Gora ergatiboa! eta Waxapean egin behar ez dena

Hona hemen urtarrilaren 28an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (7. minututik aurrera lehen zatia eta 24:50. minututik aurrera bigarren zatia)

————-

ERGATIBOA
Euskaldunon artean erlijio berriak sortu dira azken urte hauetan. Horietako bat Jakobismoa da, hau da, Jakoba Errekondoren jarraitzaileek osatzen dutena da eta bestea, ergatiboaren aldeko sinistunak. Azken honetako jarraitzailea naiz eta Euskadi irratiaren pulpitotik gai honetaz hitz egitera etorri naiz gaur.

Aspaldidanik ekarri nahi nuen gaia tarte honetara, eta azkenean Berandu Baino lehen saioaren azken programa ikustean erabaki nuen gaur gai honetaz hitz egitea. Zergatik? Entzun dezagun Fermin Etxegoiek Toti Martinez de Lezeari egindako elkarrizketaren zati hau (56. minutuan):

fermin etxegoien

http://www.eitb.tv/eu/embed/berandu-baino-lehen/5419/110643/alex-txikon-eta-toti-martinez-de-lezea/

Ttak! Fermin Etxegoienek ergatiboa zuzentzen dio Totiri, eta hori ikusi nuenean erabaki nuen ergatiboaz hitz egitea hemen.

Baina zer da ergatiboa? Hauxe definizioa: Ergatiboa gramatika kasu bat da, hizkuntza ergatibo-absolutiboetan izena aditz iragankor baten subjektutzat markatzen duena. Mendebaldeko Europan, euskara da hizkuntza ergatibo bakarra, baina badira beste hizkuntza ergatibo asko munduan, adibidez: buruxaskia, hindia, yaghnobia, tibetera, georgiera, txetxeniera eta beste kaukasiar hizkuntza batzuk, maya hizkuntzak, mixe-zoque hizkuntzak, eta Australiako hizkuntza aborigen batzuk, hala nola wagiman hizkuntza.

Horrela esanda ez dago amaren alabarik ergatiboa ulertuko duenik, baina lasai, euskara lehen hizkuntza dugunontzat guztiz barneratutako kontua baita. Alegia, ez dakigu definitzen baina bai erabiltzen, eta gaizki erabiltzen denean kirrika egiten digu barren barrenean. Alderantziz, euskara ikasten ari direnen askorentzat amesgaiztoa da ergatiboa, baina animo, hori ere ikasten da eta!

Fermin Etxegoieni ere zerbaitek krak egin zion Totik esan zuenean “Alberto nahi zuen…“, segituan zuzendu eta “AlbertoK” esan baitzion. Ergatibo gabeko esaldia edo tokiz kanpokoa entzuten duenean, euskara lehen hizkuntza dugunon burmuinak hotzikara bat izaten du. Hau ez da nire harrikada bat, Itziar Laka hizkuntzalariak esaten du bere ikerketan (15:30. minututik aurrera):

Esan dugu ergatiboa erlijioa dela askorentzat eta bere profeta maitagarrienak Zaldieroa marrazkilariaren Mitxelena XVI. eta Yoda pertsonaiak dira. Mitxelena XVI. euskararen talibana da, eta Yoda bere ikaslea. Biak Iratiko Boli dorrean bizi dira eta beraien bizitza euskararen eta ergatiboaren alde ematen dute. Beraiei esker egin gara ergatiboaren jarraitzaile sutsuak asko eta asko.

zaldieroa

zaldieroa1

CYQ1LJuWsAESrxr

Irrati bidez marrazkiak ezin dituzuenez ikusi, pentsatu dut komiki-zinta baten antzezpena egitea, eta horretarako, nola ez, gure kolaboratzaile bereziak, Pepi eta Joxeren laguntza izango dugu:

 

