkoari.
  • Tibeteko monjeek mingaina ateratzen dute kaixo esateko.
  • Omanen gizonek agur esateko beraien sudurrak elkar zapaltzen dituzte.
  • Polinesiako Tuvalu herrialdean, masaila masailaren kontra jarri eta sudurretik arnasa indartsu botatzen dute agurtzeko.
  • Danimarkarrek ere ez dute musurik ematen agurtzean. Besarkadak ematen dituzte.
  • Keniako masaiek aurpegian ttu eginez agurtzen dira. Gazteenek beren eskuan botatzen dute eta gero adinduei erakusten diete.
  • Congon: Mambo
  • Groenlandian sudurrak laztantzen dituzte.
  • Afrikar hegoaldeko Shona lurraldean tribu askok bostekoa zartatuz agurtzen dute elkar.
  • Malawiko Nga tribuak ez du sekulan musurik ematen, arimak ihes egiten duela uste baitu. Horren ordez, gizonezkoek elkarri zakila bi hiru aldiz astintzen dute. Emakumeen artean titiak estutzen dituzte.

Ezagutu ditugu munduko agurrak, baina gurera etortzen direnek ere euskaldunok nola agurtzen dugun ikasi behar dute. Nola egiten duzu zuk? Kaixo edo aupa esaten duzu? Besoa eta kokotsa altxatzen dituzu edo bizkarrekoak ematen dituzu? Muxuak beharbada nahiago?

BIGARREN PAUSOA. Gustatu edo ez, ingelesa mundu mailako hizkuntza frankoa bilakatu da. Mundu guztitik bisitan etorriko direnez Donostira, sekula santan ondo ikasi ez dugun ingelesa praktikatzen joan behar dugu. Gure zerbitzu publikoko izaerari jarraiki, ingelesezko ikastaro praktikoa prestatu dute gure kolaboratzaile bereziek, Pepik eta Joxek:


Hurrengo batean frantsesari buruzko beste tarte bat egingo dugu, eta hainbat misterio argitu. Adibidez, zergatik iparraldekoek gazteleraz ondo dakite eta hegoaldekook ez dakigu frantsesez “voulez-vous coucher avec moi?” baino gehiago esaten?  Edota hegoaldekook nolako erridikulua egiten dugun iparraldeko doinukera eta esamoldeak imitatzen hasten garenean.

 

EUSKAL MITOLOGIA EAEko FITUR-eko ERAKUSTOKIAN

Turismoarekin jarraitzen dugu, izan ere, igandera bitarte FITUR turismo feria egiten ari dira Madrilen. Eta EAEko erakustokiaren izenburuak atentzioa deitu dit: “Un país habitado por seres mágicos” (Izaki magikoak bizi diren herrialdea). Kanpainaren protagonistak euskal mitologiako izakiak dira, eta EAE “rutas mágicas” (ibilbide magikoak) horien bidez ezagutzera eman nahi dute.

maxresdefault

Jaurlaritzaren kanpainako irudi bat.

Ados nago kanpainarekin. Uste dut asmatu dutela. Izan ere, euskal hiztunak magikoak gara. Izaki berezi eta bitxiak gara, ez gara gehiegi geratzen eta ikustezintasunaren superboterea dugu, izan ere, toki askotan existituko ez bagina bezala egiten baitute. Era berean, gai bati buruz automatikoki bi edo hiru iritzi kontrajarri sortzeko gaitasun magikoa dugu ere. Eta izaki indartsuak gara aldi berean, tematsuak lortu nahi dugun hori lortzeko, eta gure botererik handiena gure hizkuntza egunero bizirik mantentzea da, inguratzen gaituen mundu gogor horren aurrean.

Nik uste dut Euskal Herri osoak (EuroDisney eta Port Aventura bezala) parke tematiko bezala funtzionatu dezakeela. Lamien gunea Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldean, Basajaunak eta Basandereak barnealdeko herrietan, Galtzagorriak lantokietan, Intxisuak tabernetan, eta Mari eta Sugaar Gasteizko katedralean bisita gidatuak egiten. Hau da, Eraztunen Jaunaren antzeko herrialde bat planteatu beharko genuke, turistentzat erakarpen indar izugarria izango genuke.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s