Xabier Saldiasen erretiroa eta euskal emakume umoregileak

Hona hemen martxoaren 3an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen 

——————————-

XABIER SALDIASEN ERRETIROA
Pasa den astean EGANen abesti hau jarri genuen maitasunaz hitz egiteko. Eta astelehenean honetan albiste honekin egin dut topo Irutxuloko hitzan. Kasualitatea? Ez dut uste!

“Ohi bezala, Xabier Saldiasek Ibaetako jaietan emanaldi bikoitza eskainiko du, Egan taldearekin; aurtengoa, baina, azkenekoa izango da azpeitiarrarentzako, urrian erretiratu egingo baita. Agur bira mundiala abiatuko du urrira bitarte”.

Xabier Saldiasek erretiroa hartuko duela? Ez da posible, ezin liteke! Munduaren akabera ez da izango, baina Euskal Herriko garai baten amaiera, bai.

Beharbada (zaila iruditzen zait baina gerta daiteke) norbaitek Xabier Saldias nor den ez jakitea. Kokatu dezagun. Hauxe da Xabier Saldias:

Orain bai, ezta? Xabier Saldias Azpeitiarra eta 46 urtetan oholtza gainean abesten egon da EGAN taldearekin. Ni bezala 80. eta 90. hamarkadan erromerietan ibili denarentzat erreferentzi handia bat da noski, Akelarre eta Minxoriarekin batera. Hori bai zela hirutasun santua! Nik uste dut Euskal Herriko Tom Jones eta John Travolta izan dela Saldias. Zenbat aldiz dantza egingo ote nuen “lenta” bat Behin batian Loiolanekin! Gutxiagotan zuk nahi zenuenarekin, hori normalean zure lagunarengana joaten zelako, baina aizu, une horiek, mutila zuregana etorri eta zeharo nerbiostuta jartzen zinenekoa kristona izaten zen. Entzun:

Xabier Saldiasen esanetan: «Gurekin elkar ezagutu duten bikoteekin Belodromoa beteko genuke». Ba nik uste dut esker oneko kontzertu hori egin beharko litzatekeela. Hortxe erronka: bete dezagun Belodromoa EGANekin maitemindu diren guztiekin!.
Manu, horrelako albistearen aurrean elkarrizketatu nahi izan dugu baina hitz egitea baino bost orduz kantatzea nahiago duela esan digu.

Beraz, abesten utziko dugu:

Xabierrek kanta piloa moldatu ditu euskarara. Eta hainbeste arrakastarekin, ezen jendeak EGANek zirela uste baitu. Adibidez, Queen taldearen omenez diska bat argitaratu zuen. MUNDIALA!

Honek ea dauka preziyorik! Eta horregatik guztiagatik, oso maitatua da Saldias gure artean, eta umore gaietarako pertsonaia kuttuna. Adibidez, Wazemnak programan Anjel Alkainek horrela moldatu zuen KORRIKA kanta:

Xabierren erretiroaren albistea ez da oharkabean pasa sarean ere.

  • Xabier Saldiasek kantatzeari utziko dio eta ez zaituztet ikusten tokatzen den drama nazionala eszenifikatzen. Gorka Bereziartua.
  • Xabier Saldias, incombustible kantari, palista, showman..#zuekhor, makina gaupasa indakoa Egan ekin..bejoin daiola!! ta bretxan oraindio..
  • Xabier Saldias, a.k.a. Eganeko abeslaria, Stayin’ Alive abesten falsete ta guzti… la-tza #mexiko #behinbatianloiolan #walkingonthewildside
  • Ze handia Xabier Saldias, pardiez. (0.37)
  • Pitbull featuring Xabier Saldias #proposamengisa
  • Jajajaja Xabier Euzkitze itxo biharrian mexiko kantatzen, ezinezkua da Saldias imitatzia.
  • XABIER SALDIAS ikusteeten bakoitzian irribarretxo bat ateratzen zait. Hau tipo jatorra hau ta gainea lagun ona. #Finlandia @euskaltelebista
  • Traolak ere sortu dira eta! #olerori
    •Aditz trinkoa doiloroilot Hik doiloroilonk Hark doiloroilo Guk doiloroilogu Zuk doiloroilozu Zuek doiloroilozue Haiek doiloroilote

Eta zer egingo du orain? Atzoko elkarrizketan Sudokuak egin behar dituela esan zuen, baina guk beste proposamen bat egiten diogu: Torero!

