Santa Ageda rap-a eta inauteri mozorro proposamen labeldunak

Hona hemen otsailaren 4an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen

————-

SANTA AGEDA

unnamed

ionmarkel.com

Gaur Santa Agata jaia, Dona Agata jaia, Santa Ageda bezpera, Agate Deuna jaia eta Santa Ageda festa ospatuko dugu. Euskal Herriko herri askotan, makilekin ateratzen dira kalera, erritmoa markatzeko lurrean joaz; beste herri batzuetan, Kintoak ospatzen dira egun horretan. Lurra esnaraztea izan daiteke, neguko solstizioaren ondoren, makilkada erritmikoen eta jai osoaren jatorria, zertxobait sakabanatuta dagoen herri interpretazio batean.

Pepik eta Joxek usadio zahar hau eraberritu egin nahi izan dute, koplari ikutu modernoago bat emanez. Entzun ditzagun!


INAUTERI-MOZORRO PROPOSAMEN EUSKALDUNAK
Ostegun gizena dugu eta jendea aztoratuta ibiliko da etxeko zoko guztiak miatzen zertaz mozorrotuko den erabakitzen. Mikel Pagadik duela egun batzuk Twitterren hauxe idatzi zuen, arrazoi guztiarekin:

Datorren asteko esaldi erabilienak:
-AURTEN ZERTAZ?
-AMA, NUN DAGO (…)?
-TXINOTAN SALDUKO DUTE.

Zergatik uzten dugu ia denok azken unera arte kontu hau? Misterio bat da! Eta gure entzuleentzat galdera: zertaz mozorrotuko zarete?

Baina tira, hel diezaiogun gaiari. Duela aste pare bat aurtengo inauterietako mozorrorik arrakastatsuena waxapeko beltza izango zela esan zenuen. Horrek zer pentsatua eman dit, eta orduan esan bezala, gaur mozorro proposamenak ekarri ditut, baina mozorro bereziak izango dira, euskal nortasuna dutenak. Izan ere, gaur egun mozorro globalizatuak erabiltzen ditugu gehienetan, eta uste dut badela garaia guk gure erreferentziak ere sortzeko, kanpora begira egon gabe beti. Modu espezifikoan zentratu naiz superheroien atalean, badakizue eta nire debilitateetako bat direla. Utikan Superman, Spiderman, WonderWoman, Hulk eta halakoak. Euskaldunok ere baditugu gure superheroiak eta haietaz mozorrotu gaitezke:
jakoba-errekondoJAKOBA ERREKONDO. Baratza eta landarren jauna. Peluka kiribildu bat, betaurrekoak eta eskuetan letxuga landare batekin eta Bizi baratza liburua biblia balitz bezala, kalekumeak zein baserritarrak ilargiaren alde ilunera ekartzeko prest.
jule3JULE GOIKOETXEA. Euskal Herriko filosofo eta politologo handia eta nire ustez Euskal Herriko lehen lehendakaria izan beharko lukeena Maialen Lujanbiorekin batera. Hau ere erraza mozorrotzeko: peluka bat jarri atzealdeko motots handi batekin eta horren aurretik pañuelo handi bat. Horretaz gain, kamiseta bat jantzi hau jartzen duena: “Bakea ez da existitzen, feminismoa bai“.

ana-urrutia-madrugador_foto610x342EGURALDI EMAKUME ETA GIZONA. Hauek euskaldunon artean superheroietan superheroiak izaten dira, eta gainera mundu guztia beraiek zer esango zain egoten gara: Beraz, adibidez, Ana Urrutiaz mozorrotzeko neoprenoa jarri eta gero isobara mapa bat hartu dezakezue surf taukla bezala, edota Pello Zabalarena egiteko fraile habitoa jarri eta “O tenpora, o mores!” Errezitatzen joan.

1097832515_0EUSKAL HERRIKO LAU FANTASTIKOAK. Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Martin Berasategi eta Karlos Argiñano. Tomate, nitrogeno likido, perexila eta txangurroak hartu eta herria gastronomikoki salbatzen dute.

esgjrlbVGizonezko asko inauterien zain egoten dira emakumez mozorrotzeko. Hauentzako ere badut mozorro perfektua: YOGURINHA BOROVA abeslari, show-girl eta asperduraren aurkako superheroia! Hemen aukera izango duzue bailarako makillaje guztiarekin bukatzeko, eta soineko ikusgarriak janzteko.

barbara-goenaga-gorka-otxoa_iban-garate_1997_gallery_aKarrozan ateratzeko eta koadrilan asko bazarete, nik zalantzarik ez nuke izango: GOENKALEKO TROUPEAz atera eta egin ezazue zuen Arralde propioa! Bere Maria Luisa, Leonor, Jose Mari,… Hauek bai superheroiak; 22 urte antenan pasa egin behar da!

neo3EUSKALDUN NEOLITIKOAK. Baina hemen kontuz paleolitikoko euskaldun batekin nahastea. Ojo!
p1-doraemon-a-20140510Eta noski, etxeko txikientzat ere zerbait pentsatu behar, eta familiarentzat. Horientzako DORAEMON. Japoniarra dela esango didazue, baina ETBn hainbeste alditan eman eta gero ez didazue esango guretako bat dagoeneko ez denik! Urdinez jantzi eta izugarrizko azaburua jarri. Eta poltsiko handi bat aurrealdean. Horretarako adibidez nire poltsa erabili dezakezue, denetatik ateratzen da eta bertatik: giltzak, karterak, txorizo bokadilloa, konpresak, laneko agenda eta txintxonian ibiltzeko kartak.

10685350_10202902347139188_5642881494580702412_n
EUSKARAREKIN lotuta, hainbat proposamen.

  • Mitxelena XVI. eta Yoda pertsonaiak bezala, edota
  • Ergatiboaren aldeko Fronteko zaldunak bezala, basura kuboari K handi bat pegatu eta buruan jarriz. Azken hau taldean ibiltzeko, koko soinu eta guzti oso aproposa.
  • Euskal hiztun konprometituaz, alegia. Badakizue ikusezintasuna dela bere superboterea, jende askok existituko ez balitz bezala egiten duelako. Honetaz mozorrotzeko ez duzu arropa berezirik behar, baina inauteri guztietan euskaraz hitz egin behar duzue. Hortxe erronka. Ea ba paperean sartzen zareten.

maxresdefaultBaina benetan jendea harritu nahi baduzue, PEPI ETA JOXE bezala mozorrotu zaitezkete!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s