1409728909_umap_pic

Hain zuzen ere azken tira hau inspirazio iturri izan zen Ergatiboaren Aldeko Frontearen (EAF) sorreran. Ergatiboaren zaldunak dira, anonimotasuna lagun, K hizkia beraien kasketetan, zaldi ikustezinen gainean (Monty Phytonen antzera) Euskal Herria zeharkatzen dute ergatiboaren alde. Ikusten badituzu, beraien gerra oihuarekin bat egin:

Baina kontua ez da hemen bukatzen, euskararen beste pertsonaia batek ere ergatiboaren salbazioaren alde lan egiten baitu: Marismaistrak. Eta nor da Marimaistra? Marimaistrak euskarari buruz dituzuen zalantzak argitazen dizkizuena da. Oso eskuzabala da, baina jeinu bizi-bizia du. Entzun dezagun:

Manu, soilik gauza pare bat bakarrik geratzen da esateko: Izan bedi ergatiboa zurekin eta gora ergatiboa!

 

WAXAPean EGIN BEHAR EZ DENA
Gaur egun telefono mugikorra gure uztarri handienetako bat da, eta modu berezian waxap aplikazioa. Gaurko aholkuak Waxapean zer egin behar ez den azaltzeko dira:

  • emotikonoEmotikono gehiegi erabiltzea. Aurpegi irribartsua edo bihotza jartzean mezua indartu daiteke, baina 50 irudi jartzen badituzu ez du ezertarako balio! Beno, bai, bestea nazkatzeko! Eta hemen gure entzuleei galdera: Zein da gehien erabiltzen duzuen emotikonoa?
  • Profileko argazkia etengabe aldatzea. Batzuk egunean lau aldiz ere aldatzen dute. Waxapa ez da ez Facebook ezta Instagram ere, ez dauka funtzio hori.
  • Gaizki idaztea. Gauza bat da laburdurak erabiltzea eta beste bat da laburtzearen laburtzeaz orkoen hizkuntza berria sortzea, inork ulertzen ez duena.
  • Esaldiak zatika bidaltzea. Amorragarria benetan. Hitz baikoitza mezu batean bidaltzea egin dezakegun okerrik handiena da. Nerbioetatik ateratzen nau honek.
  • Ez erantzuteagatik urduri jartzea. Ematen ez badu ere, jendeak bizitza erreal bat dauka. Beraz, mezu bat bidali eta bi gezi urdinak urdinez ikusten badituzu lasai egon, erantzungo dizu eta. Relax.
  • Labur erantzuteagatik urduritzea. Jende guztiak ez dauka Sarrrionandiaren etorria. Labur erantzuten duenari ere errespetua. Mezu laburren aplikazioa da eta jendeak bizitza bat dauka. Edo lana. Edo dena delakoa.
  • adicciónGauza garrantzitsuak, aurrez aurre.
  • Eta aurrez aurre ari bazara, ez begiratu waxapa!
  • Argazki eta bideo gehiegi bidaltzea. Batzuk etengabe daude gauzak bidaltzen. Hori ez da sanoa. Beraien infrentzua? Behin eta berriro beraiek bidalitakoa jeisten egotea.
  • Mezu-kateak ez bidali!! 10 emakume zoragarriri bidaltzen badiozu, unikornio zoragarri bat leihotik hegan etorri eta goxokien mundu koloretsura eramango zaitu. EZ!!!
  • Lanean/garraio publikoan/medikuan/… soinua ez kentzea. Piruriruriiiiii hori jasaezina da. Errespetua, mesedez.
  • Milaka talde sortzea. Koadrilako taldea, familiako, zunbako taldea, laneko taldea, haurren gelako gurasoen taldea (honetan aparta hitz egin behar da noizbait),…Ez! Pertsona batekin baino gehiagorekin batera hitz egitea ondo dago, baina askotan talde gehiago ditugu lagun baino!
Advertisements

2 responses to “Gora ergatiboa! eta Waxapean egin behar ez dena

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s