 

EMAKUME UMOREGILEAK
Datorren asteartean Emakume nazioarteko eguna ospatuko dugu, eta ni aurreratu eta emakume umoregileak omendu nahi ditut gaur. Umorea ere emakumeen gauza delako! Kontuan izan zerrenda honetan daudenak badirela, baina badiren asko ez direla egongo. Ados? Hasi gaitezen.

• Lehenik eta behin duela gutxi utzi gaituen Kontxu Odriozola aktore handia ekarri nahi izan dut. Zenbat barre eragin digun! Ama begira zazu, Goenkaleko MariaLuixa… Entzun dezagun:


onintza3 Jarraitu dezagun emakume gazteago batekin, eta niretzat pertsonalki bide-urratzailea den batekin, baita umorearen ere: ONINTZA ENBEITA!

 

• Sareko erreferentzi bat hurrengoa. Euskarara hurbilarazteko modu umoretsuagatik MARIMAISTRA ekarri du atal honetara, oles egiteko.

• Haur eta gurasoei irrifarrea ateratzen egiten dute lan, eta zalantzarik gabe Euskal Herri mailako pertsonairik ezagunenetakoa diraa: PIRRITX eta MARIMOTOTS edo Aiora Zulaika eta Mertxe Rodriguez.

AITZIBER GARMENDIA aktorea izugarri gustatzen zait, adibidez, Kontrako eztarrian programan umore ganberroa ere emakumeek egin dezaketela erakutsi duelako. Itsusi atera… Eta bere esanetan, bide horretan noizbait barrez ia akabatu izan du:

• Barrea eta umore ona zabaltzen du du ILASKI SERRANO kazetariak eta aurkezleak. Euskadi irratiko Oilategia saioa egin zuen eta urte askotan Kike Amonarrizekin aritu da Mihiluze egiten. Entzun dezagun biei Mihiluze bukatzen zela eta esaten zuena (29. segundutik 46. segundura)

8hd8aug1hecdwa09yc9sZerrenda honetan ere sartu nahi izan dut emakume gazte bat: MIRARI MARTIARENA. Oiartzuarra, Oiartzun irratiko esataria eta umorezale porrokatua hau ere. Info7 irratian Mirarikeriak atala egiten du eta Oiartzun irratian Katxonderstan saioa Martin Kittorekin batera. Hemen txirula ekarri zuenekoa.

• Beste klasiko handi bat: ELENA IRURETA. Gaur egun Eskamak kentzen telesailean iusi ahal dugu, baina aurretik ez zaigu ahaztuko Bi eta Bat eta Jaun ta Jaben. Edo, gogoratzen Ama begira zazu antzerkia? Gogoratu dezagun.

62nd+San+Sebastian+Film+Festival+Loreak+Photocall+SaMPaP9barmlZerrendan falta ezin den beste bat: NAGORE ARANBURU aktore, gidoilari eta monologista. Entzun Bodologuak zati hau.

 
• Eta bukatzeko… nire kuttunena, gehien maite dudan umoregilea eta aurtengo denboraldiko deskubrimendu umoristiko handiena: PEPI MARTIJA!!

Advertisements

One response to “Xabier Saldiasen erretiroa eta euskal emakume umoregileak

  1. Egan eta Xabier Saldias erretiro hartzekoa zen oraindik? Ez zen duela pare bat hamarkada erretiratu?

    Juan Luis Zabalaren ‘Galdu arte’ nobelako pertsonaiek zeukaten antzeko ikuspegiarekin ikusten genuen batzuek…

    Emakume umore-egileen atalak protagonismo gehiago behar zuen mezu honetan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s