Ostegunak eta mozkorraldiaren 20 urratsak

Hona hemen otsailaren 18an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen

————————————–

OSTEGUNAK
Osteguna da gaur, Manu! Xarma berezia dute ostegunek, ezta? Beste animo bat izaten dugu ostegunetan, asteburuari pololoak ikusten hasten garelako.

Zer esan nahiko ote du ostegunak? Osteguna– osteko eguna, ondorengo eguna? Edo ortzeguna Ortzi, zeruan bizi den ekaitzen jainkoaren eguna? Eta eguenak?

ostegunaEta gaur egun zergatik estimatzen ditugu ostegunak bereziki? Tarte honetaz gozatzeko aukera izateaz gain, esan nahi dut ;P

PINTXOPOTEAagatik, noski! Pasa den astean euskaldunon asmakizun onenen artean aipatu genuen pintxoa eta edaria prezio arrazoizko batean eskaintzearena. Eta gaur gure entzuleei galdetuko diegu pintxopote onena non dagoen esateko! Euskal Herriko pintxopote ruta egingo dugu!

Ostegunek izaera berezia dute aspalditik, Pintxopotea baino lehenago ere. Zer esaten didazue unibertsitarioen ostegunez? Nik Bilboko alde zaharrean ezagutu nituen gau hauek, nahiz eta txintxo xamarra izan nintzen. Manu, zu ere ibiliko zinen tartean, ezta? Kontu honetaz Jon Arretxek OSTEGUNAK liburua idatzi zuen.

MANU: Idoia, barkatu, PEPI ETA JOXE telefonoan ditugula esaten didate. Egun on, pareja!

Kolaboratzaile hauek matxinatu egin zaizkigu Manu, hau marka! Lasai egon, noizean behin #euskarakadak ekarriko ditugu eta.

Baina ostegunez ari ginen, pintxopoteaz eta ostegun unibertsitarioez. Eta zer daukate komunean bi gauza horiek? Ba beste gauza batzuen artean, alkohola. Eta horrekin lotuta ekarri dut hurrengo gomendio sorta.

 

MOZKORRALDIAREN 20 URRATSAK
esan bezala, gaur askok pintxopotean edota unibertsitateko ostegunez gozatuko dute. Eta zerbitzu publiko bezala mozkorraldiaren urratsak zeintzuk diren azaldu nahi dizkizuet, kontuan hartu ditzazuen eta kontuz ibiltzeko:

  1. urratsa: “Ez daukat juergarako gogo handirik gaur. Pote bat eta etxera”.
  2. urratsa: Lehen potea hartzen duzu.
  3. Most Funny Drunk Animalsurratsa: Poteak bata bestearen atzetik hartzen hasten zara. Alkohola eta odolaren arteko fusio-fasea.
  4. urratsa: Laguntasunaren goraipamena:
    “Anaia/arreba/ahizpa bat bezala maite zaitut”.
           – “Munduko pertsonarik jatorrena zara!”
  5. urratsa: Kantu eta dantza fasea: Urepeleko artzaina, ikusi mendizaleak, Araban Bagare, Agur Xuberoa,… Eta abestiekin batera trikitixa eta salsaren arteko dantza-nahasketaren ikuskizuna.
  6. urratsa: Egiak esateko fasea: “Lehen ez zintudan begien aurrean ikusi nahi eta orain nire lagun onena zara”.
  7. urratsa: Beroaldi fasea:
    – Bikote ohiari telefono eta waxap mezuak bidalketa:.
    – Neska/mutil guztiei begirada finkoa.
    – Guztiei pikito bat emateko nahia.
    – Elkarrizketa guztietan sexua aipatzeko gogo kontrolaezina.
  8. urratsa: Benetazko izaeraren adierazpen areagotuta: Txistosoak 500.000 aldiz kontatzen du txiste bera, intelektualak Trivialeko galdera guztien erantzuna ematen hasten da, poliglota hizkuntza guztietan maite zaituela esaten dizu, depresiboak inor ez duela maite esaten hasten da,…
  9. urratsa: Hizkuntzaren degradazioa:
    – “Dire dagun oena zzzzara”.
           – “Belste bote bat”.
           – “Um bleb le, um ble be!”
  10. habf15_28_moe_homerurratsa: Botere faktiko guztien aurkako irainak (gobernua, bankuak, komunikabideak, telefono konpainiak, tabernariak…).
  11. urratsa: Handikeria morala eta ekonomikoaren fasea:
    – “Innoiz baino hobeto nago”.
           – “Nik ordainduko dut erronda hau”.
           – “Nik gidatuko dut, lasai”.
  12. urratsa: Erruduntasunaren transmisioaren fasea:
    “Garrafoiko ardo horren errua da”.
           – “izotz horrek zapore arraroa zuen”.
           – “Zer bota zenidaten edalontzira, nazkagarri horiek?”
           – “Jope, antibiotikoekin nengoen eta ez nintzen gogoratzen”.
  13. urratsa: Orekaren bat-bateko galeraren fasea:
    – “Zeinek jarri du zutabe hau hemen erdian? – “Ate hau txikitu egin da”.
  14. urratsa: Ondasunen suntsiketa-fasea:
        – “Mekasuen, berriro erori zait edalontzia…”
  15. urratsa: Eraikinetik aterarazte zailaren fasea:
    “Ez dut joan nahi; nik nahi badut erosi egingo nuke!”
           – “Oso goiz da eta!”
           – “Azkena eta bagoaz”.
           – “Baina zergatik kendu dute musika?”
  16. urratsa: Takikardia eta jazarpen delirioaren fasea: “Denak nire kontra zaudete!” “Tipo hark gaizki begiratu nau, muturra hautsiko diot!”
  17. iTmCwmSOourratsa: Amnesia, errealitate gordinaren jabetzea eta ondorengo irainen fasea:
        – “Norekin muxukatu naizela?”
           – ” Benetan? Ez naiz ezertaz gogoratzen”
           – “Baina tipa/tipo hori hor zegoen?”
  18. urratsa: Kalteen zenbaketaren fasea:
          – “Non dago nire mobila/giltzak?”
           – “Zeinek erre zidan jaka zigarro batekin?”
           – “Eta ubeldu hau?”
           – “Non demonio utzi nuen autoa?”
           – “Nola iritsi naiz etxera?”
           – “Zer demonio egiten du tipa/tipo honek nire ohean? Edo nik zer egiten dut hemen?”
  19. urratsa: Damu-fasea: “Ez dut berriro edango edo, ez naiz sekula gehiago aterako!”
  20. urratsa: Errudun-bilaketa fasea: “Koadrilakoen errua da dena! Zergatik ez zidaten bakean utzi lehen potea eta gero?”

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s