Burmuinaren sekretuak eta #ametsak

Hona hemen martxoaren 17an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (7:30. minututik aurrera)

——-

#ametsak
Aste honetan burmuinaren astea ospatzen ari dira Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroan.

homer-s-brain-the-simpsons-15415662-400-300Gaur bertan (martxoaren 17an) Eureka! zientzia museoan hitzaldi interesgarri batzuk entzuteko aukera izango dugu:

  • 19:40 – 20:00 Memoriak finkatzen – Jaione Arnaez
  • 20:00 – 20:20 Heldutan ikasi ahal dezakegu beste hizkuntzarik? – Ainhoa Bastarrika

Izan ere, zein harrigarria den burmuina! Gure energiaren %20a berak hartzen du. Gainera, elektrizitatea sortzen ari da etengabe. Goizetan esnatzerakoan, argi-mahai txiki bat pozteko moduko indarra izaten dugu. Eta txokolatea gustatzen zaio, bai andrea! Nahikoa dugu txokolatea usaintzea erlaxatuago sentitzeko. Eta 40ta urte gutxira arte garatzen omen da. Mugan nago beraz!

Niretzat, hala ere, burmuinetik gehien gustatzen zaidana ametsak egiteko gaitasuna da. REM etapan egiten ditugu, hau da, oraindik loa oso sakona ez denean. Garun-azalak sortzen eta gure esperientzietan oinarritzen dira. Zu gogoratzen zara ametsekin, Manu? Ni bai, eta horixe da gaur entzuleei egingo diegun galdera: gogoratzen zarete ametsekin eta hala bada, zerekin egiten duzue amets?

Ba jakin ezazu jendeak izugarrizko amets originalak izaten dituela, eta hori frogatzeko Twitterreko traola aproposa ekarri dut gaur: #ametsak

cow-dream

  • Komuna garbitzean orban bati ama birjin itxura hartu diot. Kostata baina inork ikusi aurretik ezabatu dut. #ametsak
  • Orkatilan kosk egin didan sugea albaitarira eraman behar izan dut. Pozoitu da gaixoa. #ametsak
  • Andoni Egañak erdizka utzi du bertsoa. Publikoko bati eskatu dio bertsoa bukatzeko. Publikokoak jota bat abestu du. #ametsak
  • Fruterixan kanpoko mangeran dutxia hartu dot; gero barruan ez nabe atendidu nahi, nahiz eta hormak AC/DC-n argazkiz beteta izan #ametsak
  • Txandal zuriz jantzitako gizon hori, nire hiriko kale nagusitik bi doberman handirekin dabilena, Jesukristo dela konturatu naiz. #ametsak
  • Jakizue ametsetako Osakidetzan ere itxaron egin behar dela. #ametsak
  • Pisukide berriak gara Tom Hanks eta 2ok.Zinemara joan eta Julia Roberts topatu dugu.Hura ere etxera dator gurekin.Sukaldari bikaina #ametsak
  • Gizon esnatu naiz. Tabernako komunean nago, zakila galtzetatik ateratzeko zailtasunekin. #ametsak

28594A5C00000578-3068913-image-a-79_1430838739020

Badaude amets batzuk besteak baino gehiagotan errepikatzen direnak, eta horien esanahia argitzen saiatuko gara gaur.

  • Norbait segika duzula amesten duzunean. Zer diote amets adituen arabera, arazo bat duzu buruan bueltaka eta aurre egin arte ez da joango. Nik behin ama (Pepi) atzetik aizkora batekin zetorrela egin nuen amets.
  • Hegan egiten duzula amesten duzunean (Xabier Saldias-ek inoiz egingo ote du amets hau?). Adituek diote amets hau egiten baduzu pisu handi bat gainetik kendu duzulako dela.
  • Komuna ez duzunean aurkitzen amesten duzunean. Zure bizitzako beharrak ez dituzula aurkitzen esan nahi omen du, eta gainera besteen beharrak aurretik jartzen duzula. Nire ustez izan liteke ere kalean egon eta komun publikorik ez duzulako aurkitzen kezkatuta zaudela. Eta hortxe sartu behar izaten duzu taberna batean, ur botilatxoa erostera komuna erabili ahal izateko, eta noski, ura edan ondoren berriro eta berriro pixagura zara! Gurpil zoroa.
  • Erortzen ari zarela amesten duzunean. Adituen arabera, arazo batekin borrokan ari zara, eta erlaxatu beharra duzu. Nik hau ez dut inoiz amestu, baina erdi lo zaudenean adibidez koxka batean estropuz egiten duzula bai eta ohean izugarrizko saltoa egiten duzu. Horri Mikel Pagadi oniriko bat egitea esaten zaio.
  • Autoan gidatzen zoazela amesten duzunean. Egoeren aurrean duzun kontrolaren sinboloak omen dira. Nik behin atzeko eserlekutik gidatzen nuela egin nuen amets. Zer arraio esan nahiko ote du horrek?

151112_DRIFT_Dream-Research.jpg.CROP.promo-xlarge2

Hiltzorian zaudela amesten duzunean. Asko beldurtu egiten dira honekin, baina ez du zertan txarra izan behar. Adituen arabera, atapa berri baten hasiera adierazi nahi omen du. Horrela izango da baina esnatzerakoan daukazun susto aurpegia ez dizu inork kentzen. Antzeko zerbait amestu (ama aizkorarekin) eta mendi irteera batean negoela literatik salto egin nuen behin! Eskerrak behekoa zela! Lotsa galanta pasa nuen.

  • Azterketarako prest ez zaudela amesten duzunean. Zure buruarekin oso kritikoa izaten ari zarela esan nahi omen du. Ba hau askotan egiten dut. Oraindik kazetaritza fakultatean nagoela eta ez dudala titulurik eta ez dakidala ezer ez. Batzuetan institutuan ere nagoela amesten dut, latineko deklinazioarekin borrokan.
  • Jendearen aurrean larru-bizitan zaudela amesten duzunean. Amets-adituen arabera, ez duzu nahi besteek zutaz gehiago ezagutu dezaten. Larru-bizirik ez, gehienez, etxeko zapatiletan ateratzen naizela kalera egiten dut amets. Zer esan nahiko du horrek ? Etxezulo naizela?
  • Hortza erortzen zaizula amesten duzunean. Hortzek ametsetan norberaren boterea eta konfiantza adierazten omen dute. Eta erortzen zaizkizunean gustuko ez duzun egoera baten aurrean zaudela adierazten du. Nik ez dut horrelakorik gogoratzen eta arraroa da, nire inguruan hortzak galtzea oso normala delako. Alde batetik, alaba eta semeari esne hortzak erortzen ari zaizkielako eta Xagutxo Perez-ek bidea ederki ikasia du, eta bestetik, Pepi eta Joxeri ere erortzen zaizkielako, eta nahikoa lan izaten dute Coregarekin eusteko!
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s