#Euskarakadak (II) eta euskaldunon asmakizun onenak

Hona hemen otsailaren 11an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen

———————-

#EUSKARAKADAK
MINGAINAGaur aspaldiko partez twiterreko traola bat ekarri dut, duela hilabete batzuk ere ekarritakoa. Baina hain da zoragarria, berriro ere ekarri dudala: #euskarakadak! Hau da, euskaraz pentsatu eta erdaraz esaten ditugun horiek. Entzuleek ere beraienak bidaltzea eskertuko dugu.

  • Solo piensas en tu cabeza” (Leitza) Kotxean idatzi zion gaizki aparkatuta zegoenari.
  • Amaren oihuak Anoetan “Hay que pelear como si estuvieses borrokando!“. Borrokak, peleak biño indar gehigo omen…. #euskarakadak
  • Amama medikuarenera bihotzerrearekin: – “¡Se me quema el corazón!” #euskarakadak
  • #euskarakadak “Trés surpris je suis”
  • Ahizpa etxean beherakoarekin, eta Arriandiko andre batek maisuari: – “Mari hoy no puede venir, tiene pa’abajo” #Euskarakadak #EtxeanEntzunak
  • “Ordainketa egiteko KOMERIAK izan nituen” “Tuve COMEDIAS para hacer el pago” Komeriak–>Comedias #Euskarakadak
  • – “¡Qué frío hace! Tengo culo de gallina” #Euskarakadak #erdalesamoldeeuskaldunak
  • Teleberri ikusten pantailan irakurri dut: “VUELTA AL PAIS VASCO” eta azpian: “comenzará hoy en ocho en Zumarraga” #euskarakadak
  • Ilobak: – Ama eurixa itten dau? – Ez dakitt, galdetu aittaittari, kaletik etorri da ta – Aitona, ‘ase llover’? #euskarakadak
  • Gaztetan lagun baten etxean, amonak: “Sinvergüenza, te crees que estas en tu casa!” (ez lotsatu, zure etxean bazina bezala) #Euskarakadak
  • @AnaisNi @txargain Nire aitaren hau gainditzerik ez dago: “Ese es pelaje de andar la persona?”. #ErdalEsamoldeEuskaldunak #Euskarakadak
  • ¿Te lo caliento en el microondas?
    – Sí, entra #Euskarakadak #BenetanGertatua
  • Sakanan entzunda: –“¿qué andas pues? Aquí, begiluzeando por el zirrikittu” #Euskarakadak
  • #Larrabetzu-ko beste bat:
    – “Buenos días ¿Está la señora de la casa?
    – Aquí no vive señora. Aquí vive gente trabajante”.#Euskarakadak

 

ASMAKIZUNAK
Gaur bezalako egun batez jaio zen Thomas Alva Edison asmatzailea Ameriketako Estatu Batuetan. Bere izenean 1.093 patente daude! Fonografoa, bonbila perfekzionatua, zinetoskopioa (zinematografoaren aurrekoa)… Pentsatzen jarri eta euskaldunon asmakizun onenen rankinga ekarri dut.

tortilaNiretzat asmakizun onenarekin hasiko gara: PATATA TORTILLA. Izan ere, badirudi Tomas Zumalakarregi general karlistak asmatu zuela lehen Karlistadan. Erraza egiteko eta ejerzito karlista indartzeko ere bai. Beti da une aproposa patata-tortila jateko: goizez, eguerdien, meriendan, afaltzeko, hotza, beroa, piperrekin, tipularekin…
mus

MUS karta jokoa. Badirudi XVIII. Mendean dagoeneko Euskal Herrian jokatzen zela. Eta bere izenaren jatorria MUSUtik edo MUSTURretik datorrela, hau da, aurpegiarekin keinuak egiteko.

Kontu berriagoekin gatozen orain. Axentzio Zubeldia Villabonatarrak askoren ametsa egia bigurtu du: 50 segundotan bera bakarrik egiten den camasola_560x280OHEA sortu du! Asmakizunari ‘Ohea’ izena jarri dio. ‘Ohea’ martxan jartzeko bi modu daude. Eskuzko moduan, urrutiko kontrolagailuan martxan jartzeko botoia sakatuta, ohea luzatu eta azpiko maindirea, ohazal nordikoa eta burko-azala euren lekuan jartzen hasiko dira. Modu automatikoa erabiliz gero, berriz, bertatik altxatu eta hiru segundora, modu ordenatuan luzatuko du oheko arropa guztia. Hemen azkar altxa behar zara, bestela, maindire artean harrapatuta geratzeko arriskua duzu.

hop-maleta-sigueRodrigo Garcia gasteiztarrak ‘HOP’ izeneko MALETA adimenduna asmatu du. Jabeari 80 zentimetrora jarraitzeko gai da, telefono mugikorreko uhinen bitartez orientatzen da eta ez dauka gurpilik. Tanke militarrek duten antzeko sistema baten bidez mugitzen da, eta oztopoak gainditu eta eskailerak igotzeko gai da. Nik oso praktikoa ikusten dut adibidez enkarguak egiterakoan erabiltzeko.

olas-perfectas-en-medio-del-pais-vascJosema Odriozolak berriz, OLATU ARTIFIZIALA asmatu du Aizarnazabalen. Eta ia edozein tokitan jarri daiteke. Ur putzu bat eta makina gune bat eta 2 metrotako olatuak surfeatzeko!

 

 

Orain festa asmakizun batzuk aipatuko ditugu. KORRIKA asmakizun onenetako bat iruditzen zait, zalantzarik gabe. 1980. urtean antolatu zuen lehenengo aldiz AEKk. Euskararen alde Euskal Herrian zehar Korrika 19 Amurrio 001lasterka egiten den martxa da, arineketan egiten den manifestazio baten modukoa. Bi urtez behin egin ohi da eta bi aste inguru behar izaten du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen.

 

FERIAABRILFOTOFERIA DE ABRIL feria ere José María de Ybarra euskalduna eta Narciso Bonaplata katalanaren ideia izan zen! Harrapazank Txiribiton! Ganadu feria bezala hasi zen eta gaur egun begira zer nolako festa den!

 

Abrir15Festarekin jarraituz, PINTXOPOTEA. 2011ko udaberrian Juan Aizpuruak, Ipotx tabernako nagusiak, bi euroren truke Solaguen ardo bat eta pintxoa eskeini zuela. Gau hartan taberna beteta izan zuen, eta auzoko beste tabernek arrakasta ikusi zutenean berdina egitea erabaki zuten.  2012ko urtarrilean dagoeneko ohitura bilakatu zen 2011ean Juan Aizpuruak bakarka sortu zuen fenomenoa.

originalKALIMOTXOA. Bizkaian asmatu omen zuten ardo beltza eta cocacolarekin egiten den edaria.

 

Pepi eta Joxek ere esku artean badituzte asmakizun batzuk, entzun ditzagun:

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s