Gizonak, patriarkatua, negarra eta esparrago poteak #Astorroxa

Info7 irratiko Astorroxa saioan otsailaren 24an egindako monanologoa (monologo txikia, alegia) duzue hemen. Hilean behin egunerokotasunari irribarrea ateratzen saiatzen naiz.

Entzun tartea hemen.

———————————

Tamalez gizarte patriarkatuak ez dizkigu gauzak asko errazten emakumeoi, baina egitura honek (BESTE TAMAINA BATEAN bada ere) gizonezkoei ere presio egiten die. Ez duzuela sinesten? Bi adibide ekarri dizkizuet:

 
LA VIDA ES BELLA EFEKTUA eta publikoki negar egitearena. Film honek umorea modu zoragarrian erabiltzen du II mundu gerrako egoera gogorra, baina nork ez du negarrik egin pelikula hau ikustean? Gogoratzen naiz lehenbiziko aldian mukizapia bete egin nuela malkoz eta mukiz, eta zinematik atera nintzen sudurra Porrotxena bezain gorri. Niri ez zitzaidan axola, eta bertatik neska eta emakume asko atera ginen itxura horrekin. Baina gizonezkoei… negar egitea orokorrean eta publikoan modu berezian debekatzen zaie. Nire inguruan ikerketa egin dut eta malkoek ihes ez egiteko erabiltzen dituzten trikimailuak jaso ditut:

shot-05-00033.tif

  • Arnasa sakon hartzen dute, Darth Vader izango balira bezala, eztarriko korapiloa askatzeko.
  • Begiak itxi eta ireki aritzen dira etengabe, atake optiko bat izango balute bezala. Presak gainezka ez egiteko euste trikimailua.
  • Tristuraren tamaina gorputzeko atal bati helduz bideratzen dutena  (izterrak estutu, eskuak zanpatu). Kontuz kontrakturekin eta besteen gorputz-atalak tinkatzearekin.
  • Aurpegiera oso arraroak jartzea. Bigarren trikimailuaren aldaera bat da, Jocker ihesaldia ere deitua. Kasu hauek beldurra ematen dute.
  • Aharrausi egitea. Eztarriko korapiloa askatzeko teknika zaharra izaten da hau.

Denon ardura da mutilei negar egiten uztea. Gora malko askatzaileak!

 

ESPARRAGO POTEAREN TEORIA edo indar fisikoarena. Irudikatu dezagun egoera mutilaren ikuspuntutik. Afarirako entsalada prestatzen ari zarete bikotea eta biok (Adi! Kasu honetan bikote heterosexual batez ari gara). Zure maitea esparragoen potea irekitzen hasten da, baina pare bat saiakera egin eta tapak ez du zirkinik ere egiten. Une horretan inuxentea ematen duen baina ez den IREKIKO DUZU? galdera botazen dizu. Egoera honen aurrean bi gauza gerta daitezke:

esparragos-embotar1. Maskulinitateak eskatzen duen jarrera guztiarekin potea hartu (eta egiten ari zaren esfortzuaren inolako pistarik eman gabe) eta tapak “plok” egin eta irekitzea. Kasu honetan, Tarzanen antzera, oihaneko erregea sentitzen zara, eta unibertsoarekin lerrokatuta zaudela sentitzen duzu. Azken batean, gizonak, zuk,  janaria ekarri du kobazulora eta zuregandik espero zena bete duzu. Bikoteak, horrelako momentu zirraragarriari kasurik egin gabe, esparragoak platerera ateratzen ditu, zeremonia gehiagorik gabe.

EDO 2. Tapa hartu eta nahiz eta indar guztia erabili, trapuarekin saiatuz, labadorarekin palanka eginez eta lepoko zaina ia lehertu beharrean jarriz, tapa ez da mugitzen. Orduan, bikoteak “emaidazu” esaten dizu. Zuk, noski, “minutu bat” eskatzen duzu. “Emateko”, berak. Ahopeka krixtonak eta bi esaten ari zaren bitartean, tapa madarikatua ireki nahian  jarraitzen duzu: “itxoin pixka bat”. Azkenean, bere pazientzia amaitu eta ez dakizu nola, ditxosozko potea eskuratzen du berriro. Eta HEMEN dator une delikatua gizonarentzat. Izan ere,

 
A. Bera berriro saiatu eta potea ez bada irekitzen, “fabrikatik gaizki dator, ezinezkoa da irekitzea!” esaten duzu eta zure maskunilitate-estimua ez da oso gaizki aterako.

 
B. BAINA berak potea hartu eta irekitzea lortzen badu… AKABO! Zure maskulinatate rankinak puntu asko galtzen dituela nabaritzen duzu. Eta esateko geratzen zaizun gauza bakarra “nik bigunduta utzi dizudalako ireki duzu” da.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s