Mendizale utopikoa naiz #Astoroxa

Info7 irratiko Astoroxa saioan martxoaren 23an egindako monanologoa (monologo txikia, alegia) duzue hemen. Hilean behin egunerokotasunari irribarrea ateratzen saiatzen naiz. Oraingo honetan:

Planik baduzu opor hauetarako? Nik bai; mendira joatea. Izan ere, ze prestutasuna dugu euskaldunok mendira joateko, ezta? Edo ez?  izan ere, benetan, benetan beeeeenetan…nori gustatzen zaio mendira joatea?

Entzun AUDIOA hemen.

———————

Bihar gutako askok oporrak hartuko ditugu. Azkenean! Ze luze egin den gabonetatik! Eta dagoeneko gehienak erabakita izango duzue zer egingo duzuen, edo nora joango zareten egun hauek gozatzeko. Niri beti berdina gertatzen zait. Oporren aurretik zientoka plan egiten ditut, eta horietatik gehienak mendiarekin lotuta egoten dira. Hortxe aritzen naiz pentsatzen, hunkituta, haize freskoa, naturarekin bat egin behar dudala… Baina gero beti kale:

cima-de-la-monta-a-9492Izan ere, aitortu dezadan: mendizale utopikoa naiz ni. Ez Himalaya edo Aconcaguara joateko ametsetan bizi naizelako, ez. Mendia gustatu bai baina joaten ez naizelako baizik. Izugarri gustatzen zait tontorrean sentitzen den askatasun sentipen hori; gauza gutxi daude hobeagoak (bale, batzuk bai, baina horretaz orain ez dugu hitz egingo. Beste batean izan beharko du). Zer esan esfortzu handiaren ondotik etxetik eramandako txorizo ogitartekoaren zaporeaz (momentu horretan Arzaken egongo bazina bezala gozatzen duzu). Lagunekin ateratzen duzun argazkia mendia igo duzunaren froga moduan erabiltzeko eta sare sozial guztietan zintzilikatzeko, eta nola ez, etxeratzean sartzen zaizun neke goxo hori. Gauza haundia da, bai horixe!

Ados. Ba pentsatzen jarri naiz eta badira azken 8 urteetan behin bakarrik igo dudala mendi bat. Nere burua zuritzeko esan nezake amatasunak ez didala tarterik utzi maldan gora abiatzeko (eta ez nuke gezurrik esango, edo bai), edota Euskal Herriko asteburuko agenda eternalak tarterik eman ez didala, baina izan nadin zintzoa: ez nago mendian ibiltzeko diseinatuta. Sinplea bezain gordina, bai.

tapiaAzaldu dezadan zehazkiago puntu hau. Alde batetik, nire biriketako ahalmena beti izan da txantxangorri batena baino txikiagoa. Pentsa, mediku azterketan espektrometria egiteko eskatzen didatenean (bai, kartoizko tutu batetik putz egiteko froga hori) egin eta makinak ez du zirkinik egiten eta! Behin baino gehiagotan pultsua hartu behar izan didate bizirik nagoela frogatzeko! Okerrena da eskarmentu gehiago dutenen erritmo berdinean joan nahi izaten dudala (urguilua zer den), eta noski, korrika txikian hasi eta Tapiaren trikitiaren hauspoak baino soinu gehiago ateratzen dudala, baina ez da hain alaia izaten, infernuko hauspoa baizik! Eta azkenean, noski, botaren lokarria lotzeko aitzakiatan geratu egiten naiz, bertan lehertuko ez banaiz.

Bestetik, termostatoa ere ez daukat oso ondo. Segituan Izerditan hasten naiz eta noski, gero hortxe ibiltzen naiz, txamarra kendu, txamarra jantzi; txamarra kendu, txamarra jantzi. Orain hotz, gero bero. Kendu eta jarri horretan uzten ditut indar guztiak! Hemen parentesi bat egin behar dut, izan ere egia da orain kamiseta bereziak daudela izerditzeko, beste batzuk bero mantentzeko, beste batzuk pultsometroa ere integratuta izango dute eta laster erre dituzun kalorien araberako barrita energetiko horietako bat aterako dute milaka poltsiko horietako batetik! Master bat egin behar da mendiko modelito zuzena aukeratzeko!

kamamillaNik betiko polar zaharra eramaten dut, eta noski, ez naiz batere elegantea joaten mendira; eta ibiltzeko postura ere ez dut oso lerdena izaten; ahaleginaren ahaleginez gero eta gehiago okertzen naiz, Cuasimodoren antza hartuz. Disimulatzeko kamamila bila ari naizela esaten dut, baina susmoa dut dagoeneko inork ez nauela sinesten. Horregatik izaten da hain umiliagarria zu hor ezinean zaudenean aldamenetik korrika, KORRIKA! pasatzen zaituzten super-ultra-mega-final-mendi lasterketarako korrikalariek, izerdi tanta bakar bat ere bota gabe ia!

Hurrengo egunean, agujetez gain… oinetan baba edo urraturen bat izaten dut beti, gerra marka bezala erakusten diedana lagun, lankide eta familiakoei. Eta amak, amaren jakituria horrekin, “zuk hankak mantekilazkuak dauzkazu” bezalako esaldi borobila bota eta miseria gordinean itota uzten zaitu.

Ikusten duzue, ez naiz mendizale-fina. Ez dut euskaldun-mendizalearen irudia betetzen. Mendizale utopikoa naiz. Onartu dezadan behingoz. Tontorrean ikusiko gara.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s