Munduko herrialderik zoriontsuenak eta lege xelebreenak

Hona hemen martxoaren 31an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (2. minututik aurrera)

——-

Oporrak laburrak izan dira, baina beti izaten da ona egunerokotasunaren zurrunbilotik ateratzea. Pozez nator berriro Faktoriara, eta ni bakarrik ez, Pepi eta Joxe ere kontent daude berriro Faktorian egoteagatik:

Entzun duzue, Pepi eta Joxek Ben Hur eta 10 mandamentuak pelikulak ikusi dituzte, beste behin. Eta hemen gaurko entzuleentzako galdera: Zein da behin eta berriro ikusten duzuen pelikula?  Pretty Woman, Dirty Dancing, Grease, Sólo en Casa (Home Alone), Brianen bizitza (Life of Brian), Ghostbusters, Lo que el viento se llevó (Gone with de wind),…

LANEKO DIBERTSIO ETA INUXENTE EGUNA
Gaur, apirilaren 1ean, laneko dibertsioaren nazioarteko eguna ospatuko da. Playfair kontsultoria estatubatuarrak sortu zuen ekimen hau duela 20 urte eta helburua lanak grisa ez duela zertan izan behar aldarrikatzea da, bai eta umoreak lantokian dituen onurak bultzatzea ere. Ainhara, zuk hemen, irratian, umorea asko erabiltzen duzue, ezta? Guk, adibidez, lantokian Ergatiboaren Aldeko Frontea sortu dugu, eta ergatiboaren alde borrokatzen dugu. Eta zein ondo pasatzen dugun, ikusi! Animatu zuek ere lana eta umorea uztartzen!

Gaurko egunez ere Iparraldean eta munduko toki askotan guretzako Inuzente eguna dena ospatuko da. Adibidez: Frantzia, Finlandian, Australian, Alemanian, Italian, Belgikan, Erresuma batuan, Portugalen, Ameriketako Estatu Batuetan eta Brasilen.

 

MUNDUKO HERRIRIK ZORIONTSUENAK
Columbiako Unibertsitateak laugarren urtez Munduko zoriontasunaren txostena argitaratu berri du. Ikerketa 157 herrialdeekin egin dute eta ondoko elementuak hartu dituzte kontuan: pertsonako barne-produktu gordina, babes soziala, bizi-esperantza, erabakiak hartzeko askatasuna, eskuzabaltasuna eta ustelkeria. Hauen arabera, hauek dira munduko herrialderik zoriontsuenak (1etik 10era):

160311-whr-2016-happy-ppl-opt

1.    Danimarka (7,5)
2.    Suitza (7,5)
3.    Islandia (7.5)
4.    Norvegia (7,4)
5.    Finlandia (7.4)
6.    Kanada (7.4)
7.    Herbehereak (7.3)
8.    Zeelanda Berria (7.3)
9.    Australia (7.3)
10.  Suedia (7.2)
32.  Frantzia (6,4)
37.  Espainia (6,3)
Euskal Herria zein zenbakitan egongo zela uste duzue?

Eta txosten honetan azken postuetan daudenak, hauexek dira:
148. Madagaskar (3.695)
149. Tanzania (3.666)
150. Liberia (3.622)
151. Ginea (3.607)
152. Ruanda (3.515)
153. Benin (3.484)
154. Afganistan (3.360)
155. Togo (3.303)
156. Siria (3.069)
157. Burundi (2.905)

 

MUNDUKO LEGE XELEBREENAK

Lege bitxiak batez ere Erresuma Batuan eta Ameriketako Estatu Batuetan daudela konturatu naiz. Hona hemen adibide batzuk:

  • Londresen ezin duzu taxirik hartu izurria, pestea baldin baduzu.
  • Vermonten (Ameriketako Estatu Batuetan) , emakumeek senarren idatzizko baimena behar dute ordezko hortzeria erabiltzeko.
  • Erresuma Batuan, publikoki pixa egitera behartuta bazaude egin dezakezu, beti ere txorrota zure autoko gurpilera zuzentzen baduzu eta eskuineko eskuarekin zakila estaltzen baduzu. Eta ez baduzu autorik zer gertatzen da? Eta zakilik ez baduzu, zer?
  • bobbyBa haurdun bazaude nahi duzun tokian pixa egin dezakezu Erresuma Batuan, poliziaren kaskoan ere bai.
  • Kentuckyn (Ameriketako Estatu Batuak), legez kanpokoa da gordetako armak eramatea bi metro edo gehiagoko luzera badute. Horretaz gain, behartuta daude urtean behin gutxienez bainatzera.
  • ardiakLondreseko zubitik artaldea pasatu daiteke ordainsaririk ordaindu gabe.
  • Denverren debekatuta dago bizilagunari aspiragailua uztea.
  • Erresuma Batuan, 14 urtetik beherako mutilek arkuarekin praktikatu behar dute egunero.
  • Urban, Illinboisen debekatuta dago munstroak herrian sartzea.
  • Britaniar Erret Armadako itsasontziak Londreseko portura sartzen direnean ron kupel bat oparitu behar diete Londreseko dorreko arduradunei.

drunk

  • Ohion (Ameriketako Estatu Batuak), arrai mozkor bat edukitzea legez kanpokoa da.
  • Legez kanpokoa da britaniar legebiltzarrean hiltzea.
  • Alabaman (Ameriketako Estatu Batuak) , legez kanpokoa da pertsona bati begiak estaltzea gidatzen duen bitartean.

Munduko beste lege bitxi batzuk:

  • Frantzian, legez kanpokoa da zerriei Napoleon izena jartzea.

leihoa

  • Alemanian bulego guztietan zerua ikusi behar da, gutxi baldin bada ere.
  • Danimarkan %4,75 alkohol maila baino gehiagoko edariak ezin dira saldu hauteskunde garaian.

  • Kanadan sorgintza ikasten saiatzea debekatuta dago.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s