Maitemintzen garenekoa eta “Tirabirak” erakusketa

Hona hemen otsailaren 25ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (6:30. minututik aurrera)

——————————-

MAITEMINTZEN GARENEAN
33e0bf96-cea9-43a9-9a1e-37b637168837-e1455581004873-368x255Kaixomaitia.eus, euskaldunon harremanetarako guneak, abian jarri du inkesta bat, jakin nahian euskal herritarrok egun nolako ohiturak, asebetetze mailak eta iritziak ditugun harreman sexual / afektiboei dagokienez. Laburbilduz, maila afektibo / sexualean zoriontsuak garen jakin nahi du. Ikerketan aurrera jarraitzeko, 1.000 erantzun jaso behar dituzte gutxienez, 2016ko apirilaren amaiera bitarte. Ondorioen txostena maiatzaren bukaeraldera zabaltzea espero dute. Galderak 18 urtez gorako euskal herritarrei egin nahi dizkiete eta erantzunak guztiz anonimoak dira. Inkesta 10 bat minututan bete daiteke, nahiko modu errazean. Nik dagoeneko egin dut, eta sexu-erlazioen maiztasunari buruzko galderak daude, baita fantasia sexualei buruzkoak eta harreman irekiei buruzkoak ere. Animatu erantzutera!

Albiste honi buruz pentsatzen nenbilela maitemintzen garenean egiten ditugun gauzak etorri zaizkit burura.  Eta hauxe gaur entzuleei egiten diegun galdera: Zer egin duzue zuek maitasunagatik?

Nire esperientzian eta ingurukoak aztertuz, maitemintzen gareneko zerrenda hau osatu dut:

1. YetiDesagertu egiten gara. Norbaitekin maitemintzen garenean berarekin bakarrik egon nahi izaten dugu, eta familia eta lagunek Facebookean igotzen ditugun argazki pasteloien bidez soilik ikusten gaituzte, alegia Yetia bezainbat. Kontuz hemen, bakarrik geratzeko aukera handiak egoten dira eta!

2. Arraro hitz egiten dugu. Pitxi, pitxina, politta, pottoki, potxolit@, kuki,… gure hiztegiaren parte bihurtzen dira maitemintzen garenean. Berdin da ordura arte inor baino seriagoa izan bazara; maitemintzen zarenean zure maitasuna fonema guztietan adierazi nahi duzu. Aholku bat: hizkuntza hori pribatuan erabili, arren eta otoi! Gainontzekoentzat gorrotagarria da.

3.sokatira-sakana Inoiz interesatu ez zaizkizun gauzak interesatzen zaizkizu. Zure azukre koxkorrari sokatira gustatzen bazaizkio, o miraria! Sakanako nesken taldeko posterra jartzen duzu gelan, nahiz eta ordura arte gaiarekin gehien lotuta dagoen kontua tabernetan zintzilikatuta dauden soka horrekin bonba botatzea izan den.

4. Aurrekoarekin lotuta, hau da, zure izaera aldaketa horretan elkarri oparitzen dizkiozuen opariak, adibidez, jertse itsusi hori jartzea. Besteentzat barregarri zaude, baina zuk ez duzu ikusten, argi dago.

5. Dena ospatzen duzu. Elkarrekin batera hasitako astea, hilabetea, hiruhilekoa, urte erdia, urtea… Muxu eman zenuten lehen aldia, oheratu zinetekoa, txokolatea txurroekin jan zenuten lehenbizikoa, …

6. Akatsak. Beste pertsonengan jasan ezin ditugun akatsak ez ditugu gure maiteñoan ikusten. Txiste txarrak besteengan gorrotatu eta zure kuttunak esaten dituenean lerdea dariola egoten zarenean, adibidez. Oso tipikoa da zure betiko lagunek hori ere gorrotatzea.

7. melanie-griffith-tattoo-antonio-borra-590x410Tatuajeak. Tatuatzaileen lehen legea: ez tatuatu zure maitearen izena, gehienetan ez da eta ondo ateratzen. Batzuk zerrenda osoak dituzte, erosketeakoak bezala. Begira bestela zer gertatu zitzaion Melanie Grifithi!

8. Mugikorra. Mugikorra gure gorputz atala bilakatzen da (are gehiago). Bost segunduro begiratzen dugu ea waxap berririk bidali ote digun, eta waxapeko profilean bion argazkiak jarri dituen, edo Facebooken, eta twitterren, eta Instagramen… Mezuak idazten ditugunean emotikono kuki guztiak erabiltzen ditugu: bihotz kolore guztiak, muxuak, begiak bihotzekin… Waxapa bidali eta segundutara deitzen diozu ea zere iruditzen zaion waxapeko mezua. Zure bizitza mugikorraren bateria kargagailuaren mende dago. Indarrik gabe geratuz gero telefonoa, abstinentzian dagoena bezala eskatuko diozue kargagailua zuen ingurukoei! (Beste batean mugikorrik gabe nola bizi ginen azalduko dugu).

9. makitasunaUnibertsoarekin konexioa. Maiteminduta zaudenean bizitzak zentzua duela sentitzen duzu, txoriak txorrotxio egiten dute, apoek korroka, eta entzuten ari zaren kanta eta ikusten duzun pelikula guztiak zuen maitasunaz dihardute, patua zuen alde dago!

Jakin nahi al duzue nola maitemindu ziren PEPI ETA JOXE! ?


“TIRABIRAK” ERAKUSKETA
Tirabirak erakusketa, Euskal Herriko Unibertsitateko EMAN ikerketa taldeak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzarentzat landutako egitasmoa da. Proiektu honetan euskal gatazkei buruzko tira grafikoen gaineko laginketa sistematiko eta zabala egin dute: 30.000 bineta baino gehiago ikuskatuta. Horietatik, gatazkekin zerikusia duten 3.500 tira identifikatu dituzte, eta, azkenik, 448 aukeratu dituzte erakusketarako.

image_galleryErakusketa Bilboko Bizkaia Aretoko Chillida erakusgelan dago ikusgai martxoaren 8ra bitartean -08:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera, sarrera doakoa-. Gero Leioa, Donostia, Iruñea eta Gasteizera ere iritsiko da erakusketa.

Erakusketan, besteak beste, azken lau hamarkadatan egunkari garrantzitsuenetan argitaratutako marrazkigile ugariren zintak daude ikusgai: Zaldieroa, Máximo, Zulet, Peridis, Tasio, Forges, Máximo, Oroz, Olariaga, Ripa, Mattin, Ricardo & Nacho, Martín Morales, Aós, Martintxo, Ramón, Iñaki & Pintu, Dusón, Idígoras & Pachi, Mingote, Angel & Guillermo, Jon Zabaleta, Michel Iturria, Juan Carlos Eguilleor, Romeu, Puebla, Rafa Ramos, Adur, Antón, Axpi, Endika, Eneko, Ferreres, Gallego & Rey, Jon Pedro, Koldo, López & Pérez, Mad, Mokordo, Ori, Peli, El Perich, Ricardo, Romeu, Tulino edota Xim.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s